Asset Publisher

Neurtzaile izateko epea zabalik. Euskal Herriko Kaleetako Hizkuntza-Erabileraren VII. Neurketa

First publication date: 02/05/2016

Neurtzaile izateko epea zabalik.

Soziolinguistika Klusterra Euskal Herriko VII. Kale Neurketa burutzera doa 2016ko udazkenean. Ibilbide luzeko ikerketa da honako hau, Euskal Herri osoan ahozko kale erabilera neurtzea helburu duena. Orotara 125 udalerri ingurutan egingo da datu-bilketa eta horretarako 180 laguneko neurtzaile taldea osatu behar dugu. Neurtzaile hauek aurrez berariazko prestakuntza jasota kalean arituko dira hizkuntza erabileraren inguruko datuak biltzen.

 

Lana ordainduko da.

Izena emateko epea: 2016ko Maiatzaren 20ra bitartean