XSL Content

Basque Language, Culture and Media27125

Centre
Faculty of Social and Communication Sciences
Degree
Bachelor's Degree in Journalism
Academic course
2023/24
Academic year
4
No. of credits
6
Languages
Basque
Code
27125

TeachingToggle Navigation

Distribution of hours by type of teaching
Study typeHours of face-to-face teachingHours of non classroom-based work by the student
Lecture-based4669
Applied classroom-based groups1421

Teaching guideToggle Navigation

Description and Contextualization of the SubjectToggle Navigation

THIS SUBJECT IS OFFERED ONLY IN BASQUE



Komunikazio alorreko profesionalek eguneroko lan-tresna dute ahozko hizkuntza. Komunikazioaren alorrean aritzeko, lehentasunezkotzat hartzen da hizkuntzaren ahozko adierazpen baliabideak ondo ezagutzea eta erabiltzea. Profesional horien ahozko ekoizpenak erreferentziazko eredutzat hartzen dira gizartean. Funtsezkoak dira, beraz, komunikabideetako profesionalak eredu soziolinguistikoak iruteko, eta lehentasunezko lekua hartzen dute euskararen normalizazioan.

Profesional hauek askotariko ahozko egoera komunikatiboei erantzun beharko diete, modu eraginkorrean, eta ahozko genero askotako testuen bitartez: berriak, kronikak, erreportajeak, dokumentalak, iritzi-artikuluak, elkarrizketak, iragarkiak. Hartzaileak ahozko testuen bidez nola informatu, erakarri, aktibatu edo hunkitu, adibidez, aise menperatu behar dute.

Ikasgai honek gaitasun horietan jartzen du arreta. Xede nagusia da medioen testuinguru profesionaletako eskakizunei egokiro erantzuteko funtsezkoak diren ahozko ahalbide komunikatibo eta linguistikoak sendotzea eta garatzea; une oro gogoan ditugula komunikabideetako ahozko testu bat planifikatzeko, ekoizteko zein hedatzeko prozesuetan dauden erabaki linguistiko-diskurtsiboak.

Skills/Learning outcomes of the subjectToggle Navigation

1. Komunikabideetako testu-egileak ahozko testua lantzeko orduan kontuan hartu beharreko estrategia linguistikoetan erreparatzea: nori zuzenduko zaion testua, zein eduki bideratuko duen, zer ikuspegi sustatu nahi duen, zein euskarri baliatuko duen mezua bideratzeko (ahozkoa, idatzia, ikus-entzunezkoa), zein komunikabide baliatuko duen, eta abar.



2. Gogoeta horiek testugintza-prozesuan integratzen jakitea: ahozko testu bat idaztean une oro gogoan izan beharko diren planifikatzeko, antolatzeko, garatzeko zein taxutzeko prozesuak kontuan izanda eta ondo bereizita.



3. Internetek hartzaileak informatzeko, konbentzitzeko, aktibatzeko edo hunkitzeko eskaintzen dituen baliabide diskurtsibo berrietan sakontzea eta ahalmen horiekin batera datozen erabaki estrategiko berriak modu praktikoan ezagutzea.

Theoretical and practical contentToggle Navigation

1. TESTUA TESTUINGURUARI BEGIRA

Testua hartzaileari, euskarriari eta helburuari egokitzeko estrategiak, beti ere euskararen bereizgarriak kontuan izanda.



2. KOMUNIKABIDEETAKO TESTUEN AHOSKERA

• Ahoz gorako irakurketa

• Euskararen Ahoskera zaindua

• Arauaren ezaugarriak

• Arauaren irizpide linguistiko eta soziolinguistikoak

• Arauaren erabilera-eremuak



3. AHOZKO TESTUAK EGITURATZEKO ESTRATEGIAK

• Egituratzea ahozko generoaren arabera

• Egituratzea ahozko euskarriaren arabera



4. TESTURATZE-TEKNIKAK KOMUNIKABIDEETAKO AHOZKO TESTUETAN:



- Esaldi-antolakuntza eta testu-lotura entzunezko eta ikus-entzunezko komunikabideetako testuetan.

- Komunikabideetako ahozko testuetan lexikoa genero eta euskarriaren arabera kudeatzeko teknikak

- Ikus-entzunezko produktuen multimodalitatea: Irudia/ musika/testua uztartzeko teknikak



5. AHOZKO GENEROAK KOMUNIKABIDEETAN

- Ahozko genero motak

- Ahozko albisteen ezaugarriak

- Elkarrizketaren galdetegiak osatzeko estrategiak

- Ikus-entzunezko over eta off ahotsen kudeaketa linguistikoa



6. ESTILOA AHOZKO KOMUNIKABIDEETAN



- Ahozkotasuna eta aldakortasunaren kudeaketa

- Estiloa eta komunikabide-identitatearen eraikitzea

- Estiloa eta karakterizazioa

MethodologyToggle Navigation

- Tailerren metodologia erabiliko da eta, beraz, lan praktikoak izango dira ardatz nagusia: lan praktiko horietatik abiatuta bideratuko dira teoria-edukiak.



- Bi proiektu handiren inguruan antolatu dira ikasgaian landu beharreko gogoeta teoriko eta lan aplikatuak; irrati elkarrizketaren podcasta eta multimedia erreportajearen ikus-entzunekoa. Proiektu bakoitzak hiru fase ezinbesteko ditu: 1. Behaketa-fasean, komunikabideetako produktuak aztertuko dira irakasleak analisirako emandako gidalerroak eta irakurgaietako teoria-gaiak kontuan hartuta ; 2. Sormen-fasean ikasleek taldeka zein bakarka sortuko dituzte medio-produktuetako testuak eta produktuak eurak, lehen fasean aztertutako eredu teoriko eta praktikoak kontuan dituztela ; 3. Hedapen-fasean ikasleek beren produktuak hedatuko dituzte sare sozialen bidez .



- Medio-profesionalen idazketa-lanen analisia da klase presentzialen ardatz nagusietako bat. Bigarren ardatz nagusia ikasleen euren testuen analisia eta hobekuntza da: Proiektuetarako sortutako testuak aztergai izango dira mintegi praktikoetan, eta bertan partekatuko dira talde guztien idazketa-estrategiak.



- Ikasleek berek aukeratuko dituzte proiektuetako gaiak. Audientzia ere bai, baina salbuespen batekin: lehen proiektuan ahozko testua formaltasun maila ertainekoa behintzat izan behar du, Euskararen Ahoskera Zaindurako arauaren lantzea ariketa batean ziurtatzeko. Proiektuen generoa eta euskarria ere proposatuko zaizkio ikasleari proiektu guztietan, ikasgaiak dituen helburuak bermatu ahal izateko.



- Portafolio digitalak erabiliko dira edukiak biltzeko eta hedatzeko. Ikasleek taldetan egiten dituzten lan guztiak publikatuko dira: audio banaketarako guneetan (SoundCloud edo Ivoox) eta bideo banaketarako guneetan (Youtube, Vimeo) edo antzeko euskarri digitaletan.



- Produktuak hedatzeko estrategiak landu eta sustatuko dira. Produktuen arabera plataforma eta hedapen modua aukera desberdinak egingo dira (Facebook, Twitter, Instagram, Youtube, Vimeo). Hedabide bakoitzaren idazketa-berezitasunak (Twitter edo Facebookena, esaterako) landuko dira proiektuetan.



- Testuen publikazioa baino lehen testu-zuzenketa egingo da: Denok batera gela osoko mintegi-saioetan eta irakaslearekin batera eginiko harrera-orduetan. Irakasleak aurretik testuak zuzentzeko jarraibideak landuko ditu eta harrera-orduetan azalduko dizkio ikasle-talde osoari. Zuzenketa horiek egin eta gero publikatuko dira testuak.



- Proiektu guztien amaieran ikasleek banakako txostenak landuko dituzte taldean eginiko proiektuetan nork bere gogoeta linguistiko-diskurtsiboa egiteko. Irakasleak emandako gidalerro batzuen arabera landuko dira banako txosten horiek eta proiektuan landu nahi diren gaitasunak sendotzeko helburua dute.



- Egela plataforma erabiliko da irakasgaiaren materialak eta zereginak eskuragarri izateko baita zereginak jasotzeko ere. Irakasleak materialak ikusgai jarriko ditu bi asteko aurrerapenaz eta zereginen jarraibide eta entregatze-datak bertan publikatuko dira.



Assessment systemsToggle Navigation

  • Continuous Assessment System
  • Final Assessment System
  • Tools and qualification percentages:
    • Multiple-Choice Test (%): 10
    • Oral defense (%): 10
    • Realization of Practical Work (exercises, cases or problems) (%): 10
    • Individual works (%): 20
    • Team projects (problem solving, project design)) (%): 20
    • Portfolio (%): 30

Ordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Ikasgai honen ebaluazioa jarraitua da eta hiru ebaluazio-tresna nagusitan oinarritzen da: gelako talde praktikak (testu-analisiak, irakurgaien gogoeta-lanak, testu-lanketak); taldearen lana: portafolio digitala (SoundCloud, Ivoox, Wordpress edo Wix plataforma, Twitter kontua, Facebook kontua,…) eta proiektuen aurkezpenak; banakako ariketak eta memoria-txostenak.



Gelako talde-praktikak: Gelan egiteko edo amaitzeko proposaturiko praktikak egin behar dituzte ikasleek talde txikietan. Ariketa horien inguruko gogoetak bilduko eta eztabaidatuko dira gelan talde osoan. Horregatik, klaseko lana baloratzerakoan, asistentzia ez ezik, parte-hartzea eta lan-dinamika ere baloratuko dira. Klasera etortzerik ez duenak ez ditu asistentziaren puntuak izango. Baina klasean egindako ariketa horiek egelaren bidez entregatu ditzake, astero-astero, klaseko erritmoari segituz. Egela-plataforman izango ditu eskura ariketak eta irakurgaiak, eta bertan zehaztuko da entregatzeko data. Hala ere, data horretan entregatzerik ez duenari ere onartuko zaizkio ariketa horiek, betiere azterketa eguna baino lehen entregatuz gero. Kalifikazioan, dena den, atzerapen hori baloratuko da, eta entregatzeko data betetzen ez duen ikasleak, atal horretan ezingo du NAHIKOA (puntuen erdia) baino kalifikazio hoberik jaso.



Talde-lanak: atal honetan bi ebaluazio-tresna hartzen ditugu kontuan: batetik, taldearen portafolio digitala eta horren barruan proiektu guztietako azken produktuak (irrati elkarrizketaren podcasta eta erreportajearen 4/5 minutuko ikus-entzunezkoa) eta proiektu bakoitzean eginiko talde-aukezpena (1. atxikian duzue aurkezpenen ebaluazio-irizpideen eta balioen taula). Azken proiektu horietara heltzeko aurretiko ariketa praktikoak Gelako talde-praktikak atalean ebaluatzen dira. Klasera etortzerik ez duen ikasleak banaka egin ditzake proiektuetako praktikak eta azken produktuak. Ahozko aurkezpena ere egin beharko du irakaslearen aurrean bere harrera-orduetan. Entregatzerik ez duenari ere onartuko zaizkio azken produktuak, betiere azterketa eguna baino lehen entregatuz gero. Kalifikazioaren atal horretan ezingo du NAHIKOA (puntuen erdia) baino kalifikazio hoberik jaso.



Gelako talde-praktiketan eta taldearen portafolioaren ebaluazioan, irakaslearen ebaluazioaz gain, taldekideen autoebaluazioa ere kontuan hartuko da . Ikasle bakoitzari talde-lanaren puntuazioa gaineratzeko orduan, beraz, errubriken emaitzak ere izango dira kontuan. Taldekideen batez betezkoan gainditua ez duten ikasleen kasuak bana-banan aztertuko dira, eta kasuaren arabera erabakiko da ikaslearen kalifikazioan duen eragina. Klasera etortzerik ez duen ikasleari, asistentzia, parte-hartze eta lan dinamikaren atalaren puntuazioa ez zaio gaineratuko.



Banakako lanak: atal honetan bi ebaluazio-tresna hartzen ditugu kontuan: batetik, banaka egin eta Egelara igo behar diren ariketak (testu-lanketak, itzulpenak, testu analisiak) eta, bestetik, banakako memoria-txostenak. 5/6 orrialdeko bi banakako txosten egingo dituzte ikasleek ikastaroan zehar, bat proiektu bakoitzeko. Irakasleak txostenerako emandako gidalerroak kontuan hartuta, proiektu horretan testuen diseinu, ekoizpen eta hedapenean hartutako erabaki linguistiko-diskurtsiboak azaldu behar dituzte.



Ebaluazioa ehunekoetan:



- Banakako lanak: (%50)

- Ariketak , testu komentarioak eta galdeketak (%30)

- Kasu aplikatu baten banakako bi lan (%20)



Taldeko lanak:

- irrati elkarrizketaren podcasta (%20)

- erreportajearen 4/5 minutuko ikus-entzunezkoa (%30)





Azken ebaluazioa: Ikasgaiaren ebaluazio sistemak azken ebaluazioa aurreikusten du kasu justifikatuetan, eta aukera ematen du azterketa aldi ofizialean egingo den proba baten bitartez ebaluatzeko ikaskuntzaren emaitzen %100. Kasu justifikatu horietan, ikasleak irakasleari jakinaraziko dio idatzi baten bidez, lauhileko 5. eskola-astea baino lehen.



Horrezaz gain, ikasleek eskubidea dute azken ebaluazioaren bidez ebaluatuak izateko etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztuz gero. Horretarako, bederatzi asteko epea izango du ikasleak ukoa idatziz eta irakasleari emailez bidaltzeko.

Deialdiari uko egitea: Ikasleak deialdiari uko egiteko aukera du. Etengabeko ebaluazioaren kasuan, ikasgaia amaitu baino hilabete lehenago egin beharko du eskaria idatziz eta irakasleari emailez bidalita. Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialeko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du ukoa.

Extraordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Ezohiko deialdia: ikasleak proba baten bitartez ikaskuntzaren emaitzen %100 ebaluatzeko eskubidea du UPV/EHUren araudiaren arabera. Proba horretan ikasleak proiektuetako praktikak eta azken produktu idatziak egin beharko ditu. Proiektuetako ahozko aurkezpenak eta lokutatzeko ere egun horretan bertan egin beharko ditu irakaslearen aurrean.



Ebaluazioa ehunekoetan:



- Entregatzeko lanak: (%50)

- Ariketak , testu komentarioak eta galdeketak (%30)

- Kasu aplikatu baten banakako bi lan (%20)



- irrati elkarrizketaren podcasta (%20)

- erreportajearen 4/5 minutuko ikus-entzunezkoa (%30)

Compulsory materialsToggle Navigation

Irakasleak igotzen dituen Egelara igotzen dituen irakurgaiak eta teoriako powepointak eta preziak.

BibliographyToggle Navigation

Basic bibliography

Alcoba, S. (koord.) (1999). La oralización. Ariel Practicum. Bartzelona: Ariel.

______ (koord.) (2000). La expresión oral. Ariel Practicum. Bartzelona: Ariel.

Calsamiglia, H. & A. Tusón (1999), Las cosas del decir. Manual de análisis del discurso. Bartzelona: Ariel.

EITB (2012) Albiste testu bikainak : Irrati eta telebistarako eskuliburua . Bilbo : Euskal Irrati Telebista.

Euskaltzaindia (1998) Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua. Euskaltzaindiaren arautegiko 87. Araua.

FONDEU/BBVA (2012). Manual de estilo para los nuevos medios. http://www.manualdeestilo.com/

Herrera, Susana (2008). Cómo elaborar reportajes en radio, La Crujía Ediciones, Buenos Aires.

Kress, G. (2010). Multimodality. A social semiotic approach to contemporary communication. Oxon: Routledge.

Rodero, Emma (2001). Manual práctico para la redacción de entrevistas y reportajes en radio. Salamanca: Librería Cervantes

In-depth bibliography

Androutsopoulos, J. & Georgakopoulous, A. (2003) Discourse construction of youth identities. Amsterdam: Benjamins

Barton, D & C Lee (2013). Language Online: Investigating digital texts and practices. London: Routledge.

Bednarek, Monika (2010) The language of fictional television: drama and identity. London and New York: Continuum

Engebretsen, M. (2001). Hypernews and Coherence. In Carlsson, U. (ed.) The 14th Nordic Conference on Media and Communication Research. Nordicom Review, 21: 2, 209-226 or.

Engebretsen, M. (2006a). Shallow and Static or Deep and Dynamic. Studing the State of online Journalism in Sacandinavia. Nordicom Review 27, 2006:1, 3-16 or.

Franco, G. (2011). Las 10 mejores prácticas para los medios sociales. Texas: Knghti Center for Journalism.

Martín del Pozo, Mª A., 2006. “Linguistics and web usability”. No Solo Usabilidad journal, 5. URL: http://www.nosolousabilidad.com/articulos/linguistics.ht

Ortega, S., 2004. “Comunicación Multimedia”. No Solo Usabilidad journal, 4. URL: http://www.nosolousabilidad.com/articulos/comunicacion_multimedia.htm

Ospina, D. P. 2004. En-torno a la escritura hipertextual. URL: http://docencia.udea.edu.co/vicedocencia/documentos/pdf/hipertexto.pdf

Pradilla Cardona, Miquel Àngel (2008) Sociolingüística de la variació i llengua catalana.Institut d'Estudis Catalans. Secció Filològica. Biblioteca de dialectologia i sociolingüística ; 13. IEC

Richardson, Kay (2010) Television dramatic dialogue: a sociolinguistic study. Oxford: Oxford University Press

Journals

Bakthin, M. (1981): The dialogic imagination. Holquist, M. & Emerson, C. (arg.) University of Texas Press, Austin.
_____ (1986): Speech genres and other late essays. Vern W. McGee, Holquist, M. & Emerson, C. (arg.) University of Texas Press, Austin.
Fagerjord, A. (2010). Multimodal Polyphony: Analysis of a Flash Documentary. In Inside Multimodal Composition. Andrew Morrison (ed.), 3.kap. New York: Hampton Press.

Kress, G. & Van Leeuwen, T. (2001). Multimodal discourse. The modes and media of contemporary Communication. London: Edward Arnold.
Steesen, S. (2011). The featurisation of journalism. What feature journalism is and how it has transformed as genreCoupland, N. (2007): Style. Language variation and identity. Key topics in sociolinguistics. Cambridge University Press, Cambridge.

Web addresses

http://www.euskaltzaindia.net
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es
http://www.ehu.es/euskara-orria/euskara/ereduzkoa/
http://www.euskara.euskadi.net
http://www.erabili.com/

Examining board of the 5th, 6th and exceptional callToggle Navigation

  • ATUTXA ORDEÑANA, IBAI
  • BILBAO LOPEZ, XAVIER
  • MACAZAGA EIZAGUIRRE, JESUS MARIA

GroupsToggle Navigation

31 Teórico (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-1

13:00-15:00 (1)

13:00-15:00 (2)

2-15

13:30-15:30 (3)

13:30-14:30 (4)

Teaching staff

31 Applied classroom-based groups-1 (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
2-15

14:30-15:30 (1)

Teaching staff