Breadcrumb

Sarrera-industria-elektronikaren-eta-automatikaren-ingeniaritzako-gradua-araba

Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua

Nested Applications

industria-elektronikaren-eta-automatikaren-ingeniaritzako-gradua-araba-presentacion

Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua titulu praktiko bat da, aplikazioa eta presentzia duena gure herriko sektore estrategiko gehienetan eta gure artean oso errotuta dauden arloetan, hala nola makina erremintan, automobilaren industrian, aeronautikan, robotikan eta mikroelektronikan. Era berean, aplika daiteke ere beste arlo batzuetan, esate baterako: medikuntzan, nekazaritzan, salgaiak banatzeko prozesuetan, trafikoa kudeatzeko sistemetan, energia ekoizpenean eta banaketan, etab.

Gradu hau amaitzerakoan, gai izango zara zirkuitu elektronikoak diseinatzeko, ekoizpen prozesuen tresneria eta automatizazioa hobetuko dituzten sistemak garatzeko, eta industria prozesuetako kontrol sistemak sortu eta analizatzeko.

Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Graduak gaitasuna emango dizu industria ingeniaritza teknikoan aritzeko, Industria Elektronikaren eta Automatikako espezialitatean.

Horretaz gain, enpresetan egindako borondatezko praktiken bidez, UPV/EHUk zure prestakuntza osatzeko aukera eskaintzen dizu.

XSL Content

Knowledge areas

Engineering and Architecture

Centre

Faculty of Engineering - Vitoria-Gasteiz

Campus

Alava

Contact

subdir.oacademica.ei-vi@ehu.es

Duration

4 courses

Number of credits

240 ECTS credits

Languages

Basque, English, Spanish

Study type

Face-to-face degree

Price per credit in first registration

18,23 €

Pass mark

8,330 in extraordinary exam session (2023/24)

Places available

45 places

Web Content Display

Grado-ingenieria-electronica-industrial-automatica-araba-Arrazoiak

Image

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Zientzialari edo teknologo izan zaitezke proiektu berritzaileak garatuz.
  • Azkenaren azkena ikasiko duzu robotika, komunikazioak, nabigazio autonomoa zein domotika bezalako gaietan.
  • Aukera izango duzu praktikak enpresa eta erakundeetan egiteko, bai eta GRALa horietako batean egiteko ere.
  • Graduko atal bat Europa, Latinoamerika, AEB, Australia, Errusia eta beste herrialde batzuetako unibertsitateetan ikas dezakezu.

industria-elektronikaren-eta-automatikaren-ingeniaritzako-gradua-araba-Perfil

Sarrera-profila

Elektronikak jakin-mina sortu badizu beti, ezin bazara egon gailu eta zirkuitu elektronikoak desmuntatu eta berriro muntatu gabe, eta robotikaren, energia berriztagarrien, garraio elektrikoaren, komunikazioen, domotikaren edo industria sistema automatikoen zale amorratua bazara, Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Graduan duzu lekua.

Image

Irteera profesionalak

Industria sektorean, enpresa aukera handia duzu:

  • Automobilgintza, aeronautika, energia, makina erreminta, kimika, ingurumena, industria produktuen fabrikazioa, energia berriztagarriak…
  • Robotika, adimen artifiziala.
  • Proiektuen ingeniaritza.
  • Teknologia zentroak edo I+G+B departamentuak.
  • Merkaturatze, antolakuntza eta plangintza departamentuak.

Baita irakaskuntzan eta administrazio publikoen arloan ere.