Breadcrumb

Digitalizazioaren eta Industriako Zibersegurtasunaren Ingeniaritzako Gradua: Titulua

Digitalizazioaren eta Industriako Zibersegurtasunaren Ingeniaritzako Gradua

Nested Applications

Digitalizazioaren eta Industriako Zibersegurtasunaren Ingeniaritzako Gradua: Aurkezpena

Irakaspena 2026 irailean hasiko da*.

Eraldaketa digitala funtsezkoa da gure gizartea abangoardia teknologikoan mantentzeko. Horrek esan nahi du digitalizatu egin behar direla bai gure eguneroko jarduerak eta kudeaketak, bai industria-sektorea bera. Horretarako, teknologia berriak funtsezkoak dira, hala nola adimen artifiziala, komunikazio aurreratuak edo automatizazioa.

Eraldaketa horrek erronka handiak ditu, eta zibersegurtasuna da garrantzitsuenetako bat. Beharrezkoa da gure gizartearen datu kritikoak babesteko estrategiak definitzea (datu pertsonalak, medikuak, banketxeak...), baita industriaren prozesu automatizatuak eta digitalizatuak babesteko ere.

Titulazio honen helburua gizartearen eta industriaren eraldaketa digitalerako oinarrizko teknologietan gaitasun sendoak dituzten ingeniariak prestatzea da, datuen, sistemen eta prozesuen segurtasuna bermatzeko sistemak sustatu eta diseinatzeko gai direnak.

Horretarako, titulazio honetan, komunikazioen, telematikaren, automatizazio industrialaren, adimen artifizialaren eta zibersegurtasunaren arloko ezagutzak eskuratuko dituzu. Ikasgai hauei esker, gizartearen eta industriaren beharrak ulertuko dituzu, eta eraldaketa digitalaren erronka handiari erantzungo dioten soluzio ziberseguruak diseinatuko dituzu.

Titulazio horrek Prestakuntza Dual aipamen bat du. Horrela, zure prestakuntza osatu ahal izango duzu Teknologia Digitalen eta Zibersegurtasunaren sektoreko enpresa batean.

 

* Titulu hau ofizialtze-prozesuan dago.

XSL Content

Knowledge areas

Engineering and Architecture

Centre

Faculty of Engineering - Bilbao

Campus

Bizkaia

Contact

grados.eib@ehu.eus

Duration

4 courses

Number of credits

240 ECTS credits

Languages

Basque, English, Spanish

Study type

Face-to-face degree

Price per credit in first registration

18,23 €

Pass mark

5 in extraordinary exam session (2025/26)

Places available

120 places

Digitalizazioaren eta Industriako Zibersegurtasunaren Ingeniaritzako Gradua: 4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Hazkundean dagoen sektorea eta enplegagarritasun handia: profesionalen eskaera handia Eraldaketa Digitalaren eta Zibersegurtasunaren arloan, industria eta gizarteko esparru guztietan.
  • Diziplina anitzeko prestakuntza teknologikoa: adimen artifizialean, komunikazioetan, telematikan, automatizazio industrialean eta zibersegurtasunean ezagutzak.
  • Segurtasun digitalean espezializazioa: gizartearen eta industriaren sistema, datu eta prozesu kritikoak diseinatu eta babesteko gaitasuna.
  • Prestakuntza Duala eta enpresekiko lotura: Teknologia Digitalen eta Zibersegurtasunaren sektoreko enpresetan egonaldiak egiteko aukera.

Digitalizazioaren eta Industriako Zibersegurtasunaren Ingeniaritzako Gradua: Sarrera-profila

Sarrera-profila

Ingeniaritzan, teknologian eta eraldaketa digitalean interesa baduzu, eta gizartearentzat eta industriarentzat irtenbide berritzaileak diseinatzea motibatzen bazaitu, bereziki zibersegurtasunaren eta sistema digitalen arloan, gradu hau zuretzat aukera egokia da.

Matematikan eta fisikan oinarri sendoa izatea gomendatzen da, baita programazioan, komunikazioetan eta automatizazioan interesa izatea ere. Horrez gain, gaitasun analitikoa, pentsamendu logikoa eta etengabeko ikaskuntza teknologikorako motibazioa izatea komeni da.

Irteera Profesionalak

Gradu hau egin ondoren, lan egin ahal izango duzu:

  • Teknologia Digitalen eta Zibersegurtasunaren sektoreko enpresetan, adimen artifizialeko, komunikazioetako, automatizazio industrialeko eta datu eta sistemen babeserako soluzioak garatuz.
  • Industria eta enpresa teknologikoetan, prozesuen digitalizazioa, sistema automatizatuen ezarpena eta azpiegitura kritikoen segurtasuna bultzatuz.
  • Aholkularitza teknologiko eta ingeniaritza-enpresetan, datuen, sareen eta sistema digitalen babeserako estrategiak diseinatu eta ezarriz.
  • Erakunde publikoa eta ikerketa-zentruetan, gizartearen eta industriaren eraldaketa digitalerako teknologia eta irtenbide seguru berriak garatuz.