XSL Content

Teaching staff

LOURDES PEREZ MANZANO

Knowledge area
Systems and Automatic Engineering
Department
Automatic Control and Systems Engineering
Centre
Faculty of Engineering - Bilbao
Electronic mail
lourdes.perez@ehu.eus

Telekomunikazio Ingeniaria 2002an eta Fotonika eta Elektronika Teknologietan doktorea 2010ean, biak UPV/EHUkoak. 2001ean Teknologia Mikroelektronikoaren Institutuan, TiM, hasi zen lanean, Juan Carlos Jimenoren zuzendaritzapean, azken urteko proiektuko ikaslea izanda. 2002az geroztik, institutu horretako predoktorea bihurtu zen eta, orduz geroztik, proiektu ezberdinetan parte hartu zuen, erakunde publikoek diruz lagundutako hainbat ikerketa-proiektutan, eskualde, estatu eta Europako esparruan. 2003-2007 aldian, Zientzia eta Teknologia Ministerioko FPI bekaduna izan zen BIMUDEL proiektuan. Bere ikerketa lana eguzki zelula bifazial finak ekoizteko ekarpenean zetzan, industria-mailan kostuak murrizteko eta eraginkortasuna handitzeko asmoz. 2010ean lan partzialeko irakasle gisa hasi zen UPV/EHUn, Elektronika eta Telekomunikazio Sailean (gaur egun, Teknologia Elektronikoa);2016tik aurrera lanaldi osoko irakasle bihurtu zen. Gaur egun, irakasle elebidun gisa lan egiten du (2012an euskaraz eta ingelesez irakasteko akreditazioa lortuz), batez ere, bi irakasgai irakasten dituena: Industria Elektronikoa, Ingeniaritza Elektrikoko, Ingeniaritza Mekanikoko eta Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Graduetan; eta, Gailuak eta Zirkuitu Elektronikoak, Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Graduan.