Batzar Iraunkorraren Erabakiak (2024-25)

Batzar Iraunkorraren Erabakiak (2024-25)

2024-05-6

  1. 2023ko otsailaren 24an eta 2023ko ekainaren 27an egindako Iraunkor Batzarren aktak onartzea.
  2. 2023/24 ikasturteko ikastegiaren kredituen burtsa proposamena aldaketa batzuekaz onartzea. Hona hemen esandako aldaketak:

a) Gradu bikoitzeko koordinatzaileak, hiru ordez, bi izango dira. Haien kredituak, guztiz, lau izango dira.

b) “Titulazioen etengabeko hobekuntzarako ekintzak” atala, “Titulazioen etengabeko hobekuntzarako eta irakaskuntza eskaintza berrien garapenerako ekintzak” bihurtzen da.

c) “Ikastegiko jardueretan berrikuntza sustatzeko ekintzak” atala, “Ikastegiko jardueretan berrikuntza eta disziplinenartekotasuna (zentru barneko/zentru artekoa) sustatzeko ekintzak” aldatzen da. Kredituen guztira 6tik 8ra pasatzen da.

2024-07-9

1.- 2024ko maiatzaren 6an egindako Iraunkor Batzarren akta onartzea.

2.-  Zenbait masterretarako sarbidean hizkuntza-eskakizuna sartzea: B2 edo baliokidea (Gizarte Komunikazioa; Ikasketa Feministak eta Generokoak; Nazioarteko Ikasketak; Gobernantza eta Politika Ikasketak; Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzietan). C1 euskara UPV/EHU-EITB Multimedia Komunikazioko masterrean.

3.- Batzordeko Idazkariari baimena ematea Miren Maniasek aurkeztutako gorako errekurtsoari buruz COARDek eskatutako agiriak egiteko eta bidaltzeko.

4.- Honako 11 irakasle-plaza hauen eskaeraren aldeko txostena egitea:

A) Zientzia Politikoko eta Administrazioko sailak eskatuta, 2: 10. eranskin bat (laguntzaile doktorea, elebiduna eta lanaldi osoko dedikazioa) eta 6. eranskin bat (Irakasle osoa, elebiduna eta lanaldi osoko dedikazioa).

B) Ekonomia Aplikatuko sailak eskatuta,1: 11. eranskin bat (zentru aldaketa, Ekonomia eta Enpresatik GKZra).

C) Kazetaritza sailak eskatuta, 2: 11. eranskin bi (kategoria aldaketa, atxikitik agregatura).

D) Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate sailak eskatuta: 6: 6. eranskin bat (pleno elebiduna eta lanaldi osoko dedikazioa) eta bost 11. eranskin ( 2: laguntzaile doktoretik agregatura; 3: atxikitik agregatura).

2025-03-14

1.- 2024ko uztailaren 9ko bilerako akta onartzea.
2.- Dekanoaren txostena aurkezten da eta ondorengo gaien inguruko informazioa ematen da: TEKAZELen OPEa; JARDUN eta Ikastegiko kredituen esleipena; Bidean aitorpena 2025eko Euskadi Agenda 2030 Sarietan.
3.- Komunikazio arloko graduko eta graduondoko titulazioen lotura 822/2021 Errege Dekretuko 1. Eranskinean zehaztutako jakintza arloetan esleitutakora moldatzea onartzea.
4.- 2025/26 ikasturteko Gradu Amaierako Lanen eskaintzaren banaketa onartzea
5.- 2023/24 urteko Ikastegiaren txostenak eta Kudeaketa-Plana onartzea
6.- 2023/24 Titulazioen Jarraipen Txostena onartzea
7.- Multimedia Kazetaritza Masterra garatzeko UPV/EHU, Vocento Fundazioa eta Diario El Correo, S.A.ren arteko lankidetza-hitzarmenaren luzapenari oniritzia ematea
8.- Nazioarteko Harremanetako Batzordearen aldaketa onartzea
9.- Iñaki Zabaleta Urkiola jaunak UPV/EHUko irakasle emeritu gisa jarraitzeko 2025/26 ikasturterako egindako eskaera ontzat ematea.

2025-11-5

1.- 2025eko martxoak 14ko bilerako akta onartzea.

2.- 5. eta 6. Deialdiko Epaimahaiak, Presondegietan dauden ikasleen ebaluaketarako Epaimahaiak eta GRAL Epaimahaiak 2025/26 onartzea.

3.- Ondorengo batzorde eta epaimahaietan aldaketak onartzea: Kalitate Batzordea, Akademi Antolakuntzako eta Baliozkotzeen Batzordea, Berdintasunaren Batzordea, Ebaluazio Bereziaren Epaimahaia, Karrera Amaierako Saria emateko Epaimahaia, Atzerriko Tituluak homologatzeko proba egingo duen Epaimahaia, Gradu Amaierako Lanaren Batzordea, Ikus-entzunezko Materialaren Gertakarien Batzordea eta Nazioarteko Harremanen Batzordea.

4.- Azpiegiturak erabiltzeko eskaera honen aldeko txostena egitea:

Bizkaia Aretoa erabiltzea 2026ko apirilak 27, 28 eta 29an “Congreso 500 años del Fuero de Bizkaia y Hacienda Foral (1526-2026)” ekitaldirako. Arduraduna: Xabier Murua.

5.- Oniritzia ematea irakasle plazen eskaera hauei:

Zientzia Politikoa eta Administrazioa Sailak eskatuta 2 plaza: 12. eranskin bat Unibertsitateko Katedradun plaza berri bat sortzeko, elebiduna eta osoa eta proposamen bat itzal handiko ikertzaileak kontratatzeko (Ikerbasque Professor) %40 arduraldiarekin.

Historia Garaikidea Sailak eskatuta 2 plaza: 12. eranskin bat Unibertsitateko Katedradun plaza berri bat sortzeko, gaztelania osoa, eta 12. eranskin bat Ikertzaileen Kidegoan  plaza berri bat sortzeko, gaztelania osoa.

Soziologia eta Gizarte Langintza Sailak eskatuta plaza 1: 12. eranskin bat Unibertsitateko Katedradun plaza berri bat sortzeko, elebiduna eta osoa

Kazetaritza Sailak eskatuta 2 plaza: 2 12. eranskin Irakasle Oso plaza berri sortzeko, elebidunak eta osoak.

Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Sailak eskatuta plaza 1: 12. eranskin bat Irakasle Oso plaza berri bat sortzeko, elebiduna eta osoa.

2025-12-15

  1. 2025eko azaroak 5eko bilerako akta onartzea.
  2. Ikasleen sektoreko Fakultateko Batzorderako hauteskundeen egutegia onartzea.
  3. Azpiegiturak erabiltzeko eskaera honen aldeko txostena egitea: Bizkaia Aretoa, 2026ko urriak 29, 30 eta 31n, “Basque Dok Festivala” ekitaldirako (arduraduna: Ainara Miguel Sáez de Urabain).
  4. Onespena ematea irakasle plaza honi: Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia Sailaren eskariz 11. eranskin bat, LPZ aldaketa baterako (atxikipen-zentroa aldatze), Unibertsitate Titular plaza bat, elebiduna, arduraldi osoan.