Hizkuntza eta gure komunikatzeko modua etengabe ari dira eboluzionatzen, eta tresna eta aplikazio teknologiko berriak gure bizitzaren parte dira jada, eta gure komunikazioa baldintzatzen dute. Testuinguru horretan, hizkuntzaren ezagutza sakonak beste dimentsio bat hartzen du.
Filologiako Graduan, literatura eta hizkuntzak testu idatzien analisiaren bidez aztertuko dituzu, eta haien alderdi zabalenean, hots: hizkuntzen etimologia eta gramatika, baita haien ikusmolde historiko, kultural eta soziala ere. Aztertutako hizkuntzaren gaineko ezagutza sakona emango dizu titulu honek. Aipamen eta ibilbide hauek izango dituzu aukeran: Aleman Filologia, Frantses Filologia, Filologia Hispanikoa eta Filologia Klasikoa.
Gradua gainditu ondoren, hizkuntza eta literatura prestakuntza sakona izango duzu, eta analisi metodologia menperatuko duzu azterketa filologiko, linguistiko eta literarioetarako, baita haren aplikazioa ere beste arlo batzuetan.
Knowledge areas
Arts and Humanities
Centre
Campus
Alava
Contact
Duration
4 courses
Number of credits
240 ECTS credits
Languages
Arabic, Basque, English, French, Galician, German, Italian, Modern Greek, Russian, Spanish
Study type
Face-to-face degree
Price per credit in first registration
13,42 €
Pass mark
8,620 in ordinary exam session (2023/24)
Places available
80 places

4 razones para elegir este grado
- Además de la lengua principal, estudiarás un segundo idioma y varios niveles de un tercero (italiano, árabe, gallego o griego moderno).
- Instalaciones punteras de la Facultad de Letras y del centro de investigación Micaela Portilla a tu disposición: laboratorios de psicolingüística, fonética…
- Convenios de lectorado en más de 10 países.
- Programas de movilidad en universidades nacionales e internacionales: Reino Unido, EEUU, Australia…
Sarrera-profila
Hizkuntzak eta haien azterketa liluratzen bazaituzte, irakurtzea atsegin baduzu, literatura eta kultura ezagutza sakonagoa lortu nahi baduzu edo zure sormen idazketako trebetasunak hobetu, eta, gainera, analisi, sintesi, arrazonamendu eta abstrakziorako gaitasunak badituzu, zalantzarik ez izan, Filologiako Gradua da zure aukerarik onena.

Irteera profesionalak
Batez ere, arlo hauetan:
- Irakaskuntza (bigarren hezkuntza eta unibertsitatea, akademiak eta hizkuntzak ikasteko zentroak)
- Hizkuntzalaritza eta literatura ikerketa
- Hizkuntza eta literatura aholkularitza eta plangintza
- Testuen edizioa eta zuzenketa; argitalpenen industria
- Hizkuntzari, literaturari eta kulturari lotutako multimedia euskarrien produkzioa, dokumentazioa eta dibulgazioa
- Marketing: Copywriting
- Sormen idazketa eta literatur kritika
- Terminologia eta hizkuntza espezializatuak
- Itzulpengintza eta Interpretazioa
- Dokumentazioa, agiritegiak eta liburutegiak
- Kultura Politika eta Kudeaketa