XSL Content

Basque Texts II25670

Centre
Faculty of Arts
Degree
Bachelor's Degree in Basque Studies
Academic course
2023/24
Academic year
2
No. of credits
6
Languages
Basque
Code
25670

TeachingToggle Navigation

Distribution of hours by type of teaching
Study typeHours of face-to-face teachingHours of non classroom-based work by the student
Lecture-based4060
Applied classroom-based groups2030

Teaching guideToggle Navigation

Description and Contextualization of the SubjectToggle Navigation

Letretako ikasketetan ohi denez, irakasgai honek ikaslea hizkuntza bateko testu zahar eta klasikoen aitzinean kokatzen du.



Testu horiei aurre egiteko ezagutza bat baino gehiago behar da, alderdi kulturaletik, historikotik, soziologikotik, gramatikaletik, filologikotik, hizkuntzaren historiatik edo hizkuntza horren dialektoen alderditik egin baitaiteke hurbilketa. Ezagutza horietarik batzuk lehenago bildu ditu ikasleak: egiten dituen adierazpenak teknikoki egiteko gramatika menperatu behar du eta ordurako Euskal Gramatika I eta Euskal Gramatika II eginak ditu. Filologiaren beraren ezagutza ere behar da testu zaharrei aurre egiteko eta ikasleak horretarako Euskal Filologiarako Sarrera eman du. Mesede du testuei ekiteko Euskal dialektologia ere, eta ikasgai hori Euskal Testuak II-ren aldi berean ikasten du, bi ikasgaiak aldi berean ikasten ari da. Ikasleak ordurako Euskal Testuak I ikasgaia eman du eta testuak aztertzeko balizko metodologia bat bederen ezagutu duela esan daiteke. Eta ondotik izanen ditu beste hiru ikasgai bederen euskal testu zaharrekin lotura zuzena dutenak, izan ere, ikasgai horiei ekiteko testuen ezagutza gauza beharra baita: 3. mailako Euskal Gramatika Historikoa eta 4. mailako Euskararen Historia I eta Euskararen Historia II. ikasgaiak delako Euskal Testuak II honekin erlazio zuzenean daude, eta guztien artean halako eskailera bat eratzen dute ikaslearen ezagutzan, izan ere, gramatika historikoa eraikitzeko eta hizkuntzaren historia josteko behar diren atalak idazle zahar eta klasikoen testu historikoetan ageri baitira.



Euskal testuak II halako bermeaz emateko gauza beharra da euskal gramatikaren, filologia orokorraren eta testuak aztertzeko metodologia egoki baten oinarriak ezagutzea.



Ikasgaiak lan jarduerarekin izan lezakeen lotura balizko lan horren nolakoak baldintzatzen du hein handian: oso taiu berriko jarduna izanez gero (psikolinguistika, hizkuntzalaritza konputazionala, hizkuntza plangintza...) euskal testu zahar eta klasikoen ezagutzak ez baitu beharbada munta handirik, baina garbi dago irakaskuntza lanean, edo literatura nahiz itzulpengintza arloetan testu klasikoen ezagutza sakonak mesede baizik ez dakarkiola langileari. Halaz, nabarmena da Euskal Ikasketetan edo humanitateetako edozein ikasketatan testu klasikoen ezagutza helburu garrantzizkoa dela.

Skills/Learning outcomes of the subjectToggle Navigation

Irakasgai honetan zenbait autore eta testu zahar aztertuko dira, XVI., XVII. eta XVIII. mendeetakoak. Irakasgaiaren edukia ahalik eta praktikoena egingo da; hots, testu zatiak aztertzea da helburu nagusia, testuen eta autoreen kokapena eta nondik norakoak alde batera utzi gabe. Testuen azterketan, alderdi filologikoa eta linguistikoa dira lehentasuna hartuko dutenak, alderdi literarioa ahal denean ukituko delarik.

Theoretical and practical contentToggle Navigation

1. Bernat Etxepare (Garazi ?, c. 1490 ?): Linguae Vasconum Primitiae

2. Juan Pérez de Lazarraga (Larrea ?, c. 1550-1605): Eskuizkribua (c. 1567 idatzia)

3. Joannes Leizarraga (Beraskoitze, 1506 ? ¿ Labastida, 1601 ?): Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria (La Rochelle, 1571)

4. Refranes y Sentencias (Iruñea, 1596)

5. Juan Beriain (Beriain, c. 1566 ? ¿ Uterga, c. 1633 ?): Tratado de cómo se ha de oyr missa (Iruñea, 1621)

6. ¿Axular¿, Pedro Agerre (Urdazubi, c. 1570 ¿ Sara 1644): Guero (Bordele, 1643)

7. Rafael Mikoleta (Bilbao) Modo breve de aprender la lengua vizcayna (ms.) (c. 1653 idatzia)

8. Arnaud Oihenart (Maule, 1592 ¿ Donapaleu, 1667): Proverbes et Poesies Basques (Paris, 1662)

9. Pedro Ignacio Barrutia (Aramaio, 1682 ¿ Arrasate, 1759): Acto para la Nochebuena (c. 1720 idatzia)

10. Manuel Larramendi (Andoain, 1690 ¿ Loiola, 1766): ¿Euskal testuak¿

MethodologyToggle Navigation

Eskolan zehaztuko dira

Assessment systemsToggle Navigation

  • Continuous Assessment System
  • Final Assessment System
  • Tools and qualification percentages:
    • Written test to be taken (%): 70
    • Individual works (%): 30

Ordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Eskolan zehaztuko dira

Extraordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Ezohiko deialdia ohikoa bezalakoa ez denez, aholkatzen da ikasleak ikasturte horretako edo aitzineko ikasturteko ikasleen ohar sendo batzuk bil ditzan edo irakaslearen bulegoan azterketaren nolakoari buruz hainbat argibide bil dezan, ezohiko azterketan oinarrizko jakintzagaiak agertuko baitira eta horien ebaluazioan trebetasun nagusiez ikaslea nola jabetu den aztertuko baitu nagusiki irakasleak. Ikasgaia praktikoa da funtsean eta ikasleak ariketa ugari egin behar ditu aitzinetik azterketan emaitza duina atera ahal izateko, iruzkin egoki eta sendoak dituzten euskal testu zahar eta klasikoen bibliografiari erreparatu behar dio ariketak egin arau. Badira honelako lanak artikuluetan, liburuetan nola interneten.

Compulsory materialsToggle Navigation

- Idazleen testu aukeratuak

BibliographyToggle Navigation

Basic bibliography

Aldekoa, Iñaki (2008 [2004]), Euskal literaturaren historia, Erein, Donostia.

Kortazar, Jon: Euskal literaturaren historia txikia. Erein, Donostia 2000.

Mitxelena, Koldo: Historia de la literatura vasca. Madril 1960. 2. argitaraldia, Donostia 1985. 3.a, Donostia 2001.

Villasante, Luis: Historia de la literatura vasca. Bilbo 1960. 2. argitaraldia, Oñati 1979.

In-depth bibliography

AUTOREEZ ETA TESTUEZ
- Altuna, Patxi. 1987. BERNARD ETXEPAREren Linguae Vasconum Primitiae. Edizio kritikoa. Bilbao: Ediciones Mensajero.
- Altuna, Patxi & Joseba A. Lakarra (prestatzaileak). 1990. Manuel Larramendi: Euskal testuak. Donostia: Andoaingo Udala & Gipuzkoako Foru Aldundia.
- Altuna, Patxi & J.A. Mujika. 2003. ARNAUD D¿OIHENARTen Euskal atsotitzak eta neurtitzak. Bilbao: Euskaltzaindia.
- Knörr, Enrique et al. 1983. Pedro I. de Barrutia, Aramaio 1682-Arrasate 1759: Gabonetako Ikuskizuna (Acto para la Nochebuena). Argitalpen kritikoa, itzulpena eta zenbait ikerlan. Vitoria-Gasteiz: Arabako Foru Aldundia.
- Lafon, René. 1943. Le système du verbe Basque au XVI siècle. 2 liburuki. Berrinprimatua (liburu bakarrean) 1980an, Donostia: Elkar.
- Lakarra, J.A. 1996. Refranes y Sentencias (1596): ikerketak eta edizioa. Bilbao: Euskaltzaindia.
- Latxaga, Jose Maria (ed.). 1983. Actto para la Noche Buena. Pedro Ygnazio de Barrutia (1682-1759). Tolosa: López-Mendizabal.
- Mitxelena, Koldo. 1964. Textos Arcaicos Vascos (TAV). Berrinprimatua: ASJUren Gehigarriak XI, Donostia, Gipuzkoako Foru Aldundia - Euskal Herriko Unibertsitatea, 1990.
- Mitxelena, Koldo. 1988. Sobre Historia de la Lengua Vasca (SHLV). 2 liburuki. ASJUren Gehigarriak X. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia.
- Sarasola, Ibon. 1983. Contribución al estudio y edición de textos antiguos vascos. Berrinprimatua TAVekin batera: ASJUren Gehigarriak XI, Donostia, Gipuzkoako Foru Aldundia - Euskal Herriko Unibertsitatea, 1990.
- Urkizu, Patrizio. 2004. JOAN PEREZ DE LAZARRAGAren Dianea & Koplak. Patri Urkizuren edizioa. Donostia: Erein.
- Villasante, Luis (arg.). 1976. Axular: Gero (Después). Arantzazu, Oñati: Jakin. (AXULARren liburuaren edizioa, Villasante apaizak prestatua, aitzin-solastua, eta gaztelaniara itzulia.)
- Zuazo, Koldo & Endrike Knorr (arg.). 1998. Arabako euskararen lekukoak: ikerketak eta testuak. Gasteiz: Eusko Legebiltzarra.

Journals

- Euskera
- FLV
- ASJU
- RIEV

Web addresses

a) http://zubitegia.armiarma.com

b) www.euskaltzaindia.net

c) www.fsancho-sabio.es

d) www.bizkaia.net/kultura/foru_liburutegia/

e) www.euskadi.net/LiburutegiDigitala

f) http://www.gipuzkoakultura.net/lazarraga/

Examining board of the 5th, 6th and exceptional callToggle Navigation

  • CAMINO LERCHUNDI, IGNACIO
  • JAUREGUI NAZABAL, OROITZ
  • MANTEROLA GARATE, IBON

GroupsToggle Navigation

31 Teórico (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
20-35

11:00-13:00 (1)

09:00-09:30 (2)

Teaching staff

Classroom(s)

  • AULA 216 - AULARIO LAS NIEVES (1)
  • AULA 0.12 - . (2)

31 Applied classroom-based groups-1 (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
20-35

09:30-11:00 (1)

Teaching staff

Classroom(s)

  • AULA 0.12 - . (1)