Breadcrumb

Asset Publisher

Soziologia eta Politika Zientziako GRALen V. saria: Epaimahaiaren epaia

Irabazlea:

Iratxe López López de Araya izan da  Soziologia eta Politika Zientziako GRALen V. sariaren irabazlea, “Gazte euskaldunen pertzepzioa eta harremana elikarurarekiko” izenburua duen lanagatik.

Aukeratutako lanak gizarte-zientzietatik gutxi jorratzen den gai bat aztertzen du: elikadura. Nabarmentzekoa da egindako ahalegin metodologikoa. Lan horretan, batetik, gazte euskaldunei egindako inkesta baten datuak eta, bestetik, adituei egindako elkarrizketa kualitatiboen informazioa konbinatzen dira.

Gainera, epaimahaiak egindako lanaren garapen eta egitura egokia baloratu du.