Breadcrumb

Sarrera - Doble Grado en Comunicación Audiovisual + Periodismo

Gradu Bikoitza: Ikus-entzunezko Komunikazioa + Kazetaritza

Nested Applications

Presentacion-Gradu Bikoitza: Ikus-entzunezko Komunikazioa + Kazetaritza

Komunikazioaren garrantzia oso handia da gizarteko eremu guztietan. Gainera, oso arin aldatzen ari den arloa da, horregatik inoiz baino beharrezkoagoa da komunikazioaren arloko etorkizuneko profesionalentzako kalitatezko prestakuntza.

Ikus-entzunezko Komunikazioa + Kazetaritza Gradu Bikoitzaren helburua da komunikazio profil profesional moldaerrazagoa sortzea, ingurune hibrido eta aldakorra batean erraz moldatzeko gai dena. Gradu Bikoitza honek prestatu egingo zaitu ikus-entzunezko proiektu berritzaileak sortu eta gauzatzeko egungo formatu eta euskarrietan (zinema, telebista, Internet, irrati digitala eta multimedia eta transmedia teknologia berriak, besteak beste) eta beharrezko trebakuntza emango dizu XXI. mendeko komunikazio korporatiboak eta hedabideek behar dituzten zeregin profesionaletan aritzeko.

Irrati eta argazki laborategiak, telebista platoak, video ediziorako gelak, audio eta bideo digital postprodukzioko laborategiak eta grabaziorako ENG ekipo osoak, komunikazioko espezialista bilakatzeko bidean, zure esku izango dituzun baliabideetako batzuk baino ez dira.

XSL Content

It was not possible to load the content, please try again later. In case the problem persists contact CAU (Phone: 916014400 / E-mail: cau@ehu.eus / Website: https://lagun.ehu.eus).

Web Content Display

Grado-comunicacion-audiovisual-Arrazoiak

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Gure bizitzan gainezka ditugun irudien esangura aztertu eta ulertuko duzu.
  • Audio eta bideo teknologia profesionala eskura izango duzu, zeure ideiak ikus-entzunezko bihurtzeko.
  • Zeure sormen lanak adituen aurrean eta festibaletan aurkeztu ahal izango dituzu, epaile eta antolatzaile ere izan zaitezke.
  • Praktikak egin ahal izango dituzu sektorearen enpresa nagusietan: EITB, Baleuko, Berria, Mediaset, tokiko telebista eta irratietan…

nombreGrado-Perfil

Sarrera-profila

Pertsona sortzaile eta berritzailea bazara, ikus-entzunezkoen eta teknologia berrien mundua oso gustuko baduzu, eta ikasteko gogotsu eta ikus-entzunezko proiektuek berekin dakartzaten erronketan murgiltzeko prest bazaude, Ikus-entzunezko Komunikazioa Gradua da zure lekua.

Image

Irteera profesionalak

Hedabideetan, produktoretan, multimedia enpresetan eta komunikazio agentzietan, besteak beste:

  • Ikus-entzunezkoen zuzendaritza eta errealizazioa
  • Ikus-entzunezkoen produkzioa eta kudeaketa
  • Ikus-entzunezko edizioa eta postprodukzioa
  • Ikus-entzunezko edukien eta multimedia edukien sorrera eta garapena
  • Ikus-entzunezko edukien eta multimedia edukien programazioa
  • Gidoigintza
  • Kamera eta soinu operadorea

Eta irakaskuntzan eta ikerketan ere.