Breadcrumb

Sarrera-Nautika eta Itsas Garraioko Gradua

Nautika eta Itsas Garraioko Gradua

Nested Applications

Nautika eta Itsas Garraioko Gradua - Aurkezpena

Euskal Herriak itsas tradizio luzea du, eta gure kultura estu lotuta dago itsasoarekin. Pertsonen eta salgaien garraioak bultzada eman dio gure herriaren gizarte eta ekonomia garapenari. Itsasoari begira bizi izan gara eta bizi gara.

Gaur egun, salgaien itsas garraioak funtsezkoa izaten jarraitzen du. Nolanahi ere, beste aprobetxamendu batzuk ere sortu dira, turismoari eta kirolari lotuta, adibidez. Nautika eta Itsas Garraioko Graduaren bidez, itsasketarekin eta itsas garraioarekin lotutako prestakuntza jaso eta hainbat gai landuko dituzu: astronomia, meteorologia, itsasketa radar bidez, eta merkantzien zamaketa eta manipulazioa.

Azken mailan, nahitaez egin beharko dituzu 3 hilabeteko praktikak itsasontzian edo 600 ordu lehorrean enpresetako praktiketan. Azterketa medikoa egin beharko duzu Itsasoko Gizarte Institutuaren osasun zerbitzuetan.

Gradua amaitzean, Merkataritza Ontzidiko bigarren mailako pilotu izateko, 12 hilabeteko praktikak egin beharko dituzu ikasle modura itsasontzian, eta Merkataritza Ontzidiko kapitain titulu profesionala lortzeko, Ingeniaritza Nautikoa eta Itsas Garraioa Masterra egin beharko duzu.

XSL Content

Knowledge areas

Engineering and Architecture

Centre

Faculty of Engineering - Bilbao

Campus

Bizkaia

Contact

grados.eib@ehu.eus

Duration

4 courses

Number of credits

240 ECTS credits

Languages

Basque, English, Spanish

Study type

Face-to-face degree

Price per credit in first registration

18,23 €

Pass mark

5 in extraordinary exam session (2023/24)

Places available

60 places

Grado-nautica-transporte-maritimo-Arrazoiak

Image

4 razones para elegir este grado

  • Único grado universitario que permite acceder a la profesión regulada de Piloto de la Marina Mercante.
  • Formación sólida y completa con grandes posibilidades profesionales. Podrás acceder a puestos de responsabilidad en la administración marítima e instalaciones marítimo-terrestres.
  • El centro dispone de un buque escuela en el que podrás realizar prácticas de embarque.
  • En los Grados en Marina y en Náutica y Transporte Marítimo, cursando un 5º curso adicional puedes obtener el doble Grado en Marina y en Náutica y Transporte Marítimo.

Nautika eta Itsas Garraioko Gradua-Perfil

Sarrera-profila

Itsasoa maite baduzu, abentura atsegin baduzu eta urtearen zati handiena itsasontzi batean igarotzeko ametsa baduzu, agintzeko dohaina badaukazu, bizikidetzarako eta arrazoibiderako gaitasuna, eta matematika, fisika, kimika, marrazketa tekniko eta ingeles ezagutzak badituzu, Nautika eta Itsas Garraioko Graduan duzu lekua.

Image

Irteera profesionalak

Arlo hauetan lan egin ahal izango duzu

  • Merkataritza Ontzidiko pilotua
  • Estatuko eta Autonomia Erkidegoko Itsas Administrazioa
  • Segurtasun eta kutsadura ikuskapena
  • Peritazioak itsas gaietan
  • Pilotatze, portuko eta aduanako zaintza zerbitzuak
  • Ontziolak
  • Itsas orratzen konpentsatzaileak
  • Itsasoko eta aireko trafikoaren kontrola
  • Kirol portuen eta kirol eta itsas enpresen kudeaketa
  • Itsasontzien eta salgaien ikuskapena
  • Itsas enpresen kudeaketa
  • Kalitate, ingurumen, itsas segurtasun eta laneko arriskuen prebentzio arloetako proiektuak