Fakultateko batzarraren erabakiak (2014-2017)

Fakultateko batzarraren erabakiak (2014-2017)

2014ko urriaren 31n

2014ko urriaren 31n egin den bileran Fakultateko Batzarrak honako erabaki hauek hartu ditu:

  1. Batzordeak eta epaimahaiak berritzea: aurkeztu diren proposamenak onartu dituzte. Gradu Amaierako Lanaren Batzordean emandako boto gehienez, besteen kasuan adostasunez.
  2. ATICen izen ematea adostasunez onartu dute.
  3. 3. Irakasleen plazen eskaerak adostasunez onartu dute.

 

2015eko martxoaren 18an

2015eko martxoaren 18an egin den bileran Fakultateko Batzarrak honako erabaki hauek onartu ditu:

  1. Egindakoen Memoria, 2014.
  2. 2015-2016 irakaskuntza eskaintza.
  3. Irakaskuntzarako azpiegituren deialdia.
  4. Graduko titulazioen autoebaluazio txostenak.
  5. Irakas azpiegiturak erabiltzeko baimen eskaerak.
  6. Irakaslego plazak.

2016ko martxoaren 18an

  1. 2015eko urriaren 19ko Fakultateko Batzarraren  akta  onartzen  da bertaratutako kide guztienbaiezkoarekin (gai-zerrendaren 1. puntua).
  2. 2016/2017 ikasturterako irakaskuntza eskaintza  onartzen  da bertaratutako kide  guztien baiezkoarekin (gai-zerrendaren 3. puntua).
  3. 2015eko jardueren memoria eta  bertan  dagoen  urte  horretako ekonomiaren memoria onartzen da bertaratutako kide  guztienbaiezkoarekin (gai-zerrendaren 4. puntua).
  4. lrakaskunttarako azpiegituren eskaerak  onartzen  dira bertaratutako kide  guztien baiezkoarekin (gai-zerrendaren 5. puntua).
  5. "Nazioarteko  Lankidetza   Ez  Zentralizatua:  Bakea  eta   Garapena"   eta   "Komunikazio Korporatiboa" Masterrei Fakultateko azpiegiturak erabiltzeko ahalmena eman zaie (gai-zerrendaren 6. puntua).
  6. Aldeko  31 botorekin, eta  kontrakorik eta  abstentziorik gabe, Sonia Livingstone doktore andrea  irakasleari  UPV/EHUko  Honoris  Causa doktoregoa emateko hautagaitzaren proposamena onartzen da (gai-zerrendaren 7. puntua).
  7. Bere  kideen   artean,   Batzorde   lraunkorreko  ikasleen   bi  ordezkoak  aukeratzen ditu. Hautatuak izan dira Errupin Jáuregui eta Adrián Grivillers (titularrak} eta Aitor Casal eta Patricio Ortiz (ordezkoak) (gai-zerrendaren 8. puntua).
  8. Historia Garaikidea sailaren S. eta 6. deialdietako batzordea onartzen da. Bere kideak dira:
    • Titularrak: Mikel Urkijo, Fernando  Molina  eta Javier Díaz;
    • Ordezkoak: José L. De la Granja, Ludger Mees eta Xabier Zabaltza (gai-zerrendaren 9. puntua).
  9. Ondoren agertzen diren irakaslego  plazetarako aldeko txostenak ematea  onartzen  da (gai­ zerrendaren 1O. puntua}:
    • lkus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate  saila: lrakasle emeritu izendatzeko  proposamen bat; PLZko aldaketarako 4 proposamen; sorkuntza  berriko plazaren proposamen bat eta plazaren behin-behineko estalduraren 8 proposamen (ordezkatzeak}.
    • Historia Garaikidea Saila: lrakasle em  rituaren kontratuaren berritzeko eskaera bat.
    • Politika   Zientzia   eta  Administrazio  Saila:  lrakasle   emerituaren  kontratuaren  berritzeko eskaera bat.
    • Euskal Hizkuntza eta Komunikazio saila: Sorkuntza berriko katedra plaza bat.
    • Kazetaritza  11   saila: PLZko aldaketarako 3 proposamen eta plazaren  behin-behineko estalduraren proposamen bat (ordezkatzea).
    • Kazetaritza Saila: PLZko aldaketarako proposamen bat eta plazaren behin-behineko estalduraren proposamen bat (ordezkatzea).
    •  Administrazio  Zuzenbidea.   Konstituzio  Zuzenbidea   eta   Zuzenbidearen  Filosofia   saila: Sorkuntza berriko katedra plaza bat.

2016ko irailaren 16an

  1. AZPk eta irakasleek batzarrean izango dituzten ordezkariak hautatzeko egutegia onartu. Hauteskundeak 2016ko urriaren 24an izango dira.
  2. Fakultateko  egituren  erabilera  baimendu  master  hauei: "Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITB" eta "Gobernantza eta Politika Ikasketak".
  3. Zerrendako hamasei plazen alde erabaki da:
    1. Lanpostuen zerrendako bi postu aldatzea (11. eranskina): 1 Soziologia eta Gizarte Langintza sailekoa eta 1 Kazetaritza sailekoa.
    2. 14 plaza aldi baterako betetzea (9. eranskina): Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia sailekoa; 5 Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea sailekoak; 1 Historia Garaikidea sailekoa; 1 Konstituzio Zuzenbidea eta Pentsamenduaren eta Mugimendu Sozial eta Politikoen Historia sailekoa,  3 Kazetaritza sailekoak; 1 Soziologia eta Gizarte Langintza sailekoa; 2 Kazetaritza II sailekoak.

 

2017ko otsailaren 8an

1.- 2016ko irailaren 16ko akta onartzea.

2.- Fakultateko batzorde eta epaimahaien proposamena onartzea, Uxue Gutiérrez Lorenzo ikaslea Kalitate Batzordean sarturik, ikasleen ordezkari gisa.

3.- IRIek (irakasle-ikertzaileek) eta AZPkoek (administrazio eta zerbitzuetako langileek) beren ordezkariak hautatzea Batzorde Iraunkorrerako. Hona hemen kide guztiak:

  • A) IRI iraunkorrak:
    - Begoña Zalbidea
    - Andrés Dávila
    - Cristina Lavía
    - Ainhoa Novo
    - Irene García.
  • B) Gainerako IRIak:
    - Miguel Ángel Casado.
  • C) AZPkoak:
    - Igone Arandia.

4.- 2016ko jardueren memoria onartzea.

5.- Bost titulazioen kudeaketa eta jarraipen txostenak onartzea.

6.- 2017/2018 ikasturteko egutegia onartzea. Horrekin batera onartu da fakultatearen jaia 2017ko abenduaren 7an izatea.

7.- Titulazioen plazen mugen proposamena onartzea: Kazetaritza: 210; Soziologia eta Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa: 80; Publizitatea eta Harreman Publikoak: 125; eta Ikus-entzunezko Komunikazioa: 75.

8.- Hautazko ikasgaien hizkuntza aldatzeko eskaria aldatzea Soziologiako Graduan eta Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Graduan, bi hizkuntza ofizialetan eman ahal izan daitezen.

9.- Onartzea UPV/EHUko Gobernu Kontseiluari proposatzea graduondoko berezko titulu hau sortzea: «Pilotaje de drones y grabación audiovisual aérea».

10.- Fakultatearen azpiegiturak erabiltzeko baimena ematea 2017/18 ikasturtean «Especialista en ilustración científica» graduondokoa emateko eta «Comunicación corporativa» eta «Cooperación internacional descentralizada: paz y desarrollo» masterrak emateko.

11.- Onartzea irakasleen plaza eskari hauek:

ALDI BATERAKOAK (9. ERANSKINA): 20
Ikus-entzunezko Komunikazioa:  11
Politika eta Administrazio Zientzia: 3
Kazetaritza: 2
Kazetaritza II:   1
Soziologia eta Gizarte Langintza: 1
Soziologia 2: 1
Nazioarteko Zuzenbidea, Nazioarteko Harremanak eta Zuzenbidearen Historia:  1

LANPOSTUEN ZERRENDAKO ALDAKETAK (11. ERANSKINA) 10
Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia:  1
Kazetaritza: 3
Konstituzio Zuzenbidea: 1
Ikus-entzunezko Komunikazioa:  3
Kazetaritza II: 1
Nazioarteko Zuzenbidea, Nazioarteko Harremanak eta Zuzenbidearen Historia: 1

ALDI BATERAKO IRAKASLE KONTRATATUEN ORDEZKAPENAK (8. ERANSKINA) 6
Ikus-entzunezko Komunikazioa: 4
Historia Garaikidea: 1
Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia: 1

KATEDRA BERRIA (5. ERANSKINA):  3
Kazetaritza: 1
Konstituzio Zuzenbidea: 1
Konstituzio Zuzenbidea, Administrazio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia: 1

PLAZA BERRIAK ETA ALDI BEREKO PLAZEN FINKAPENA (10. ERANSKINA): 1
Kazetaritza: 1
 

2017ko apirilaren 5an

1.- 2017ko otsailaren 8ko batzarreko akta onartu da.

2.- Onartu da 2017/2018 ikasturteko irakats eskaintza.

3.- Baimena eman da irakaskuntzarako azpiegitura, bilerako aztergaien zerrendako laugarren puntuan adierazia.

4.- Baimena eman da ikastegiko azpiegiturak erabiltzeko 2017/18 ikasturtean "Ikasketa Feministak eta Generoak" masterreko eskolak emateko. Era berean, 2017ko apirilaren 6an "El concierto económico en los medios de comunicación" izenburudun 6. jardunaldiak egiteko Bizkaia Aretoko Baroja Gela erabiltzeko eskariaren alde agertu da batzarra, eta, 2017ko apirilaren 18tik 28ra bitartean egingo den "Las ambigüedades de la comunicación" tailerra egiteko areto bereko Chillida Gela erabiltzeko eskariaren alde ere agertu da.

5.- Bizkaiko Campuseko Batzarrerako IRI taldeko ordezkaria aukeratu da: Esteban Arlucea Ruiz jauna.

6.- Irakasle plaza hauek eskatzearen alde agertu da batzarra:
Santos Zunzunegui irakasle emeritu izendatzeko eskariaren alde agertu da, 2011ko maiatzaren 2an UPV/EHUko Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak emandako Erabakiko 12.2 artikuluan zehaztutako ondorioetarako.
Gainerako plazei dagokienez, alde agertu da honakoetarako: lanpostuen zerrenda aldatzea Soziologia eta Gizarte Langintza Sailean (2), eta Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia Sailean (2), eta plaza bat aldi baterako betetzea Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Sailean (1).

2017ko maiatzaren 25ean

  1. 2017ko apirilaren 5eko batzarraren akta onetsi.
  2. Dekanoa aukeratzeko hauteskundeetarako egutegia onetsi.
  3. 17/18 ikasturteko etsaminen egutegia onartu.
  4. 17/18 ikasturteko gestio akademikoaren egutegi ofiziala onartu.
  5. Gradu bakoitzeko ikastaroen koordinatzaileak onartu.
  6. Ikasleei eskainita, ikastegiko azpiegiturak erabili behar dituzten ikastaro osagarrien eskaintza onartu:
    1. Koordinazio, Kalitate eta Plangintza Estrategikorako dekanordetzak eskatuta, baimena eman zaie ikastaro hauei: "Edizio eta errebelatu digitala fotokazetaritzan", Argiztapen ikastaroa", "Marketin digitaleko ikastaroa" eta " Txostenak eta testu akademikoak idazteko ikastaroa".
    2. Era berean, baimena eman zaie honako hauek ikastegiko azpiegiturak erabiltzeko:
      1. "Politika eta Administrazio Zientziarako prestakuntza mintegi osagarria".
      2. "Teoria politikorako prestakuntza mintegi osagarria".
      3. "Politika eta Administrazio Zientziarako parte hartze mintegia".
      4. EB birpentsatzea: gobernantza, segurtasuna, barne merkatua eta hiritartasuna" XXVII. jardunaldiek egiteko.
  7. Batzarrak aldeko txostena eman dio aldi baterako irakasle kontratatuen plaza hutsak betetzeko proposamenari (8. eranskina), Soziologia eta Gizarte Langintza sailak egindakoari, 4 ordutako arduraldi partzialaz eta profil ez elebidunaz.

2017ko ekainaren 23an

ERABAKI BAKARRA.- Dekanoa izateko hautagaia botazio bidez hautatzea eta izendatzea Simón Pablo Peña Fernández jauna aldeko 28 botorekin eta boto zuri batekin.

2017ko urriaren 20an

FAKULTATEKO BATZARRAK 2017ko URRIAREN 20ko BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK


1.- Onestea 2017ko maiatzaren 25eko eta 2017ko ekainaren 23ko batzar bileretako aktak, hura Ana Irene del Valle batzarkide andrea bertan egona zela gehitu ondoren.

2.- Fakultateko batzorde eta epaimahaiak onestea.

3.- Onartzea Fakultateko Batzarrerako ikasleen ordezkariak aukeratzeko hauteskunde egutegia

4.- Ondoko plazak eskatzearen aldeko txostena ematea:
- Bi plaza behin-behinekoz betetzeko (9. eranskina), Kazetaritza sailak eskatuta.
- Lanpostu huts bat betetzeko, aldi baterako irakasle kontratatu gisa (8. eranskina), Kazetaritza sailak eskatuta.