Gakoak - Unibertsitate Espezializazioa Ahoko Inplantologia eta Mikrokirurgia

Tituluaren gakoak

Ahoko inplantologia etengabe garatzen eta berritzen ari den odontologiaren adar bat da. Inplantologia tratamendu batean sortzen diren konplikazio eta porrot gehienak planifikazio faltagatik izaten dira. Graduondoko honek beharrezkoa den prestakuntza eskaintzen du odontologia, estomatologia eta aho-masailetako kirurgiaren arloko profesionalek inplanteen terapeutikaren plangintza integrala egiteko gaitasuna egiazta dezaten.

Prestakuntza programan, oinarrizko ezagutza ematen da, paziente bakoitzari banakako aplikazio klinikoa egiteko, diagnostikoaren, plangintzaren, kirurgiaren eta errestaurazioaren arloetan. Teknika aurreratuei dagokienez, ehun gogorrak eta bigunak birsortzeko ezagutza berritzaileena erakusten da, baita ahoko mikrokirurgiaren prozedurak ere.


Irakasle taldea mistoa da: UPV/EHUko irakasleak eta eremu pribatuko ikertzaileak eta akreditatu klinikoak. Metodologian, berriz, eduki teorikoarekin batera, tailer aurreklinikoak eta praktika klinikoak egiten dira pazienteekin.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

8

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Egutegia

Urria 2023

Urria 2024

Kreditu kopurua

35 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

2.500 €

Irakaslekua

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (Leioa)

Arduraduna

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

Harremanetarako


946017971

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak -Unibertsitate Espezializazioa Ahoko Inplantologia eta Mikrokirurgia

Irudia

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Hortz errehabilitazioaren eta edentulismo partzialaren tratamendua zuk zeuk planifikatzeko eta burutzeko gaitasunak eskuratuko dituzu.
  • Pazienteak oinarrizko, aurreratu eta konplexu gisa sailkatzeko gai izango zara, eta horrela tratamenduan auto-ebaluatu eta zure gaitasuna zehaztu ahal izango duzu.
  • Inplantologia industriaren lankidetza dugu (erakunde esanguratsuenak nazioartean).
  • Prezioa oso lehiakorra da, ezagugarri berbereko beste prestakuntza programa batzuekin alderatuta.

Irudia - Unibertsitate Espezializazioa Ahoko Inplantologia eta Mikrokirurgia

Irudia

Irteera profesionalak - Unibertsitate Espezializazioa Ahoko Inplantologia eta Mikrokirurgia

Irteera profesionalak

Inplantologiaren arloko jardun klinikoa, autonomo gisa edo besteren kontura. Eskuratuko duzun titulua onartuta dago, lanbidean eta lan merkatuan.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak