EHUko Eztabaida barne Liga (Pre G9)
Ikasleen eta Konpromisorako Errektoreordetzak ikasle guztiei (Gradua, Master ofiziala, Doktoregoa) EHUko Eztabaida-ligan parte hartzeko gonbidapena luzatzen die. Honako kultura-jarduera hau urtero ospatzen da gure unibertsitatean eta oinarrizkoa hartzen da ikaslegoaren formakuntzarako eta garapen pertsonalerako.
Programa
Aurrerago zehaztuko da. Izena eman duten taldeen kopuruaren arabera, egun batean edo bitan egingo den baieztatuko da.
Otsailaren 19an (osteguna) eta/edo otsailaren 20an (ostirala)
Lekua
Hezkuntza
Gaztelania
Helburua
Zaragozako Unibertsitatean, martxoaren 11, 12 eta 13an ospatuko den XVI. G-9 Unibertsitate arteko Eztabaida Ligan, gure unibertsitatearen ordezkotza emango duen oradore-taldea hautatzea.
Baldintzak
Talde gisa izena emateko, gutxienez 3 pertsona eta gehienez 5 pertsona izan behar dira. Dena den, parte hartu nahi baduzue eta talderik ez baduzue, jarri gurekin harremanetan.
Aitorpena
ECTS kreditu 1
Izena ematea
Harremanetarako
Edozein zalantza argitzeko jarri harremanetan: eztabaida.taldea@ehu.eus