BAT programa: Helburuak

BAT programaren helburuak

Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako Errektoreordetzak bultzatuta, programa honek bi mailatako helburuak planteatzen ditu:

  • Lehen mailako ikaslea: Unibertsitatean bere integrazio akademiko, sozial eta pertsonala erraztea
  • Ikasle tutorea: Zeharkako gaitasunak lantzea, komunikaziorako gizarte-trebetasunak, lidergoa, gatazkak konpontzea, besteak beste.

Programa malgua da. Ikastegi bakoitzak erabakitzen du zer tutoretza-eredu ezarri nahi duen, eta bere errealitatera egokitzen du. Hainbat aukera daude: informazio-saioak eskola-orduetan sartzea, borondatez eskaintzea, talde txikitan antolatzea, ikasgela osoari zuzentzea, saio birtualak edo presentzialak antolatzea, etab.