Kazetaritzaren eginkizun soziala algoritmoaren boterearen aurrean. Ignacio Escolar (elDiario.es-eko zuzendaria) eta José Luis de Castro (EHUko Katedraduna)
Date
03/12/2025, 18:30
elDiario.es-eko zuzendaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) katedraduna abenduaren 3an, 18:30ean elkartuko dira Bizkaia Aretoan.
Ignacio Escolar, elDiario.es-eko zuzendaria, eta José Luis de Castro, EHUko Nazioarteko Harremanetako katedraduna. Algoritmoen eta adimen artifizialaren eraginaren aurrean, Kazetaritzak zerbitzu publiko gisa duen garrantzia aztertuko dute.
Ekitaldia elDiario.es/Euskadik eta EHUko Bitartez Ikerketa Taldeak antolatu dute. Bizkaia Aretoan izango da (Abandoibarra etorbidea, 3), eta elDiario.es-eko bazkide eta irakurleentzat, EHUko hezkuntza komunitatearentzat eta herritar guztientzat irekita dago. Bertaratu nahi baduzu, hemen gorde dezakezu gonbidapena.
Jardunaldiaren izenburua “Kazetaritzaren funtzio soziala algoritmoaren boterearen aurrean” da. Egun, algoritmoek zer irakurtzen, zer ikusten edo zein iritzi izan behar dugun erabakitzen duten bitartean, kazetaritzak funtsezko erantzukizun bati eutsi behar dio: egiazko informazioa eskaintzea, testuingururatua eta zerbitzu publikoari zuzendua. Hitzaldiak kazetaritzaren eginkizun sozialaz eta informazioa zuzen ematearen erronkez gogoeta egitera gonbidatzen du, plataformen, influencer-en, sare sozialen eta etengabeko scroll-en garai honetan.
Kazetaritza zerbitzu publiko gisa
Ignacio Escolar-en iritziz, Kazetaritzak inoiz baino gehiago jokatu behar du zerbitzu publiko gisa, nahiz eta enpresa pribatuetatik egin, oinarrizko eskubide bat bermatzeko: informazio eskubidea, demokraziarentzat hezkuntza edo osasuna bezain garrantzitsua dena.
Desinformazioaren eta gezurren aurkako borrokan, herritarren alfabetizazio mediatiko eta informatiboa tresna erabakigarria da. Eta horixe da, hain zuzen, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bitartez Ikerketa Taldeak azpimarratzen ari den arloetako bat.
Data: Abenduaren 3a, asteazkena, 18:30ean
Tokia: EHUko Bizkaia Aretoako Baroja aretoa (Bilbo)