Breadcrumb

Sarrera-grado-ingenieria-electronica-industrial-y-automatica-bizkaia

Grado en Ingeniería Electrónica Industrial y Automática

Nested Applications

Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua (Bizkaia) - Aurkezpena

Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua titulu praktiko bat da, aplikazioa duena gure herriko sektore estrategiko gehienetan eta gure inguruan eragin handia duten arloetan; hala nola makina erremintan, automobilaren industrian, aeronautikan, robotikan eta mikroelektronikan. Beste arlo batzuetan ere aplika daiteke: medikuntza, nekazaritza, salgaiak banatzeko prozesuak, trafikoa kudeatzeko sistemak, energia ekoizpena eta banaketa, etab.

Gradu honek gaitasuna emango dizu zirkuitu elektronikoak sortzeko, ekoizpen prozesuen tresnerian eta automatizazioan hobekuntzak egingo dituzten sistemak garatzeko, eta industria prozesuetako kontrol sistemak sortu eta analizatzeko.

XSL Content

Knowledge areas

Engineering and Architecture

Centre

Faculty of Engineering - Bilbao

Campus

Bizkaia

Contact

grados.eib@ehu.eus

Duration

4 courses

Number of credits

240 ECTS credits

Languages

Basque, English, Spanish

Study type

Face-to-face degree

Price per credit in first registration

18,23 €

Pass mark

5 in extraordinary exam session (2023/24)

Places available

130 places

Grado-ingenieria-electronica-industrial-automatica-Arrazoiak

Image

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Gradu honetako tituludunen artean, oso altua da laneratzea eta punta-puntan eta eten gabe aldatzen ari diren teknologietan prestatzen du, aplikazio eremu oso zabala dutelarik.
  • Eduki berritzaileez gainezka dagoen titulazioa duzu, gaur egungo erronka profesional nagusietara bideratuta: Industria 4.0, robotika, automatizazioa eta beste.
  • Irakasgai praktiko asko duen gradu eta ikasketa da.
  • 48 kreditu gehigarri eginda, gradu bikoitza lor dezakezu Ingeniaritza Mekanikoko Graduarekin edo Ingeniaritza Elektrikoko Graduarekin.

industria-elektronikaren-eta-automatikaren-ingeniaritzako-gradua-bizkaia-Perfil

Sarrera-profila

Elektronikak jakin-mina sortu badizu beti, ezin bazara egon gailu eta zirkuitu elektronikoak desmuntatu eta berriro muntatu gabe, eta robotikaren, energia berriztagarrien, garraio elektrikoaren, komunikazioen, domotikaren edo sistema automatikoen zale amorratua bazara, Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Graduan duzu lekua.

Image

Irteera profesionalak

Industria sektorean, enpresa aukera handia duzu: automobilgintza, siderurgia, energia, makina erreminta, kimika, ingurumena, industria produktuak, robotika, adimen artifiziala…

  • Proiektuak idatzi, sinatu eta garatzea industria ingeniaritzako proiektuetan, industria elektronikaren eta proiektuen zuzendaritzaren alorretan.
  • Neurketak, kalkuluak, balorazioak, tasazioak, peritazioak eta txostenak egitea.
  • Enpresa arloko antolakuntza eta plangintza.
  • I+G+b sailak.

Irakaskuntzan ere lan egin ahal izango duzu.