XSL Content

Reporting27106

Centre
Faculty of Social and Communication Sciences
Degree
Doble Grado en Comunicación Audiovisual y en Periodismo
Academic course
2023/24
Academic year
5
No. of credits
6
Code
27106

TeachingToggle Navigation

Distribution of hours by type of teaching
Study typeHours of face-to-face teachingHours of non classroom-based work by the student
Lecture-based3248
Applied classroom-based groups2842

Teaching guideToggle Navigation

Description and Contextualization of the SubjectToggle Navigation

Erreporterismoa funtsezko irakasgaia da Kazetaritza Graduan eta lotura estua du kazetaritza idazketaren teknikak lantzen dituzten irakasgai guztiekin. Graduaren hasieran Informazio Generoak irakasgaian erreporterismoari buruz eskuratutako oinarrizko ezagutzetan sakontzen du. Izan ere, Erreporterismoa irakasgaiak erreportajearen generoari baino ez dio erreparatzen eta bere lanketan sakontzen du teoriaren eta praktikaren bidez.



Informazio Generoak irakasgaian ikasleak erreportajea zer den ikasi eta genero honekin lehen harremana izaten du. Erreporterismoa irakasgaiaren bidez, aldiz, formazio hori osatu, hedatu eta garatzen du ikasleak. Gainera, Graduko bigarren mailako Multimedia Edizioa eta Produkzioa irakasgaiaren barruan erreportajearekin lotuta jasotako ezagutzak finkatzen ditu, eta hirugarren mailako lehen lauhilekoko Interpretazio Generoen bideari jarraitzen dio. Irakasgaiaren orientazio eta ikuspegiaren ardatza papereko idatzizko kazetaritza da.

Skills/Learning outcomes of the subjectToggle Navigation

Irakasgaiari lotutako titulazioaren konpetentzia orokorrak:



G001 - Komunikazio-erraztasunez eta eraginkortasunez hitz egitea ahoz eta idatziz, eta komunikabideetarako egokienak diren hizkuntza-baliabideak aprobetxatzen jakitea.

G002 - Hainbat iturritan edukiak bilaketuu, hautatu, hierarkizatu eta aztertzea, eduki horiek dagokizkien narrazio-modu eta -estrategietara egokituz.

G003 - Komunikazio- eta informazio-prozesuetarako trebetasunak garatzea eta teknikak, teknologiak eta baliabideak aplikatzea.

G005 - Informazio- edo komunikazio-proiektuak egoki asmatzea, planifikatzea, gauzatzea eta kudeatzea.

G007 - Gertaera eta prozesu sozialak aztertzea, interpretatzea eta azaltzea, gizarte-zientzien berezko ezagutza eta metodologietatik abiatuta (Soziologia, Ekonomia, Zuzenbidea, Historia Garaikidea), komunikabideen lanaren testuinguruan.



CT1 - Autonomia eta autoerregulazioa.

CT2 - Konpromiso soziala.

CT3 - Komunikazioa eta eleaniztasuna.

CT5 - Informazio eta herritartasun digitalaren kudeaketa.



Gaitasun espezifikoak:



C4CC01 - Argumentazioaren figura erretorikoak eta ahozko eta idatzizko hizkuntza-baliabideak identifikatzea eta trebetasunez erabiltzea, genero bakoitzean adierazpen eraginkorra eta

komunikabideen hartzaileei egokitutako mezu-mota lortzeko.

C4CC02 - Ereduak, egiturak, iturriak, datuak eta informazioa bereizi, baloratu, hautatu eta gauzatu, kazetaritzaren espezializazioari eta dagozkion gai-arloekin lotuta.



Irakaskuntzaren emaitzak:



1. Erreportaje mota nagusiak identifikatzen eta bereizten jakitea.

2. Erreportajearen jatorria eta bilakaera ezagutzea.

3. Argi eta garbi bereiztea kazetaritzako informazioa eta iritzia, eta iritzia erreportajetik kanpo utzi behar dela jakitea.

4. Informazio-gaurkotasunaren gako nagusiak ezagutzea.

5. Era kritikoan kontsumitzea hainbat tratamendu eta argitalpen-lerro dituzten idatzizko baliabideak.

6. Erreportaje moduan garatzeko gaiak bilatu, hautatu eta proposatzen jakitea.

7. Erreportaje bateko protagonista gisa hautatutako gaia modu egokian orientatzeko ikuspegi egokiak zehaztea.

8. Zailtasunik gabe lotzea aukeratutako gaiak erreportaje bat egiteko behar diren dokumentu-iturriekin.

9. Irizpide profesionalen arabera, iturri pertsonalak bilatzeko, hautatzeko eta lortzeko lana egiten jakitea.

10. Iturri pertsonalen bilaketak espero diren emaitzak ematen ez dituenean, alternatibak bilatzeko gai izatea.

11. Erreportaje baterako ikuspegi eta egitura egokia behar bezala aukeratzen jakitea.

12. Kazetaritza-hizkuntzaren ezaugarri estilistiko arruntak behar bezala ezagutzea eta maneiatzea.

13. Erreportajearen ezaugarri estilistiko espezifikoak behar bezala ezagutzea eta maneiatzea.

14. Talde-lana antolatzeko, banatzeko eta bere gain hartzeko gai izatea, informazioa iturri pertsonalen eta dokumentalen bidez lortzeko helburuarekin.

Theoretical and practical contentToggle Navigation

Teoria gaitegia:



1. Oinarrizko kontzeptuak

1.1. Ezaugarri nagusiak

1.2. Osagaiak

1.3. Tipologiak eta sailkapenak



2. Abiapuntua

2.1. Ideia

2.2. Ikuspegia

2.3. Proiektua



3. Ikerketa

3.1. Behaketa zuzena

3.2. Dokumentazioa

3.3. Iturri pertsonalak



4. Egitura

4.1. Hasiera eta bukaera

4.2. Gorputza

4.3. Zatidurak

4.4. Izenburua



5. Estiloa

5.1. Kontakizunerako baliabideak

5.2. Lehen pertsonaren erabilera

5.3. Adierazpenak

5.4. Akats ohikoak



6. Ereduak



6.1. Kazetaritza berria eta ez-fikzioko nobela

6.2. Hainbat erreportajegile eredugarri



Praktika gaitegia



1. Erreportaje eredu ezberdinen analisia

2. Erreportajeen egiturazko osagaien idazketa

3. Erreportajeen lanketa

4. Erreportaje-liburuen irakurketa

MethodologyToggle Navigation

Ikasleak erreportajeari buruzko ezagutza sakona lortzea da irakasgaiaren helburu nagusia. Ikuspegi horretatik, teoriak eta praktikak eskutik joan behar dute.



-Teoria eskolak. Irakasgaiaren teoria atalean, eskola magistralak eta erreportajeen analisiak uztartuko dira.



-Praktika eskolak. Erreportajeak landu, idatzi eta zuzentzeaz gain, haien inguruko lanak ere egin eta aztertuko dira. Hala, ikasle bakoitzak hainbat erreportaje idatzi beharko ditu. Erreportaje horiek gauzatu ahal izateko, errealitatearekin harremanetan jarri eta berezko iturriak erabili beharko ditu.

Assessment systemsToggle Navigation

  • Continuous Assessment System
  • Final Assessment System
  • Tools and qualification percentages:
    • Written test to be taken (%): 30
    • Realization of Practical Work (exercises, cases or problems) (%): 70

Ordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

*Ebaluazio mota: jarraitua.



Ebaluazioak bi zati izango ditu:



Praktika: lan praktikoen ebaluazio jarraitua lauhilekoan zehar. Nota osoaren %70.



Teoria: teoria klaseetako edukiei buruzko proba idatzia. Lauhilekoan zehar teoriarekin zerikusia duten ariketak egin eta gainditzen dituztenek proba idatzia ez egiteko aukera izan dezakete. Nota osoaren %30.



Proba idatzia modu presentzialean egiterik ez badago, egela bidez egingo da azterketa: garatzeko moduko galdera irekiei erantzun beharko zaie, eduki teorikoetan eta irakurketetan oinarrituta, azterketaren egun ofizialean.



Irakasgaia gainditzeko, bi atalak modu bereizian gainditu beharko dira.



- Edozein lanen kopia osoa edo partzialak irakasgaiaren suspentsoa eragingo du, zero kalifikazioarekin. Iruzurra egiten duen ikasleak deialdia galduko du eta uztaileko deialdian aurkeztu beharko du.



-Ebaluazio jarraitua uztea: Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki, ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio ikasleak irakasgaiaren ardura duen irakasleari. Horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten den egunetik aurrera. Alegia, azaroaren 10a baino lehenago (martxoaren 30a baino lehen, bigarren lauhilekoaren kasuan) aurkeztu beharko du aipatu idatzia.



-Deialdiari uko egitea: Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluari jarraiki, deialdiari uko egin nahi dion ikasleak irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko du eskaria. Alegia, azaroaren 23a baino lehen (apirilaren 19a baino lehen,bigarren lauhilekoaren kasuan)aurkeztu beharko du aipatu idatzia.



Ebaluazio jarraitua aukeratzen ez duten ikasleek ebaluazio finala egiteko aukera izango dute.



Ebaluazio finalean eduki teorikoei buruzko proba idatzi bat egin beharko da, hainbat lan praktiko entregatzeaz gain. Proba idatzi teorikoak nota osoaren %30 balioko du, eta lan praktikoek % 70. Bi atalak gainditzea ezinbestekoa izango da.



Proba idatzia modu presentzialean egiterik ez badago, egela bidez egingo da azterketa: garatzeko moduko galdera irekiei erantzun beharko zaie, eduki teoriko-praktikoetan eta irakurketetan oinarrituta, azterketaren egun ofizialean.

Extraordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Ez ohiko deialdiak ohiko deialdiko ezaugarri berberak izango ditu, bai ebaluazio jarraitua egin dutenentzat eta bai ebaluazio finala aukeratu dutenentzat. Azterketa teorikoak notaren %30eko balioa izango du, eta lan praktikoek %70ekoa.

BibliographyToggle Navigation

Basic bibliography

BASTENIER, Miguel Ángel (2001). El blanco móvil. Curso de periodismo. Madrid, Ediciones El País.



ECHEVARRÍA LLOMBART, Begoña (2011). El reportaje periodístico. Una radiografía de la realidad. Sevilla, Comunicación Social.



FERNÁNDEZ PARRAT, Sonia (2003). Introducción al reportaje. Antecedentes, actualidad y perspectivas. Santiago de Compostela, Servicio de Publicaciones de la Universidad de Santiago de Compostela.



GRIJELMO, Álex (2001). El estilo del periodista. Madrid, Taurus.



MACIÁ BARBER, Carlos (2007). El reportaje de prensa. Análisis del propósito y recursos del género en suplementos de diarios de información general españoles. Madrid, Universitas.



YANES MESA, Rafael (2004). Géneros periodísticos y géneros anexos. Una propuesta metodológica para el estudio de los textos publicados en prensa. Madrid, Fragua.

In-depth bibliography

BEZUNARTEA, Ofa; HOYO, Mercedes del y MARTÍNEZ, Florencio (1998). 21 lecciones de reporterismo. Bilbao, Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco.

CAMPS, Sibila (1999). Periodismo sobre catástrofes. Buenos Aires, Ediciones Paulinas.

CAMPS, Sibila y PAZOS, Luis (1996). Así se hace periodismo. Manual práctico del periodista gráfico. Buenos Aires, Paidós.

CANTAVELLA J. y SERRANO F. (coords.) (2004). Redacción para periodistas: informar e interpretar. Barcelona, Ariel.

CHILLÓN, Lluís Albert (1999). Literatura y periodismo: una tradición de relaciones promiscuas. Barcelona, Servei de publicacions de la Universitat Autònoma de Barcelona.

ECHEVARRÍA LLOMBART, Begoña (2004). Las W’s del reportaje. Valencia, Servicio de Publicaciones de la Universidad CEU Cardenal Herrera.

FERNÁNDEZ PARRAT, Sonia (1998). El reportaje en prensa, un género periodístico con futuro. Revista Latina de Comunicación Social, 4. Recuperado el 20 de mayo de 2012 de: http://www.ull.es/publicaciones/latina/z8/r4absonia.htm
JARAMILLO AGUDELO, Darío (ed) (2012). Antología de crónica latinoamericana actual. Madrid, Alfaguara.

MALCOLM, Janet (2004). El periodista y el asesino. Barcelona, Gedisa.

MACIÁ BARBER, Carlos (2008). La depauperación del reportaje en las redacciones se bosqueja en el aula universitaria. Estudio de campo de las deficiencias relevantes (2002-2008). Estudios Sobre el Mensaje Periodístico, número 14. Pp 483-495.

MARTÍN VIVALDI, Gonzalo (1973). Géneros periodísticos. Madrid, Paraninfo.

MARTÍNEZ ALBERTOS, José Luis (1984). Curso General de Redacción Periodística. Barcelona, Mitre.

MERCHER, Melvin (1994). News reporting and writing. Dubuqe, Brown and Benchmark.

METZLER, Ken (1986). Newsgathering. New Jersey, Prentice Hall.

MISSOURI Group, The (1988). News reporting and writing. New York, Saint Martin’s Press.

Journals

FERNÁNDEZ PARRAT, Sonia (1998). El reportaje en prensa, un género periodístico con futuro. Revista Latina de Comunicación Social, 4. Recuperado el 20 de mayo de 2012 de: http://www.ull.es/publicaciones/latina/z8/r4absonia.htm

MACIÁ BARBER, Carlos (2008). La depauperación del reportaje en las redacciones se bosqueja en el aula universitaria. Estudio de Campo de las deficiencias relevantes (2002-2008). Estudios Sobre el Mensaje Periodístico, número 14. Pp 483-495.

SIERRA, Javier (2010). Competencias profesionales y empleo en el futuro periodista. El caso de los estudiantes de periodismo de la Universidad San Pablo CEU. Revista Icono 14, volumen 2. Pp 156-175. Madrid.

Examining board of the 5th, 6th and exceptional callToggle Navigation

  • CAMACHO MARKINA, IDOIA
  • GOIKOETXEA PEREZ, ANDER
  • GURRUTXAGA REKONDO, GUILLERMO