Course outline_title

Course outline

TFG-arteko-gradua

Gradu Amaierako Lana

Gradu Amaierako Lana (GRALa) proiektu, memoria edo ikasketa bat da, zeinen bitartez graduan eskuratutako eduki, gaitasun eta trebetasunetan banaka garatu eta sakonduko baituzu.

Lan originala izan beharko du, non eta ikasketetan eskuratutako gaitasun guztiak praktikan jarriko dituzun  eta ebaluatu egingo diren.

Zuzendari bat izango duzu, zure lanaren ildoa aukeratzen orientatuko zaituena. GRALa zuzendu ahal izango da graduko edukiekin zerikusia duen Artearen edozein eremutara.

GRALak 18 kreditu ditu, eta 4. mailako azken fasean egiten da. Matrikulatzeko, ikasketa planeko gainerako irakasgai guztiak gaindituta izan behar dituzu. Salbuespenez, GRALean matrikulatu eta defendatu ahal izango da laugarren mailako irakasgai bat (6 ECTS kredituren baliokidea) gainditu gabe izanda.

Kontsulta ezazu informazio guztia ikastegiko webgunean.