Breadcrumb

Sarrera-industria-teknologiaren-ingeniaritzako-gradua

Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua

Nested Applications

Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua - Aurkezpena

Industria gure ekonomiaren motor garrantzitsuenetako bat da, eta funtsezkoa da horregatik industria sektoreen garapenerako sistema eta prozesuetan trebatuta egongo diren profesionalak edukitzea.

Industria Ingeniaritza ingeniaritza guztien artean orokorrena da. Ingeniaritza moldagarri eta polibalente bat da, ikasketa generalista teknikoekin eta oinarri zientifiko-teknologiko sendoekin, hainbat arlotan: mekanika, materialak, kimika, elektrizitatea, elektronika, automatika, diseinua eta termodinamika, industria antolakuntza, etab.

Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Graduak ikuspegi integral bat emango dizu industria ekoizpeneko prozesuei buruz, prozesu horiek ezarri eta hobetzeko, arreta berezia jarriz enpresaren aktibo garrantzitsuenetan; langileak, materialak, ekoizpen ekipoak, energia, finantza eta ekonomia alderdiak… Azken batean, helburua da erakundeen produktibitatea eta lehiakortasuna handitzea.

Industria Ingeniaritzaren atribuzio guzti-guztiak eskuratzeko, Industria Ingeniaritzako masterra egin beharko duzu. Gradu hau eginez gero, zuzenean sartuko zara master horretara.

XSL Content

Knowledge areas

Engineering and Architecture

Centre

Faculty of Engineering - Bilbao

Campus

Bizkaia

Contact

grados.eib@ehu.eus

Duration

4 courses

Number of credits

240 ECTS credits

Languages

Basque, English, Spanish

Study type

Face-to-face degree

Price per credit in first registration

18,23 €

Pass mark

5 in extraordinary exam session (2023/24)

Places available

260 places

Grado-ingenieria-tecnologia-industrial-Arrazoiak

Image

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Eskari handia duten profesionalak hezten dira, arlo tekniko, ekonomiko eta ingurumenekoan berrikuntzak eta hobekuntzak egiteko gai direnak.
  • Arloaren ikuspegi orokorra eskaintzen duen gradu bakarra da, industrian erabiltzen diren teknologia guztietan oinarrizko prestakuntza sendoa ematen duena.
  • Edozein teknologia industrialetan espezializatzeko aukera eta bidea ematen du.
  • Sarbide zuzena ematen du Industria Ingeniaritza Masterrera, arlo honetan gaitasun osoak lortu ahal izateko.

industria-teknologiaren-ingeniaritzako-gradua-Perfil

Sarrera-profila

Industria ekoizpeneko sistemak eta prozesuak interesatzen bazaizkizu, antolakuntza atsegin baduzu eta ezagutzak badituzu matematikan, fisikan, kimikan eta marrazketan, Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Graduan duzu lekua.

Image

Irteera profesionalak

Industriaren sektore guztietan lan egin ahal izango duzu (garraioa, automozioa, metalurgia, makina erreminta, sektore aeroespaziala, energia, automatizazioa, etab.). Zehazki, alor hauetan:

  • Sail teknikoak.
  • Ekoizpena eta logistika.
  • I+G sailak.
  • Zuzendaritza eta administrazioa.
  • Plangintza.
  • Marketina.
  • Giza baliabideak…