Breadcrumb

Asset Publisher

Kolaborazioa Athletic-ekin

Image

Arte Zuzendaritza irakasgaiko ikasleak  (Publizitatea eta HHPP graduko 3. eta 4. maila) San Mamesen egon dira Athletic Club-i proiektuak aurkezten.

Nika Cuenca (Komunikazio Zuzendaria), Paula Fernandez (Marketing Arduraduna) eta Galder Reguera (Fundazioko Proiektu Zuzendaria) izan dituzte entzule.

Estitxu Garai irakasleak gidatutako IKDi3 metodologiaren baitan, ikasleek sormen erronka honi erantzun behar izan diote: zer egin dezake Athletic Clubek jendartean eta futbolean oraindik dauden diskriminazioekin bukatzeko (genero ezberdintasuna, homofobia edo arrazakeria).

Honela, EHUAgenda2030ren GIH5 (genero berdintasuna) eta GIH10 (ezberdintasunak ezabatzea) helburuetan kokatu dira proiektuak.