BideoLab: Edición y postproducción de video

BideoLab: Bideo edizioa eta postprodukzioa

 

Erabilera: Bideo edizioa eta postprodukzioa. (Avid Media Composer)

Software:

  • Avid Media Composer

 

Kokapena: 0. solairuan

Gelak: 5  gelak

Post-Pro 1: kontsultatu eskolen ordutegia
Post-Pro 2: kontsultatu eskolen ordutegia
Post-Pro 3: kontsultatu eskolen ordutegia
Post-Pro 4: kontsultatu eskolen ordutegia
Post-Pro 5: kontsultatu eskolen ordutegia

 

 Post-produkzio gelak erabiltzeko eskaera :

Irakasleak eta ikasleak:

Erabileran bete beharreko baldintzak:

Instalazio hauek erabiliko dira soilik egiten ari diren ikus-entzunezkoen irakasgaiekin lotutako ariketa praktikoentzat, eta instalazio hauetan ematen diren irakasgaientzat bakarrik. Honek esan nahi du erabiltzaileak badituela eskatutako ekipoekin lan egiteko behar diren ezagutzak.

Eskola ordutegitik kanpo gela osoa erreserbatu nahi duen irakasleak "R & R" erabili beharko du, edizio postu guztiak erreserbatuz. Esteka: http://randr.adm.ehu.es/Cire/Login.aspx eta sartu LDAP erabiltzaile eta pasahitzarekin. 

Egutegia eta ordutegia:

Arreta ordutegia (honek ez du esan nahi gune guztiak erabilgarri daudenik ordutegi honetan. Erreserba egin aurretik kontsultatu beti gela hauen okupazioa):

2. Lauhilabetea: 2024ko urtarrilaren 22tik maitzaren 10ra

Astelehena: 9.00-19.30

Asteartea: 9.00-19.30

Asteazkena: 9.00-19.30

Osteguna: 11.00-13.00 y 15.00-19.30

Ostirala: 9.00-13.30 y 15.30-19.30

Erreserbatzeko prozedura:

  1. Sakatu esteka honi: http://randr.adm.ehu.es/Cire/Login.aspx eta sartu LDAP erabiltzaile eta pasahitzarekin.
  2. Aukeratu baliabide mota, kontsultatu okupazioa eta egin erreserba online.
  3. Konprobatu goiko esteka berean erreserba baimendua izan den edo ez. Eskaerak baimendu ahal izateko aurreko eguneko 17.00ak baino lehen egin behar  dira.
  4. Eskatutako instalazioa erabili ezin bada, erabiltzaileari jakinaraziko zaio, arrazoia azalduta eta alternatiba bat eskainita.
  5. Erreserbatutako instalazioa erabiltzeko, ikasleak unibertsitateko txartela edo NANa aurkeztu beharko du, eta eskaera egin duen pertsonari bakarrik emango zaio baimena.
  6. Ikaslea 0 solairuko Atezaintzara joan behar da ezarritako orduan.
  7. Erreserba formalizatzeak erabiltzaileak instalazioen erabilera egokiaren ardura bere gain hartu duena dakar berarekin.

Oharra:
Oro har, erabiltzaileak bere gain hartuko ditu utzi zaion espazioan berak edo bestek sortutako kalteak, eta konpromisoa hartzen du instalazioak uneoro modu zuzen eta egokian erabiltzeko.