XSL Content

Administrative Law III26160

Centre
Faculty of Economics and Business
Degree
Degree In Business Management & Administration and Degree In Law
Academic course
2023/24
Academic year
4
No. of credits
6
Languages
Spanish
Basque
Code
26160

TeachingToggle Navigation

Distribution of hours by type of teaching
Study typeHours of face-to-face teachingHours of non classroom-based work by the student
Lecture-based4263
Applied classroom-based groups1827

Teaching guideToggle Navigation

Description and Contextualization of the SubjectToggle Navigation

Administrazio Zuzenbidea III ikasgaia Zuzenbide Graduko 2. mailako eta Gradu bikoitzeko (EAZG + ZG) laugarren mailako nahitaezko gaietako bat da. Ikasgai honek “Administrazio Zuzenbidea I” eta “Administrazio Zuzenbidea II” ikasgaiei segida ematen die, Administrazio Zuzenbideari buruzko ikasketak osatuz. Administrazio Zuzenbidea III ikasgaiak, administrazio zuzenbidearen atal bereziari dagozkion gaiak biltzen ditu, honako bloke edo ataletan banaturik: administrazio antolakuntza, Administrazioaren zerbitzura dagoen pertsonalaren erregimena, ondasun publikoak, nahitaezko desjabetzea eta administrazio jarduera moduak.



Irakasgai honetan ikasleek gaitasun nahikoak jasoko dituzte gaitegiko arloei buruzko gatazka juridikoei irtenbidea emateko; halaber, tresna nahikoak eskainiko zaizkie arlo sektorialetan plantea daitezkeen arazo juridikoak ulertu eta juridikoki bideratzeko.



Administrazio Zuzenbidea III ikasgaia arazo gehiegirik gabe egiteko, beharrezkoa da menderatzea Administrazio Zuzenbidea I eta Administrazio Zuzenbidea II ikasgaietan azaldu diren kontzeptu eta kategoriak. Bereziki, honako honen gaineko ezagutza izatea beharrezkoa da: administrazio zuzenbidearen iturriak, administrazio prozedura, administrazio egintza eta berrikusketa.

Administrazio Zuzenbidea III-ko ikasleek prest egon behar dute egunero lege textuak erabiltzeko, jurisprudentzia bilatzeko eta Epaien gainean hausnarketak egiteko, baita artikulu doktrinalak bilatu eta irakurtzeko ere ikasgaiari lotutako gaiei buruz.



Ikasgai honek (administrazio zuzenbideari buruzko aurrekoekin batera) honako gaitasun profesional hauei bide ematen dizkio: administrazio publiko desberdinetako funtzionarioa, epailaritza (administrazio auzigaietarako arloan), abokatu espezialista, administrazio aholkularia, irakaskuntza.



Zuzenbide Graduko irakaskuntza plangintzan kasgai honek duen txertaketari buruz, zera esan daiteke: lehenbizi, Administrazio zuzenbidea zuzenbide publikoaren adar bat dela. Bere izateari bide ematen dion arrazoietariko bat, egungo gizartean diren interes orokorretan datza, zuzenbidearen menpe jardun behar duten Administrazio Publikoei bermatzea dagokienak hain zuzen ere. Interes orokor horiek bermatze aldera, administrazio zuzenbideak Administrazio publikoei ahalmen juridiko bereziak eskaintzen dizkie, operadore juriko oro ezagutu behar duelarik ahalmen horiek zertan diren eta zein muga dituzten. Administrazioak norbanakoen jarduera pribatuetan zergatik eskuhartzen duen, zein baliabide eta mugekin jarduten duen eta horretarako nola antolatzen den iango dira ikasgai honetan azalduko diren gakoak.

Skills/Learning outcomes of the subjectToggle Navigation

LEHEN ATALA: ADMINISTRAZIO ANTOLAKUNTZA ETA ENPLEGU PUBLIKOA



GAITASUN ZEHATZAK: GZ1. Lurraldedun administrazio publikoen eta lurralderik gabeko administrazio publikoen antolakuntza eta jarduteko modua ulertzea.



HELBURUAK EDO IKASKETA ADIERAZLEAK: 1H. Administrazio antolakuntza zein oinarri dituen eta administrazio arteko harremanek zein oinarri dituzten ezagutzea. 2H. Kide anitzeko organoen jarduteko modua ezagutzea. 3H. Honako hauen antolakuntza sistema ezagutu: Estatuko Administrazioarena, Erkidegoko Administrazioarena, Lurralde Historikoena eta Toki Administrazioena. 4H. Erakunde administrazioaren, Korporazio Administrazioaren eta Administrazio independenteen ezaugarri nagusiak eta tipologia ezagutzea. 5H. Administrazioaren zerbitzura dagoen pertsonalaren antolakuntza sistema ezagutzea.



IKASKETAREN EMAITZAK: 1E. Administrazio antolakuntza eta administrazioen arteko harreman-sistema ulertu. 2E. Administrazio harremanetako elementu subjetiboak ulertu eta euren arteko desberdintasunak ulertu. 3E. Administrazioen zerbitzura lan egiten duen pertsonalaren erregimen juridikoa ulertu.



BIGARREN ATALA: ONDASUN PUBLIKOAK



GAITASUN ZEHATZAK: GZ1. Ondasun publiko mota desberdinak ulertu eta beren erregimen juridiko aplikagarriaren jabe izan.



HELBURUAK EDO IKASKETA ADIERAZLEAK: 1H. Demanio ondasunen tipologia ezagutu, baita demaniotasunaren hasiera eta bukaera ere. 2H. Demanio ondasunen erabilera erregimena ezagutu. 3H. Ondare ondasunak ezagutu eta baita ondasun hauen eskuratze eta besterenganatze erregimena ere. 4H. Ondasun publikoak defendatzeko baliabideak ezagutu.



IKASKETAREN EMAITZAK: 1E. Ondasun publiko desberdinen artean bereizteko gaitasuna izatea. 2E. Ondasun publiko bakoitzari aplikagarri zaion erregimen juridikoa ulertu, ondasun tipologiaren araberako berezitasunak barne. 3E. Gerta daitezkeen egitatezko hipotesiak kontutan hartuz, ondasun publikoak defendatzeko akzio egokia jartzeko gaitasuna izatea.



HIRUGARREN ATALA: DESJABETZEA



GAITASUN ZEHATZAK: GZ1 Nahitaezko desjabetzeari buruzko egungo araudiaz jabetu.

HELBURUAK EDO IKASKETA ADIERAZLEAK: 1H Desjabetze ahalmenaren aurrebaldintzak eta subjektuak ezagutu. 2H Desjabetze prozeduraz jabetu. 3H Lehengoratzearen oinarriak eta prozedura ezagutu.

IKASKETAREN EMAITZAK: 1E Nahitaezko desjabetzearen oinarriak eta bere mugak ulertu, ondare eskubideen zedarritzearekin alderatuz. 2E Desjabetze prozedura ulertu halakoetan esku hartu ahal izateko eta baita aurka egiteko bideak ere.



LAUGARREN ATALA: ADMINISTRAZIO JARDUERA



GAITASUN ZEHATZAK: GZ1 Administrazioaren jarduera modu desberdinez jabetu eta kasuan kasu erabilgarriak diren teknikak bereizi.



HELBURUAK EDO IKASKETA ADIERAZLEAK: 1H Mugaketa jarduerak dituen ezaugarriak ezagutu, bere mugak eta araubideak aurreikusi dituen teknikak. 2H Zerbitzu publikoko kontzeptua ezagutu, baita zerbitzu publikoak nola ezartzen diren, nola kudea daitezkeen eta nola ematen diren jakin. 3H Sustapen teknikak ezagutu eta, bereziki ,diru-laguntzen erregimen juridikoaz jabetu.



IKASKETAREN EMAITZAK: 1E jarduera pribatuak ordenatzeko sistema ulertu, bere printzipio aplikagarriak, bere mugak eta erabiltzen diren teknikak. 2E Zerbitzu publikoak ezartzeari buruzko erregimen juridikoa ezagutu, eta zerbitzu publikoak kudeatzeko dauden sistema desberdinen artean bereizten jakin. 3E Zerbitzu publikoko emakidak aplikagarria duen erregimen juridikoa ulertu. 4E Diru-laguntza publikoen arloan gerta daitezkeen arazo juridikoei irtenbidea emateko gaitasuna izatea.



GAITASUN OROKOR ERKIDEAK: GOE1 Kultura juridikoaz jabetu eta metodologia juridikoaren arabera jardun. GOE2 Idazteko eta laburbiltzeko gaitasuna izatea, argumentazio eta arrazonamendu juridiko kritikoaz baliatuz. GOE3 IKT.en erabilera: arauen, jurisprudentziaren eta doktrinaren datu-baseak erabiltzea. Aurkitutakoaren artean aukeraketa egokia egiteko gaitasuna izatea.



HELBURU ERKIDEAK: HE1 Plantea daitekeen gai juridikoari egokitutako idazkera gaitasuna izatea, betiere arauetan, epaietan eta doktrinan ongi oinarriturik. HE2 Gatazka juridikoak Administrazioa eta hiritarren artean diren harremanen testuinguruan zuzen kokatzea. HE3 Administrazio publikoen baliabide, ondasun eta jardueraren eremuetako kontzeptuak ezagutzea eta haien printzipio orokor, araudi eta jurisprudentzia identifikatu, aztertu eta aplikatzen jakitea; administrazio-antolakuntzari buruzko kontzeptuak ezagutzea, orotariko mailatako administrazio publikoen egitura eta antolakuntza ezagutzea, baita euren arteko harreman juridikoak ere.



IKASKETAREN EMAITZA ERKIDEAK: Arloko terminologia juridiko publikoa zuzen erabiltzea. Irakasgaiak barne hartzen dituen arloetako arazo juridiko-administratiboei aplikatu beharreko arau-iturriak zehaztea, eta jurisprudentzia bilaketen ondorioz informazioa sintetizatzea gaiari irtenbide zuzena aurkitze aldera. Irakasgaiaren arloetan administrazioarekin zerikusia duten gatazken aurrean argumentazio juridikorako gaitasuna erakustea.

Theoretical and practical contentToggle Navigation

ADMINISTRAZIO-ZUZENBIDEA III: Antolakuntza. Administrazioaren zerbitzura dagoen pertsonala. Ondasun publikoak. Nahitaezko desjabetzea. Administrazioren jarduteko erak



ADMINISTRAZIO ANTOLAKUNTZA



1. IKASGAIA. Organo administratiboa eta antolakuntza administratiboaren printzipioak:

I.- Organo administratiboa: 1. Organoaren kontzeptua eta elementuak. 2. Organo-motak. II.- Eskuduntza administratiboa. 1. Kontzeptua. 2. Izaera, motak, hura mugatzeko irizpideak eta esleitzeko erak. 3. Eskuduntzaren erabilpena eskualdatzeko teknikak: eskuordetzea, abokazioa, ordezpena, ordezkotza eta kudeatzeko gomendioa. III.- Antolatzeko ahalmena: 1. Organo administratiboen sorrera. 2. Antolakuntza-ahalmena erabiltzea eta horretarako mugak. IV. Antolakuntza administratiboaren printzipio konstituzionalak. II.- Eraginkortasun-printzipioa. III.- Hierarkia-printzipioa. IV.- Deszentralizazio-printzipioa. V.- Deskontzentrazio-printzipioa. VI.- Deskontzentrazioa, eskuduntzak birresleitzeko bide. VII.- Koordinazio-printzipioa. VIII.-Kooperazio-printzipioa.



2. IKASGAIA. Lurraldedun administrazioak:

I.- Estatuko Administrazioa. 1. Organo zentral eta periferikoak. 2. Administrazio aholku-emailea. II. Administrazio autonomiko, foral eta lokala (tokikoa): 1. Administrazio autonomikoa: antolakuntza. 2. Administrazio forala: antolakuntza. 3. Administrazio lokala: antolakuntza.



3. IKASGAIA.- Administrazio instituzional eta korporatiboa:

I.- Administrazio instituzionalaren kontzeptua. Baliabide gisako harremana. II.- Entitate instituzionalen tipologia-motak. Administrazio independenteak. III.- Autonomiadun erakundeak. IV.- Enpresa-entitate publikoak. V- Administrazio korporatiboa: tipologia.



FUNTZIO PUBLIKOA



4. IKASGAIA. Administrazio publikoaren zerbitzuko pertsonala:

I.- Enplegu publikoko sistema espainiarra. Funtzio publikoa eta lan-erregimena. II. Funtzio publikoa antolatzeko teknikak. III. Funtzionario-estatusaren eraketa. IV. Funtzionarioaren eskubide indibidualak. V.- Funtzionarioen eskubide kolektiboak. VI.- Funtzionarioen betebeharrak. VII.- Funtzionarioen egoerak. VIII.- Bateraezintasunen erregimena. IX.- Funtzionarioen erantzukizuna. X.- Funtzionario-estatusaren amaiera.



ONDASUN PUBLIKOAK



5. IKASGAIA. Administrazioaren ondasunak

I. Jabari publikoko ondasunak: 1. Ondasun publikoei buruzko konstituzio arauketa. 3. Jabari publikoko ondasunak. 3. Ondasunak helburu publikoei lotzea eta ondasunok jaregitea: demaniotasunaren hasiera eta amaiera. 4. Demaniotasunaren mutazioak. 5. Jabari publikoaren erabilera. 6. Jabetza berezietako legediaren azterketa. II. Ondare-ondasunak: 1. Kontzeptua. 2. Ondare ondasunen eskuraketa. 3. Ondare ondasunen atxikitzea. 4. Ondare ondasunak eskualdatu eta lagatzea. 5. Ondare ondasunen erabilpena. 6. Bestelako ondasun publikoak: Auzo ondasunak. III. Ondasun Publikoak babesteko bideak. 1. Inbentario eta katalogoak. 2. Ondasunak jabetza erregistroan inskribatzea. 3. Ikerketa akzioa. 4. Ondasunak mugatzea. 5. Edukitza itzultzea. 6. Administrazio botatzea. 7. Ondasun publikoen enbargaezintasuna. 8. Ondasun publikoen besterenduezintasuna eta preskribaezintasuna. 9. Demanio polizia eta zehapenak.



NAHITAEZ DESJABETZEA



6. IKASGAIA. Nahitaez desjabetzea:

I.- Marko konstituzionala. II.- Desjabetzeko ahalmenaren erregimen juridikoa. 1. Desjabetzearen subjektuak. 2. Desjabetzearen objektua. 3. causa expropiandi-a. III.- Desjabetzeko prozedura. IV.- Presazko Desjabetzea. V. Desjabetzearen aurrean eraturiko berme-sistema. VI. Desjabetutako ondasunaren lehengoratzea.



ADMINISTRAZIO JARDUERA



7. IKASGAIA. Ordenazio-jarduera:

I.- Jarduera pribatuen ordenazioa. 1. Polizia-boteretik ordenazio-jarduerara. 2. Ordenazio-tekniken erregimen juridikoaren printzipioak. 3. Ordenazio-tekniken sailkapena.



8. IKASGAIA. Prestazio-jarduera edo zerbitzu publiko-jarduera:

I.- Zerbitzu publikoa kontzeptu gisa. II.- Zerbitzu publikoak ezartzea. 1. “Zerbitzu publikoaren eskubide” deiturikoa. 2. Zerbitzua ezartzeko era. III.- Zerbitzu publikoen kudeaketaren antolakuntza. 1. Kudeaketa propioa eta kontratuzko kudeaketa. 2. Zuzenbide publiko edo pribatuko kudeaketa. 3. Zerbitzu publikoak kontratu bidez kudeatzea: emakida, interesezko kudeaketa, kontzertua eta ekonomia mistoko elkartea. 4. Kontratuaren edukia. 5. Kontratuaren iraungipena. IV.- Zerbitzuen prestazioaren erregimen juridikoa. 1. Zerbitzuaren estandar orokorrak. 2. Erabiltzailearen estatutua.



9. IKASGAIA. Promozio edo sustapen-jarduera:

I.- Sustapen-teknikak. II.- Ohizko sailkapena eta beharrezko arazketa. III.- Kapitalaren transferentzia zuzenak: dirulaguntza-erregimena. IV.- Dirulaguntza emateko prozedura. V.- Dirulaguntza-harremanaren edukia.

MethodologyToggle Navigation

Hiru motetako jarduerak burutuko dira:



- Klase magistralak: ikasgaiaren gaitegiak barne hartzen dituen ikasgaien azalpena.



- Ariketa praktikoak: ariketa praktikoak ebatzi beharko dira, legislazioa eta jurisprudentzia baliatuz.



- Mintegiak: Jurisprudentzia iruzkinak eta argumentazio juridikoa lantze aldera bestelako jarduerak burutuko dira.

Assessment systemsToggle Navigation

  • Final Assessment System
  • Tools and qualification percentages:
    • Written test to be taken (%): 60
    • Multiple-Choice Test (%): 10
    • Realization of Practical Work (exercises, cases or problems) (%): 20
    • Team projects (problem solving, project design)) (%): 10

Ordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Ikasturtean zehar test froga bat egingo da, ariketa praktikoak eta baita azken idatzizko froga bat ere.



Irakasleak moodle-en bitartez ariketa praktikoak aurrez helaraziko dizkie ikasleei. Ikasleek ariketa landuta ekarri beharko dute dagokion klase praktikora non ahoz azaldu beharko dituzten lege eta jurisprudentzian oinarrituriko argumentuak eta ondorioak. Ariketa praktikoen ebazpenak irakasleari eman beharko zaizkio. Ariketa praktikoak baloratzeko kontutan hartuko diren irizpideak hauek izango dira: erantzunaren fokatzea, aplikagarria den legislazioa aurkitzea eta ongi aplikatzea, eta baita kasuari egokituriko jurisprudentzia ere, emaitzaren zuzentasun juridikoarekin batera.



Lau hilabetekoaren erdi aldera test froga izango da. Froga horretan gaitegiaren lehen ataletako ikasgaiak aztertuko dira. Froga honetan aztertuko diren ikasgai guztiak ez dira ezinbestean liberatuko azken froga idatziari begira. Test frogan lortutako kalifikazioa (puntuazioa) dagokion portzentajean gehituko zaio azken froga idatzian lortutakoari. Test froga gainditzea ez da ezinbestekoa ikasgaia gainditzeko.



Idatzizko azken frogan, garapen luzeko galderak eta galdera zehatzagoak izan daitezke. Galdera luzeetan erantzunaren sistematika, idazkeraren egokitasuna, eta kontzeptu eta kategorien erabilera egokia baloratuko dira, edukiaren zuzentasuna, borobiltasuna eta osotasunarekin batera. Galdera laburretan, aldiz, kontzeptu eta kategorien gaineko ezagutza baloratuko da, baita zehaztasuna eta testuinguruan kokapen zuzena ere. Idatzizko azterketa gainditzea nahitaezkoa da ikasgaia gainditzeko.



Ebaluazio jarraituan matrikulatuta dauden ikasleek (deialdi arrunta) ez aurkeztutzat hartuko dira baldin eta ariketa praktikoen %50 aurkezten ez badira, edota ebaluazio jarraituko idatzizko azken frogari uko egiten badiote. Halere, ikasleak eskubidea du idatzizko azken froga bat izateko ikasgaiko kalifikazioaren %100aren gainekoa. Froga horiek ariketa praktikoren bat jasoko dute.

Araudiak aurreikusten dituen kausa justifikatuengatik ikasleren batek ebaluazio jarraitua jarraitzerik ez badu, eskubidea izango du azken froga bat izateko ikasgaiko kalifikazioaren %100aren gainekoa.



Azken froga idatzira aurkeztu ezean deialdiari uko egiten zaiola ulertuko da.

Extraordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Ez-ohiko deialdia azken froga bakar batean datza, ikasgaiaren %100aren gainekoa hain zuzen ere. Ez ohiko deialdian ariketa praktiko baten ebazpena eskatu ahalko da.



Azken froga idatzira aurkeztu ezean ez-ohiko deialdiari uko egiten zaiola ulertuko da.

Compulsory materialsToggle Navigation

Gaizerrendari egokitutako legedia biltzen duen koderen bat edo legediaren kopiak

BibliographyToggle Navigation

Basic bibliography

-GARCÍA URETA, Agustín, Temas de Derecho Administrativo. Tomo III (Gomylex)

-LASAGABASTER HERRARTE, Iñaki, Las fuentes del Derecho. (LETE)

-URRUTIA, Iñigo, Administrazio-zuzenbideko ikasgaiak II (HAEE-IVAP).

-GARCÍA DE ENTERRIA, E - FERNÁNDEZ RODRÍGUEZ, T.R. Curso de Derecho Administrativo. Civitas.

-PARADA VÁZQUEZ, J. R. Derecho Administrativo. Marcial Pons.

-PAREJO ALFONSO, L. Lecciones de Derecho Administrativo. Ed. Tirant lo Blanch.

-SANCHEZ MORON, M. Derecho Administrativo. Parte General. Ed. Tecnos

-SANCHEZ MORON, M. Los bienes públicos. Régimen jurídico. Ed. Tecnos.

-SANTAMARÍA PASTOR, J. A. Principios de Derecho Administrativo. Ed. Iustel.

-VV. AA. Materiales para el estudio del Derecho. www.iustel.com

In-depth bibliography

Oinarrizko bibliografian arlo bakoitzean aipatutako argitalpenak begiratu.

Journals

-Revista Española de Derecho Administrativo (REDA) Civitas
-Revista General de Derecho Administrativo. Iustel
-Revista Vasca de Administración Pública (RVAP)
-Noticias de la Unión Europea (antes Noticias CEE)
-Revista de Derecho Comunitario Europeo
-Revista Española de Derecho Europeo, editada por Civitas.
-Revista Vasca de Administración Pública (RVAP).
-Noticias de la Unión Europea editada por CISS
-Revista de Derecho Comunitario Europeo
-Revista Española de Derecho Europeo, Civitas, 2002.

Web addresses

-Congreso de los Diputados: www.congreso.es
-Senado: www.senado.es
-Consejo General del Poder Judicial: www.poderjudicial.es
-Tribunal Constitucional: www.tribunalconstitucional.es
-Defensor del Pueblo: www.defensordelpueblo.es
-Consejo de Estado: www.consejoestado. es
-Gobierno del Estado: www.la-moncloa.es
-Administración General del Estado: www.060.es
-Boletín Oficial del Estado: www.boe.es
-Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco: www.euskadi.net
-Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco: www.parlamento.euskadi.net
-Arartekoa: www.ararteko.net
-Herri Arduralaritzaren Euskal Aldizkaria - Boletín Oficial del País Vasco: www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_00?c
-Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa - Comisión Jurídica Asesora de la CAPV:
www.lehendakariordetza.ejgv.euskadi.net/r47-15320/es/contenidos/informacion/cja_comision
-Arabako Foru Aldundia - Diputación Foral de Alava: www.alava.net
-Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa: www.gipuzkoa.net
-Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia: www.bizkaia.net
-Diario Oficial de la Unión Europea DOUE: eur-lex.europa.eu/JOIndex.do?ihmlang=es
-Indarrean dagoen araudi europarraren bilduma - Repertorio de legislación comunitaria vigente: europa.eu.int/eurlex/
es/lif/index.html
-Araudi europarraren informazio orokorra - información general normativa comunitaria:(europa.eu.int/eurlex/
es/oj/index.html
-Tribunal de Justicia: curia.eu.int/jurisp/cgi-bin/form.pl?lang=es
-Tribunal Europeo de Derechos Humanos: www.echr.coe.int
-Jurisprudencia del Tribunal Supremo: www.poderjudicial.es
Ondoko webguneotan dokumentazio juridiko ugari aurki dezakezue - Las siguientes páginas web dan también acceso a variada documentación jurídica electrónica:
-www.iustel.com
-www.aranzadi.es
-www.laley.net
-noticias.juridicas.com

Examining board of the 5th, 6th and exceptional callToggle Navigation

  • ARRESE IRIONDO, MARIA NIEVES
  • CUBERO MARCOS, JOSE IGNACIO
  • SOLOZABAL BERGARA, KEPA
  • ARRESE IRIONDO, MARIA NIEVES
  • CUBERO MARCOS, JOSE IGNACIO
  • SOLOZABAL BERGARA, KEPA

GroupsToggle Navigation

01 Teórico (Spanish - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-1

08:30-10:00 (1)

1-15

10:00-11:00 (2)

12:30-14:00 (3)

8-8

08:30-10:00 (4)

14-14

08:30-10:00 (5)

Teaching staff

Classroom(s)

  • -1.7 - ACULTAD DE ECONOMIA Y EMPRESA-SARRIKO (1)
  • -1.7 - ACULTAD DE ECONOMIA Y EMPRESA-SARRIKO (2)
  • -1.7 - ACULTAD DE ECONOMIA Y EMPRESA-SARRIKO (3)
  • -1.7 - ACULTAD DE ECONOMIA Y EMPRESA-SARRIKO (4)

01 Applied classroom-based groups-1 (Spanish - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
2-7

08:30-10:00 (1)

9-13

08:30-10:00 (2)

15-15

08:30-10:00 (3)

Teaching staff

Classroom(s)

  • -1.7 - ACULTAD DE ECONOMIA Y EMPRESA-SARRIKO (1)
  • -1.7 - ACULTAD DE ECONOMIA Y EMPRESA-SARRIKO (2)
  • -1.7 - ACULTAD DE ECONOMIA Y EMPRESA-SARRIKO (3)

31 Teórico (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-1

08:30-10:00 (1)

1-15

10:00-11:00 (2)

12:30-14:00 (3)

8-8

08:30-10:00 (4)

14-14

08:30-10:00 (5)

Teaching staff

Classroom(s)

  • B0.1 - ACULTAD DE ECONOMIA Y EMPRESA-SARRIKO (1)
  • B0.1 - ACULTAD DE ECONOMIA Y EMPRESA-SARRIKO (2)
  • B0.1 - ACULTAD DE ECONOMIA Y EMPRESA-SARRIKO (3)
  • B0.1 - ACULTAD DE ECONOMIA Y EMPRESA-SARRIKO (4)

31 Applied classroom-based groups-1 (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
2-7

08:30-10:00 (1)

9-13

08:30-10:00 (2)

15-15

08:30-10:00 (3)

Teaching staff

Classroom(s)

  • B0.1 - ACULTAD DE ECONOMIA Y EMPRESA-SARRIKO (1)
  • B0.1 - ACULTAD DE ECONOMIA Y EMPRESA-SARRIKO (2)
  • B0.1 - ACULTAD DE ECONOMIA Y EMPRESA-SARRIKO (3)