XSL Content

Oral Expression Workshop25897

Centre
Faculty of Education and Sport
Degree
Bachelor's Degree In Infant Education
Academic course
2023/24
Academic year
4
No. of credits
6
Code
25897

TeachingToggle Navigation

Distribution of hours by type of teaching
Study typeHours of face-to-face teachingHours of non classroom-based work by the student
Lecture-based4060
Applied classroom-based groups2030

Teaching guideToggle Navigation

Description and Contextualization of the SubjectToggle Navigation

Hautazko ikasgai honen helburu nagusia da prestakuntza linguistiko-diskurtsiboa eskaintzea; zehazkiago esateko, irakaslegaien ahozko adierazpena landu nahi da tailer baten bitartez. Horretarako, euskararen erabilerak eta arauak kontuan hartuko ditugu, (ahozko) komunikazio gaitasuna hobetzeko asmoz.



Azken aldiko hainbat autorek gomendatu duten bezala, hizkuntzaren kalitatea parametro komunikatiboetara ekarri nahi dugu, hizkuntzaren gaineko gogoeta sistematikoak bideratzearekin batera. Alde horretatik, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoak esplizituki agertzen duen ikuspegiarekin bat egin nahi du ikasgai honek; izan ere, arestiko marko adostu honek bere hitzaurrean dakarrenaren arabera, hizkuntza ikastea komunikatzen ikastea da ” (2005: 6).



Hizkuntzaren bidezko komunikazioaz ari garenean gizakion arteko harremanez ari gara funtsean, bi pertsonek edo gehiagok hizkuntzaren bidez elkarrekin partekatzen dutenaz. Hala, hizkuntza menperatzen duenak tresna bikaina du bere burua ezagutzeko, bestearekin negoziatzeko, inguruarekin harreman egokiak ezartzeko, bizikidetza arauak finkatzeko, taldean lana egiteko, iritzia adierazteko edota mundua nahi duen erara irudikatzeko. Horra hor hizkuntzaren boterea agerian (cf. Cassany, 2006a).



Haur Hezkuntzako nahiz Lehen Hezkuntzako Graduetan, enborrezko bi ikasgai daude espresuki komunikazio gaitasuna langai hartzen dutenak lehen bi ikasturteetan, irakasle izateko prestakuntzaren oinarrian: lehen mailako “Komunikazio gaitasunaren garapena I” eta bigarren mailako “Komunikazio gaitasunaren garapena II”. Halaber, Graduan zehar egindako lanen aurkezpenen bitartez zein beste ahozko jarduera batzuen bitartez, irakaslegaiek euren (ahozko) komunikazio gaitasunean trebatzeko aukera izan dute. Beraz, ez gara zerotik abiatuko ikasgai honetan, ahozko adierazpena lantzeari dagokionez: alde horretatik orain arte ikasitakoari eta egindakoari segida ematea da tailerraren asmoa, betiere ahozko diskurtso formala gogoan.



Dakigunez, irakasle guztiak komunikatzaile profesionalak dira, Haur Hezkuntzan hasi eta Unibertsitatean buka: edozein etapatako irakaslek hizkuntza eguneroko lanerako tresna du, ahozkoa zein idatzizkoa. Izan ere, irakasleak ikasleekin, gurasoekin nahiz lankideekin izaten dituen harremanen funtsa hizkuntzaren bidez mamitzen da, ahozko hizkuntzaren bidez gehienbat. Ondorioz, (ahozko) adierazpenean trebe aritzeak abantaila handiak eskaintzen ditu, profesionalki nola pertsonalki.



Irakaslegaiek lortu beharreko diskurtso eta profil profesionalak gogoan, eta Etxebarria eta Garayren arabera (2010), bi norabidetan garatu behar da irakaslegaien komunikazio gaitasuna: C1 maila lortzeari begira eta irakasle komunikatzaileak trebatzeari begira. Ildo beretik, 4.maila honen amaieran Gradu Bukaerako Lanaren (GBL) ahozko defentsa egin beharra dago hiru laguneko epaimahai baten aurrean. Hortaz, hautazko ikasgai honek prestakuntza erretoriko berariazkoa ere eskaini nahi die irakaslegaiei, irakasle titulua erdiesteko azken urratsa den defentsa horri berme diskurtsibo handiagoz erantzun ahal diezaioten (cf. Dolz eta Schneuwly, 1998).

Skills/Learning outcomes of the subjectToggle Navigation

La lengua constituye una herramienta de uso diario para los profesionales de la comunicación. El conocimiento y el uso cualificado de la expresión oral es un elemento de la máxima prioridad. Las producciones orales de los profesionales del periodismo, de los medios audiovisuales y de la publicidad tienen la máxima difusión social y suelen tomarse como modelos lingüísticos de referencia. En las sociedades modernas el registro neutro, formal y culto de los medios de comunicación suele tomarse como estándar; muy especialmente en lo que atañe al registro oral.

Esa función de modelo a seguir que los hablantes otorgan a los medios audiovisuales, hace que el papel de éstos sea fundamental para la confección de los modelos sociolingüísticos, y tengan un lugar privilegiado en el proceso de normalización lingüística. Si se quiere que el proceso de normalización de la lengua avance, la sociedad vasca precisa de profesionales competentes en todos los ámbitos, con facilidad para la comunicación en euskera, y conocimientos profundizados de la propia lengua en desarrollo. Dichos profesionales deberán ser capaces de dar respuesta a diversas situaciones comunicativas en soportes orales, de manera eficaz y en diversos géneros textuales: noticias de radio y televisión, crónicas, reportajes, artículos de opinión, entrevistas, anuncios, etc.

Esta asignatura pretende incidir en esa competencia comunicativa. Para ello proporcionará al alumno una serie de medios que les facilitarán el proceso de convertirse en actores sociales dinámicos y responsables, teniendo como objetivo los recursos comunicativos y lingüísticos fundamentales para responder adecuadamente a los retos del contexto profesional.

Theoretical and practical contentToggle Navigation

Requisitos de la actividad en el mundo de la comunicación. ámbitos de actividad, objetivos de la comunicación, características de los temas, tipos de receptores, etc., referidos principalmente a los soportes orales.

Modalidad comunicativa. con referencia a las características de los interlocutores, a los soportes y medios de la comunicación oral, etc.

Actividades de comunicación. lectura y escucha atenta con el fin de captar la información, producción oral, mediación, interacción oral.

Géneros textuales. textos orales de los medios de comunicación (noticias, reportajes, crónicas, entrevistas, guiones, anuncios, divulgación científico-técnica oral¿) soportes escritos para las relaciones orales de las agencias de publicidad y oficinas de prensa (esquemas, guías).

Recomendaciones y propuestas de estilo para los medios de comunicación. Recomendaciones y propuestas de estilo para los medios de comunicación.

MethodologyToggle Navigation

Ikasgaiaren metodologia

Ikasgaia tailerra denez gero, bertan proposatuko diren jardueren izaera praktikoak erabateko garrantzia hartuko du. Hala, Estevek postulatu duenaren arabera (2009), praktikan hasi eta praktikan bukatu nahi genuke ikasgaia, betiere teoriari eta behaketa-gogoetari dagokien funtsezko tartea aitortuz. Izan ere, ahozko diskurtso formaletan trebatzeko ez da aski praktikan oinarritze hutsa; frogatua dago norberaren ahozko gaitasunetan aurrera egiteko gogoeta sistematikoa funtsezko osagaia dela (Garro et al., 2012).



Era berean, ahozkoaren adierazpena langai eta jomuga dugun honetan, diskurtso idatziaz ere baliatuko gara maiz; zeren eta ahozko diskurtso formalen atzean hizkuntza idatzia dago oinarrian: idatziaren eta mintzatuaren arteko continuumaz arituko gara, hizkuntza jarduna komunikazio egoera bakoitzera ahalik eta hobekien egokitzeko asmoz.

Komunikazio egoeren inguruko gogoeta eraginkorra eta emankorra suertarazteko, berebiziko metodologia elementu batez baliatuko gara: bideo-kameraz. Ruiz Bikandik dioskunez (2007), bakoitzaren ekintza bideo-kameraz grabatzeak bere buruarekin aurrez aurre jartzeko parada ematen du, bai eta bere praktika kanpotik begiratzeko zein aztertzeko ere: kamera balizko etsai edo arrisku izatetik lagun izatera igarotzea da proposamena, nolabait.

Horrenbestez, hainbat saio eta ariketa grabatuko ditugu ikasturtean zehar. Alde horretatik, unibertsitateko ikasgelan egindako grabazio horiei etekin metakomunikatiboa ateratzeko ahaleginak egingo ditugu. Horretarako, Moodle plataforma erabiliko dugu; izan ere, plataforma digital honek aukera ematen digu saio grabatuen gaineko iruzkinak egiteko eta elkarren artean partekatzeko. Praktikaren gaineko gogoetak direla eta, hizkuntza idatziak ematen duen pausaz baliatuko gara: ahoz gertatutakoaz idatzi egingo dugu, eta idatzitakoa partekatuko dugu plataforman nahiz ikasgelan.

Assessment systemsToggle Navigation

  • Final Assessment System

Ordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Tailer batez ari garenez gero, ebaluazio jarraitua egiteari sistema onena deritzogu zalantza izpirik gabe. Horretarako, Eskolako Modulu Akordioen Gidak agertzen duen eran, ikasleak konpromisoa hartu behar du eskolara erregularki etortzeko (eskolen % 75era gutxienez) eta jarrera parte-hartzailea izateko. Berebat, ikasleak lana ikasturtean banatzeko konpromisoa hartuko du, lan pertsonal garrantzizkoa egingo duela (90 ordu): ariketak landu, proposatuko gogoetak egin, bibliografia erabili, galderak eta zalantzak argitzen saiatu.

Ebaluatzeko sistema gomendatu honetan, hiru irizpide hartuko dira kontuan azken kalifikazioa emateko:

1. Eskoletan parte hartzea, jarrera egokia izatea eta interesa agertzea: %10

2. Ikasturtean zehar proposatzen diren ariketetan eta jardueretan ahozko komunikazio gaitasuna garatzea (Europako Markoak ezarritako C1 maila iristeraino), banaka, binaka nahiz taldeka: %60. Horretarako, Europako Kontseiluak proposatutako portfolioaren erremintaz baliatuko gara, eta ikasle bakoitzak dosier bat eratuko du gelako praktikekin.

3. Lan baten ahozko defentsa egitea, banaka: %30





Bestelako ebaluazio sistema salbuespen egoera duten ikasleentzat (ez gomendatua)

Eskolara etorriko ez diren ikasleek, edo noizean behin soilik etorriko direnek ahozko etsaminaren bidez egiaztatu beharko dituzte ikasturtean landutako ezagutzak eta gaitasunak. Kasu horretan, beraz, eskola magistraletan, gelako praktiketan zein gelaz kanpoko orduetan landutako eduki guztiak izango dira ebaluagarri, bai teorikoak bai praktikoak.





Oharra: Ikasgaiari etekin egokia ateratzeko asmoz, eta tailerraren berezko xede linguistiko-diskurtsiboak kontuan harturik, hasierako euskara maila minimoa egiaztatzea guztiz gomendagarria da, B2 ingurukoari dagokiona.



Extraordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

1. EBALUAZIO JARRAITUA

- Ahozko bi proba egin beharko ditu: bata, bakarka eta bereziki azalpenezko testua jorratuz; bestea, binaka (interakzioan) eta bereziki argudiozko testua jorratuz.



2. AZKEN EBALUAZIOA

- Azterketa teoriko-praktikoa egin beharko dute salbuespenezko egoera horretan dauden ikasleek. Azken proba horrek idatzizko nahiz ahozko atalak izango ditu.



Deialdiak eta uko egitea. Iraunkortasun Arautegiaren 3. artikuluan jasotakoaren ildotik, honako hau azpimarratu nahi da:

1. Klasera maiztasunez etortzen diren ikasleentzat: ikasleek aukera izango dute deialdiari uko egiteko. Horretarako eskaria irakasgaiko irakasleari egin beharko diote, idatziz eta, gutxienez, azterketa garai ofiziala hasi baino hamar egun lehenago. Uko egiteak ez-aurkeztuaren kalifikazioa ekarriko du. Bigarren uko egitetik aurrera, ez dira gordeko lan ebaluagarrien notak (kalifikazioaren %100 hartuko duen azterketa egingo da).

2. Azken ebaluazioa egiten duten ikasleentzat: deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azken probara ez aurkeztea.





Compulsory materialsToggle Navigation

Elosegi, K., 2009. "Ahozko komunikazioa I: entzutezko ulermena". In Ezeiza et al. (2008) Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. UPV/EHU: Euskara Institutua. Elordui, A., 2009. "Ahozko komunikazioa II: ahozko jarduna testuinguru akademikoan". In Ezeiza et al. (2008) Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. UPV/EHU: Euskara Institutua.

BibliographyToggle Navigation

Basic bibliography

Ezeiza, J., 2009. "Komunikazio idatzia I: testu akademikoen ulermena". In Ezeiza et al. (2008) Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. UPV/EHU: Euskara Institutua.



Ezeiza, J., 2009. "Komunikazio idatzia II: testu akademikoen ekoizpena". In Ezeiza et al. (2008) Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. UPV/EHU: Euskara Institutua.

Ezeiza, J., 2008. "Oinarrizko trebetasunak garatzea euskaraz: ahozkoaren ulermena, irakurriaren ulermena, ahozko eta idatzizko adierazpenaIkasteko metodoak eta estrategiak. Ahozko eta idatzizko testu desberdinak ulertu eta sortzeko teknikak eta estrategiak". In: K. Buján (arg.), Maisu-maistren kidegoa. Lehen Hezkuntza. Gai-zerrenda. III. Liburukia, 64- 96. Sevilla: Editorial MAD. (ISBN: SE-5403-2008).



Ezeiza, J., 2008. JARDUN: Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako euskara. Hizkuntz baliabideak eta komunikazio gaitasunak. EHU/Euskara Insitutua (ISBN: 978-84-691-6341-2)



Makazaga, J. M., 2008. "Ahozko jarduna komunikazioaren lagungarri: ekarpen bat ahozkoaren estrategia komunikatiboez". In: Gramatika Jaietan. Patxi Goenagaren omenez. (Artiagoitia X. & Lakarra J. arg.), Julio Urkixo Mintegiaren Gehigarriak, EHU/UPV. 2008, 545-560 orr.

In-depth bibliography

Makazaga, J. M., 2006. "Non dago ahozko jardunaren adierazgarritasuna?". In: Andolin gogoan. Essays in honour of Profesor Eguzkitza (B. Fernández & I. Laka arg.), UPV/EHU, 663-678 orr. Zabala, I., 2009. "Komunikazio espezializatuaren gakoak: ikuspegi orokorra". In Ezeiza et al. (2008) Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. UPV/EHU: Euskara Institutua.

Journals

Hik Hasi http://www.argia.com/ http://www.jakingunea.com/

Web addresses

http://euskaljakintza.blogsome.com/ahoskera-zaindua/ http://www.upf.edu/pdi/dtf/daniel_cassany/ http://www.ahotsak.com/