Fotolab: Argazki estudioa

Kokapena: 3.109 | 3. Solairuan
Arduraduna: ANDONI ITURBE TOLOSA | 94 601 2356 | andoni.iturbe@ehu.eus
Fotolab erabiltzeko eskaera:
Egutegia eta ordutegia:
2. LAUHILABETEA (2026ko urtarrilaren 26tik maiatzaren 15era bitartean)
| Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
| 9.00-19.30 | 11.30-13.30 / 15.30-19.30 |
9.00-19.30 |
9.00-13.00 y 15.00-19.30 |
9.00-13.30 / 15.30-19.30 |
Erreserbatzeko prozedura:
Irakasleak eta ikasleak (Kazetaritzako, Publizitateko eta Ikus-entzunezko Komunikazioko 2. zikloa soilik):
Instalazio hauek erabiliko dira soilik egiten ari diren ikus-entzunezkoen irakasgaiekin lotutako ariketa praktikoentzat, eta instalazio hauetan ematen diren irakasgaientzat bakarrik. Honek esan nahi du erabiltzaileak badituela eskatutako ekipoekin lan egiteko behar diren ezagutzak.
- R&R aplikazioan sartu LDAP erabiltzaile eta pasahitzarekin.
- Aukeratu baliabide mota, kontsultatu okupazioa eta egin erreserba online.
- Konprobatu goiko esteka berean erreserba baimendua izan den edo ez. Eskaerak baimendu ahal izateko aurreko eguneko 17.00ak baino lehen egin behar dira.
- Eskatutako instalazioa erabili ezin bada, erabiltzaileari jakinaraziko zaio, arrazoia azalduta eta alternatiba bat eskainita.
- Erreserbatutako instalazioa erabiltzeko, ikasleak unibertsitateko txartela edo NANa aurkeztu beharko du, eta eskaera egin duen pertsonari bakarrik emango zaio baimena.
- Ikaslea 0 solairuko Atezaintzara joan behar da ezarritako orduan.
- Erreserba formalizatzeak erabiltzaileak instalazioen erabilera egokiaren ardura bere gain hartu duena dakar berarekin
Oharra:
Oro har, erabiltzaileak bere gain hartuko ditu utzi zaion espazioan berak edo bestek sortutako kalteak, eta konpromisoa hartzen du instalazioak uneoro modu zuzen eta egokian erabiltzeko.
