XSL Content

Written Expression in the Media27119

Centre
Faculty of Social and Communication Sciences
Degree
Bachelor's Degree in Journalism
Academic course
2023/24
Academic year
4
No. of credits
6
Languages
Spanish
Basque
Code
27119

TeachingToggle Navigation

Distribution of hours by type of teaching
Study typeHours of face-to-face teachingHours of non classroom-based work by the student
Lecture-based4669
Applied classroom-based groups1421

Teaching guideToggle Navigation

Description and Contextualization of the SubjectToggle Navigation

THIS SUBJECT IS OFFERED ONLY IN BASQUE



Irakasgai honek idazkuntzan trebatzea du helburu. Kazetaritzako profesionalek idazkuntza-jardunean aritu behar dute hainbat esparrutan eta hainbat euskarritan. Kazetaritza-genero ohikoak jorratu egiten dira Kazetaritza graduko beste irakasgai batzuetan (Iritzi-generoak, Euskararen erabilerak komunikabideetan, Komunikazioa euskaraz, eta abar). Ondorioz, irakasgai honetan idazkuntza-teknikak lantzean sormenaren esparrurantz hurbilduko gara. Hortaz, hizkuntza-baliabideak zein hizkuntza-estrategiak aurkeztearekin batera, idazkuntzarako sormen-estrategia hauek jorratuko ditugu: sinbolizazio-prozedurak ezagutzea eta garatzea; narrazio-teknikak ezagutzea eta garatzea; sormen-baliabideak ezagutzea; eta abar. Horretarako, irakasgaiaren ardatz nagusia idazkuntza-tailerra izango da.

Ikasgaia Kazetaritzako Graduko 4. mailako ikasle guztiei zuzentzen zaie. Hizkuntzaren inguruan ikasleek graduan dituzten beste ikasgai batzuen osagarria da, bereziki 1. mailako «Euskararen erabilerak komunikabideetan», 3. mailako «Euskararen arauak eta erabilerak» eta 4. mailako «Komunikazioa euskaraz» ikasgaiena. Komunikazio arloko idatzizko hizkuntza-estrategietan jartzen du arreta berezia. Komunikazioarekin lotutako behar hori islatuta dago Kazetaritzako Graduko ikasketa-planean zehazturiko gaitasun orokor honetan: jariakortasunarekin eta eraginkortasun komunikatiboarekin adieraztea, ahoz eta idatziz, komunikabide desberdinetarako egokiagoak diren baliabide linguistikoak aprobetxatzen jakinez.

Halaber, Gradu Amaierako Lanean ikasleak hizkera akademikoari dagozkion parametro linguistikoak ezagutu behar ditu, txosten idatzia garatzeko eta ahozko aurkezpena prestatzeko. Halaber, Gradu Amaierako Lan zenbaitetan sormen linguistikoa ere landu behar dute ikasleek, batik bat kazetaritza-testuak edo kazetaritza-ekoizpenak sortzerakoan. Begi bistakoa da ahozko eta idatzizko komunikazioarekin lotutako gaitasunek ikasle guztiek egin behar duten gradu-bukaerako lanean arrakasta izateko duten garrantzia. Ikasgai honetan Gradu Amaierako Lanari dagozkion parametro linguistikoak ere landuko dira.

Skills/Learning outcomes of the subjectToggle Navigation

Irakasgai honek GAITASUN HAUEK hartuko ditu jomugan:

1. gaitasuna. Adierazpide sinbolikoez jabetzea, kazetariaren begirada pertsonalean sakontzeko asmoz.

2. gaitasuna. Narrazio-tekniketan trebatzea, kazetaritza-testuak sortzeko estrategia berriak bereganatzeko asmoz.

3. gaitasuna. Idatzizko sormen-teknika zenbait ezagutzea.



Theoretical and practical contentToggle Navigation

EGITARAU TEORIKOA



1. IDAZKUNTZA-OHITURAK

1.1. Idazkuntzaren planifikazioa

1.2. Idazkuntza-teknikak

1.3. Idazkuntzarako iturriak eta estrategiak



2. ADIERAZPIDE SINBOLIKOAK ETA KAZETARIAREN BEGIRADA

2.1. Sinboloak eta mundu-ikuskerak

2.2. Sinboloak eta testu-egiturak

2.3. Sinboloak eta hizkuntza-estrategiak



3. NARRAZIO-TEKNIKAK ETA KAZETARITZA-TESTUAK

3.1. Narrazio-egiturak: denbora eta espazioa

3.2. Narrazioaren erreferenteak: gertaerak eta fikzioa

3.3. Narratzaile-motak

3.4. Narrazio-mailak



4. SORMEN-ESTRATEGIAK

4.1. Alfabetoak, letrak eta egiturak

4.2. Testuaren espazioa: egiturak, irudiak, simetriak

4.3. Hitz-jokoak eta hitz-sormena



EGITARAU PRAKTIKOA

Irakasgaiaren alderdi praktikoa hiru jarduera hauen inguruan antolatuta egongo da:



I. KLASEKO TALDE-JARDUERAK (0-3 puntu).

Helburua: klasean aurkezturiko kontzeptuez, idazkuntza-baliabideez eta idazkuntza-estrategiez jabetzea.

Zeregina: klasean hainbat jarduera egingo dira talde txikitan edo talde handian, ikasgaiko eduki teorikoak ulertu direla ziurtatzeko, edo hainbat idazkuntza-baliabide aurkezteko.



II. ORDENAGAILU GELAKO PRAKTIKAK (0-5 puntu).

Helburua: testuak ekoizteko prozedurak (planifikazioa, egituratzea eta ekoizpena) lantzea, idazkuntza-tekniketan trebatzeko.

Zeregina: ordenagailu gelako saioetan idazkuntza-tailerra (taldeka zein bakarka).



III. AZTERKETA-PROBA: narrazio baten ezaugarriak identifikatzea (0-2 puntu).

Helburua: narrazio baten ezaugarriak identifikatu eta interpretatzeko gaitasunaz jabetzea.

Zeregina: narrazio labur baten ezaugarriak aztertu, identifikatu eta arrazoitu beharko dira, baita narrazioaren interpretazioa egin ere (bakarka).



MethodologyToggle Navigation

Tailerren metodologia erabiliko da eta, beraz, lan praktikoak izango dira ardatz nagusia: lan praktiko horietatik abiatuta bideratuko dira teoria-edukiak. Klaseko saioetan talde-eztabaidak sustatuko dira teorien edukiez jabetzeko, eta ordenagailu gelako saioetan idazkuntza tailerra izango dugu ardatz.

Egela plataforma erabiliko da irakasgaiaren materialak eta zereginak eskuragarri izateko baita zereginak jasotzeko ere. Irakasleak materialak ikusgai jarriko ditu zereginen jarraibide eta entregatze-datak bertan publikatuko dira.

Assessment systemsToggle Navigation

  • Continuous Assessment System
  • Final Assessment System
  • Tools and qualification percentages:
    • Written test to be taken (%): 10
    • Realization of Practical Work (exercises, cases or problems) (%): 50
    • Individual works (%): 10
    • Team projects (problem solving, project design)) (%): 30

Ordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Bi ebaluazio-modu hauen arteko bat aukera dezake ikasleak:



1) ETENGABEKO EBALUAZIOA:

Ebaluazio etengabean, bi atal hauek gainditu beharko dituzte:

I. Klaseko talde-jarduerak [0-3 puntu].

II. Ordenagailu gelako praktikak [0-5 puntu].

III. Azterketa-proba: narrazioaren azterketa [0-2 puntu]



Ebaluazio-irizpideak etengabeko ebaluazioan:



I. KLASEKO TALDE-JARDUERAK (%30)

- Irakasgaian eskainitako idazkuntza-kontzeptuak zein -teknikak bereganatu dituztela erakustea (5 puntu).

- Iritziak trukatzeko eta konpartitzeko komunikazio-gaitasuna garatu dela erakustea, eta eztabaidak proposatu eta bideratzeko gaitasuna garatu dela erakustea (3 puntu).

- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (2 puntu).



II. ORDENAGAILU GELAKO PRAKTIKAK (%50):

- Irakasgaian testuak idazteko jorratu diren kontzeptu eta gaitasunak garatu direla erakustea (6 puntu).

- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (2 puntu).

- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (2 puntu).





III. AZTERKETA-PROBA: narrazioaren azterketa (0-2 puntu).

- Narrazioaren ezaugarriak identifikatzea (3 puntu).

- Narrazioaren ezaugarriak arrazoitzea (3 puntu).

- Narrazioaren interpretazioa eta iritzia (2 puntu).

- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (2 puntu).



OHARRAK:

- Ikasgaia gainditu ahal izateko, gutxienez jardueren %80a egin beharko da garaiz eta egoki.

- Ebaluazio jarraituari lotu zaion ikasleak, deialdiari uko egiteko, eta EZ AURKEZTUA kalifikazioa izateko, hala eskatu beharko du azterketa-eguna baino hilabete lehenago.



2) AZKEN EBALUAZIOA:

Etengabeko ebaluazioaren bitartez gainditu ez duten ikasleek, edota hala erabaki duten ikasleek azken ebaluazioari lotzea erabaki dezakete.

Azken ebaluazioak hiru atal hauek izango ditu:



I. Testu-iruzkinak (0-3 puntu).

II. Narrazioaren azterketa (0-2 puntu).

III. Testu-sorkuntza (0-5 puntu) [azterketaren egunean ikasleak lan idatzi zenbait entregatu beharko ditu, testu-sorkuntza ardatz duena].



Ebaluazio-irizpideak azken ebaluazioan:



I. TESTU-IRUZKINAK (%30):

- Irakasgaian eskainitako idazkuntza-kontzeptu zein -teknikak bereganatu dituztela erakustea (8 puntu).

- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (2 puntu).



II. NARRAZIOAREN AZTERKETA(%20):

- Narrazioaren ezaugarriak identifikatzea (3 puntu).

- Narrazioaren ezaugarriak arrazoitzea (3 puntu).

- Narrazioaren interpretazioa eta iritzia (2 puntu).

- Hizkuntzaren kalitatea (egokitasuna, zuzentasuna, baliabideak, eta abar), eta testuaren kalitatea (2 puntu).



III. TESTU-SORKUNTZA (%50):

- Irakasgaian testuak idazteko jorratu diren kontzeptu eta gaitasunak garatu direla erakustea (6 puntu).

- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (2 puntu).

- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (2 puntu).



OHAR GARRANTZITSUA: OHAR GARRANTZITSUA: PANDEMIAREN BILAKAERAREN ONDORIOZ EZ-PRESENTZIALTASUNERA ITZULI BEHARKO BAGINA:



- Ebaluazio jarraituaren tresnak eta ehunekoak mantendu egingo lirateke.



- Praktikak ordenagailu-gelan egin beharrean, ikasleek etxetik egingo lituzkete Egela erabiliz.



- Klaseko jarduerak eta irakurketa kolektibo-dialogikoak BBC bidez egingo dira, iritzi-trukea eta elkarrizketa sustatu ahal izateko.





Extraordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Ezohiko deialdia: azken ebaluazioa.



Ezohiko deialdian azken ebaluazioari lotu beharko zaio ikaslea, araudiak hala aginduta.



AZKEN EBALUAZIOA:

Etengabeko ebaluazioaren bitartez gainditu ez duten ikasleek, edota hala erabaki duten ikasleek azken ebaluazioari lotzea erabaki dezakete.

Azken ebaluazioak hiru atal hauek izango ditu:



I. Testu-iruzkinak (0-3 puntu).

II. Narrazioaren azterketa (0-2 puntu).

III. Testu-sorkuntza (0-5 puntu) [azterketaren egunean ikasleak lan idatzi zenbait entregatu beharko ditu, testu-sorkuntza ardatz duena].



Ebaluazio-irizpideak azken ebaluazioan:



I. TESTU-IRUZKINAK (%30):

- Irakasgaian eskainitako idazkuntza-kontzeptu zein -teknikak bereganatu dituztela erakustea (8 puntu).

- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (2 puntu).



II. NARRAZIOAREN AZTERKETA(%20):

- Narrazioaren ezaugarriak identifikatzea (3 puntu).

- Narrazioaren ezaugarriak arrazoitzea (3 puntu).

- Narrazioaren interpretazioa eta iritzia (2 puntu).

- Hizkuntzaren kalitatea (egokitasuna, zuzentasuna, baliabideak, eta abar), eta testuaren kalitatea (2 puntu).



III. TESTU-SORKUNTZA (%50):

- Irakasgaian testuak idazteko jorratu diren kontzeptu eta gaitasunak garatu direla erakustea (6 puntu).

- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (2 puntu).

- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (2 puntu).



PANDEMIAREN BILAKAERAREN ONDORIOZ EZ-PRESENTZIALTASUNERA ITZULI BEHARKO BAGINA:



Ikasleek probak Fakultateko gelan egin beharrean, etxetik egingo lituzkete Egelaren bidez Fakultateak finkatutako egun eta ordu berean, eta probaren bat ere BBC bidez egingo lukete.



Compulsory materialsToggle Navigation

ARANBARRI, I. (2006): Hizlandia. Mundua prentsaren judasetik, Zarautz: Susa.
ARRANZ, I. (2006): Hitza azti, Irun: Alberdania.
HERNÁNDEZ ABAITUA, I. (2010): Narrazio tailerra, Donostia: Erein.
JIMENEZ, I. (2013): Aiztoa eta arkatza, Tafalla: Txalaparta.
LINAZASORO, K. (2015): Literatura hiztegi tekniko laburra, Donostia: Elkar.

BibliographyToggle Navigation

Basic bibliography

ARANBARRI, I. (2006): Hizlandia. Mundua prentsaren judasetik, Zarautz: Susa.

ARRANZ, I. (2006): Hitza azti, Irun: Alberdania.

HERNÁNDEZ ABAITUA, I. (2010): Narrazio tailerra, Donostia: Erein.

JIMENEZ, I. (2013): Aiztoa eta arkatza, Tafalla: Txalaparta.

KALTZAKORTA, M. (2008): Prosa komunikagarriago egiten. Zenbait proposamen (I), Udako Euskal Unibertsitatea.

LINAZASORO, K. (2015): Literatura hiztegi tekniko laburra, Donostia: Elkar.

LOPEZ GASENI, M. (2010): Literatura-lantegien hastapenak maisu-maistrentzat, Euskara Errektoretzaren Sare Argitalpenak.

QUENEAU, R. (2006): Estilo-ariketak. Igela, 2006. [Itzultzailea : Xabier Olarra].

In-depth bibliography

Bibliografia osagarria
EUSKARAREN AHOLKU BATZORDEA. 1998. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia. Eusko Jaurlaritza.
EUSKARAREN AHOLKU BATZORDEA. 2004. Euskararen kalitatea. Zertaz ari garen, zergatik eta zertarako.Eusko Jaurlaritza.
MARTÍNEZ ALBERTOS, J. L (2002 [1991]): Curso general de redacción periodística, Madrid: Paraninfo S.A.
ZUAZO, K. 2005. Euskara batua. Ezina ekinez egina. Elkar.
2008. Euskalkiak, euskararen dialektoak. Elkar.

Journals

x

Web addresses

http://www.euskaltzaindia.eus/
http://www.euskaltzaindia.eus/lth
http://www.hiztegia.net/
http://hiztegiak.elhuyar.org/
http://ehu.es/ehg/zehazki/
http://31eskutik.com/
http://www.erabili.eus/

Examining board of the 5th, 6th and exceptional callToggle Navigation

  • ATUTXA ORDEÑANA, IBAI
  • BILBAO LOPEZ, XAVIER
  • MACAZAGA EIZAGUIRRE, JESUS MARIA

GroupsToggle Navigation

01 Teórico (Spanish - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
16-16

11:00-13:00 (1)

09:00-11:00 (2)

17-30

11:00-13:00 (3)

09:00-10:00 (4)

Teaching staff

01 Applied classroom-based groups-1 (Spanish - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
17-30

10:00-11:00 (1)

31 Teórico (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
16-16

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

17-30

09:00-11:00 (3)

11:00-12:00 (4)

31 Applied classroom-based groups-1 (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
17-30

12:00-13:00 (1)