Breadcrumb

Gradu-Bikoitza-Ingeniaritza-Mekanikoa-eta-Industria-Elektronikaren-eta-Automatikaren-Ingeniaritza-Titulua

Gradu Bikoitza: Ingeniaritza Mekanikoa + Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza

Nested Applications

Gradu-Bikoitza-Ingeniaritza-Mekanikoa-eta-Industria-Elektronikaren-eta-Automatikaren-Ingeniaritza-Aurkezpena

Image

Ingeniaritza Mekanikoa + Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza gradu bikoitzean, diziplina artean lantzen dira mekanikako, elektronikako, kontroleko eta informatikako teknikak eta ezagutzak, produktu eta sistema berriak ekoizteko modu berriak sortzeari begira. Horrela, hobekuntzak sartu ahal izango dira ekoizpen prozesuen automatizazioan eta instrumentazioan, eta industria prozesuetarako kontrol sistema, zirkuitu elektroniko eta makina berriak diseinatu ahal izango dira. Hori dela eta, ikasketa hauek presentzia eta aplikazio handia dute gure herrialdeko sektore estrategiko gehientsuenetan.

Gradu bikoitz honek, 288 ECTS dituenak, Mekanikaren eta Industria Elektronika eta Automatikaren Industria Ingeniaritza Teknikoan aritzeko gaitasuna emango dizu, eta bertan, beharrezkoa duzun prestakuntza jasoko duzu zure zeregin profesionala betetzeko eta kualifikazio handia eskatzen duten lanetan aritzeko, non beharrezkoa izango baita bi arloetan ezagutza sakonak izatea, horrelako profesionalen beharra duen Industria 4.0n ematen ari diren berrikuntzen erreferentzia esparruan.

Hitzarmenak ditugu inguruko 250 enpresarekin baino gehiagorekin, zure prestakuntza osorako lagungarriak izango diren borondatezko praktikak egiteko.

XSL Content

Knowledge areas

Engineering and Architecture

Centre

Faculty of Engineering - Vitoria-Gasteiz

Campus

Alava

Contact

subdir.oacademica.ei-vi@ehu.eus

Duration

5 courses

Number of credits

288 ECTS credits

Languages

Basque, English, Spanish

Study type

Face-to-face degree

Price per credit in first registration

18,23 €

Pass mark

10,721 in ordinary exam session (2023/24)

Places available

15 places

Web Content Display

Gradu-Bikoitza-Ingeniaritza-Mekanikoa-eta-Industria-Elektronikaren-eta-Automatikaren-Ingeniaritza-4-arrazoi

Image

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Ikasturtez ikasturte gozatuko duzu, baldin eta zure pasioa makinak diseinatzea eta eraikitzea bada, robotikaren, mekatronikaren edo sistema elektronikoen munduan. 
  • Gertu-gertutik ezagutuko dituzu ibilgailuak, haize sorgailuak, aeronautika, trenak, ekipo medikoak, azpiegiturak… fabrikatzeko eta automatizatzeko industria prozesuak.
  • Graduaren zati bat atzerriko unibertsitateetan egin ahal izango duzu, Europan, Amerikan, AEBn, Australian, Errusian, etab.
  • Lanbiderako ahalmena ematen duen gradu bakoitz honen ikasketak dituzten pertsonentzako lan eskaera handienetako bat izango da, datozen urteetan.

Gradu-Bikoitza-Ingeniaritza-Mekanikoa-eta-Industria-Elektronikaren-eta-Automatikaren-Ingeniaritza-Profila

Sarrerarako profila

Pertsona sortzailea eta zenbakiekin trebea bazara, mekanikak eta elektronikak zure jakin-mina piztu izan badute beti, roboten eta energia berritzaileen munduak liluratzen bazaitu, zure ikasketei errentagarritasun handia atera nahi badiezu, eta industriaren sektoreko aurrerapen teknologikoak eta berrikuntza miresten badituzu, zure aukera onena Ingeniaritza Mekanikoa eta Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza gradu bikoitza da. 

Image

Irteera profesionalak

Arlo hauetan lan egiteko aukera izango duzu:

  • Automobilgintza, aeronautika, energia, makina erreminta, kimika, ingurumena, industria produktuen fabrikazioa, energia berriztagarriak…
  • Logistikako eta mantenimenduko enpresak
  • Robotika, adimen artifiziala.
  • Proiektuen ingeniaritzako enpresak.
  • Teknologia zentroak edo I+G+B departamentuak
  • Merkaturatze, antolakuntza eta plangintza departamentuak.
  • Irakaskuntza eta administrazio publikoak.