Breadcrumb

Nautika eta Itsas Garraioko gradua (plan berria)-Titulua

Nautika eta Itsas Garraioko gradua (plan berria)

Nested Applications

Nautika eta Itsas Garraioko gradua (plan berria) - Aurkezpena

Itsas garraioa izan da, historian zehar, salgaiak eta pertsonak garraiatzeko modurik erabiliena. Gaur egun, alderdi tekniko guztietan gaitutako profesionalak eskatzen dituen ezinbesteko garraiobidea izaten jarraitzen du.

Nautika eta Itsas Garraioko Gradua Merkataritza Ontzidiko Zubiko Ofizialaren lanbidean sartzeko diseinatuta dago. Ofizial hauek bidaiariak eta salgaiak garraiatzen dituzten ontzien nabigazioaren eta kudeaketaren arduradunak dira.

Graduak Nazioarteko Itsas Erakundearen STCW prestakuntza-kodearen baldintzak betetzen ditu (ingelesezko siglak: "Standards of Training, Certification and Watchkeeping" edo "Itsasoko Jendearentzako Prestakuntza, Titulazio eta Zaintza Arauak"). Gainera, Itsasoaren arloko Espezialitateko Ziurtagiriei lotutako praktikak eskeintzen dira, baita Merkataritza Ontzidiko itsasontzietan praktikak egiteko aukera ere.

Kontuan izan behar da Merkataritza Ontzidiko titulu profesionalak lortzeko, Itsasoko Gizarte Institutuaren azterketa medikoa egin behar da. Pausu hau nahitaezko urratsa da merkataritza itsasontzietan praktikak egin eta zerbitzu profesionalak eskaintzeko.

Titulazio honek Nautika eta Itsas Garraioko Masterrera zuzenean sartzeko aukera ematen du, Merkataritza Ontzidiko kapitaina lanbidean sartzeko ezinbestekoa dena.

Onartzeko izapidean. Irakaspena 2026/2027 ikasturterako aurreikusten da.

XSL Content

Knowledge areas

Engineering and Architecture

Centre

Faculty of Engineering - Bilbao

Campus

Bizkaia

Contact

grados.eib@ehu.eus

Duration

4 courses

Number of credits

240 ECTS credits

Languages

Basque, English, Spanish

Study type

Face-to-face degree

Price per credit in first registration

18,23 €

Pass mark

5 in extraordinary exam session (2025/26)

Places available

60 places

Grado en Náutica y Transporte Marítimo (plan nuevo) - Razones

4 razones para elegir este grado

  • Único grado universitario que permite acceder a la profesión regulada de Piloto de la Marina Mercante.
  • Formación sólida y completa con grandes posibilidades profesionales. Podrás acceder a puestos de responsabilidad en la administración marítima e instalaciones marítimo-terrestres.
  • Simuladores de navegación para la realización de prácticas y un buque escuela para la realización de prácticas de embarque.
  • Podrás realizar prácticas en buque o en tierra durante el último curso del grado.

Nautika eta Itsas Garraioko gradua (plan berria) - Profila

Sarrera-profila

Itsasoa maite baduzu, abenturak motibatzen bazaitu, planeta osoan zehar nabigatzea amesten baduzu eta aginte eta lidergo-dohainak badituzu, Nautika eta Itsas Garraioko Graduan duzu lekua.

Irteera profesionalak

Kargu eta arlo hauetan lan egin ahal izango duzu:

  • Merkataritza Ontzidiko Zubiko Ofizial.
  • Estatuko eta Autonomia Erkidegoko Itsas Administrazioa.
  • Segurtasuna eta kutsadura ikuskatzea.
  • Peritazioak itsas gaietan.
  • Pilotatze zerbitzuak.
  • Aduana Zaintza Zerbitzua.
  • Ontziolak.
  • Itsas trafikoaren kontrola.
  • Kanpo-merkataritza.
  • Portu-zerbitzuak.
  • Ontziak eta salgaiak ikuskatzea.
  • Itsas-enpresen kudeaketa.