Breadcrumb

Asset Publisher

Saharaz blai. Bigarren Edizioa.

First publication date: 08/01/2019

Saharaz Blai ura izatearen eskubidearen gainean hausnartzeko helburua duen ikus-entzunezkoen lehiaketa da, 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendua. Lehiaketa uraren inguruko bideo laburra (bi minutu eta erdi askoz jota) egitean datza. Irabazleek, Tindufeko saharar errefuxiatuen kanpamenduetara bidaia bat irabaziko dute. Bertan, beste gazte sahararrekin batera eta EFA Abidin Kaid Saleh Saharako Zinema Eskolan, dokumental bat egiteko aukera izango dute.

Aurreko edizioaren eta aurtengoaren informazio guztia web-orrialde honetan dago eskuragarri: http://www.saharazblai.org/?lang=eu