Breadcrumb

Asset Publisher

EHUNKA BAGARA bideopodcasta

Image

Urtero bezala, EUSKARALDIAN eta euskararen egunean bete-betean murgildu gara, eta horrek ematen digun motibazioarekin, EHUn bideopodcast bat sortzeko ideia garatu dugu. UNIKOAK gara ekimen honen sustatzaileak, hau da, ikasleek sortu eta bideratutako proiektua da.

Gure asmoa zera izan da: Bizkaiko Campusean elkarbizitzen diren pertsona mota ezberdinei espazio ireki bat eskaintzea, norberak euskararekin daukan jarrera eta portaeratik abiatu eta elkarren hizkuntza-ohiturak eta -bizipenak partekatzeko.

Eta azkenean, hemen duzue emaitza: EHUNKA BAGARA! hainbat pertsonen arteko elkarlanaren eta jende askoren parte hartzeari esker sortutako lana.

Eskerrik asko hau posible egin duzuen guztioi!

Gozatu, partekatu eta segi arnasguneak sortzen!