Breadcrumb

Asset Publisher

Zorionak 2021-2022 promozioko graduetako ikasleei

Image

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak 2021/2022 ikasturteko graduazio ekitaldia ospatu zen ekainaren 22an. Alicia San Juan kazetaria izan zen aurtengo amabitxia; eta urtero bezala parte hartu zuen aurtengo ikasturteko ikasleen diplomen banaketan.

Ikastegiak gradu bakoitzeko espediente onenak aitortu zituen ekitaldian:

  • Iraitz Madariaga, Kazetaritzako Graduan;
  • Nuria Sancho, Publizitate eta Harreman Publikoetako Graduan;
  • Guillermo Ordás, Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduan;
  • Inés González, Soziologiako Graduan,
  • Asier Echeverria, Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Graduan

Aurten 402 ikaslek amaitu dituzte ikasketak (249 emakumek eta 153 gizonek). Graduka horrela daude banatuta:

  • Kazetaritzako Graduko 41. promozioa: 135 ikasle (74 emakume eta 61 gizon)
  • Publizitatea eta Harreman Publikoko Graduko 41. promozioa: 110 ikasle (81 emakume eta 29 gizon).
  • Soziologiako Graduko 30. promozioa: 45 ikasle (31 emakume eta 14 gizon).
  • Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Graduko 30. promozioa: 38 ikasle (17 emakume eta 21 gizon).
  • Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduko 24. promozioa: 74 ikasle (46 emakume eta 28 gizon).

Gainera Gradu Amaierako Lan (GrAL) onenei sariak banatu zitzaizkie:

  • Aitor Garmendia Etxeberria, BERRIAKO II GRAL Kazetaritza Saria.
  • Iratxe López López de Araya, Soziologia eta Politika Zientziako GRALen V. Saria.
  • Ares Marbà i Sera, Kazetarien Euskal Elkarteko eta Kazetarien Euskal Elkargoaren I GRAL Saria.

Graduazio Ekitaldian hartu zuten parte:

  • Eva Ferreira García, UPV/EHUko errektorea
  • Miren Artaraz Miñon, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria
  • Ana Irene del Valle, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Dekanoa
  • Alicia San Juan, Kazetaria

Amaieran, UPV/EHUko orkestrak emanaldi bat eskaini zuen.

Ekitaldira joaten diren ikasleek mezu bat jasoko dute, irudi guztietarako sarbidea izango duena