Breadcrumb

Asset Publisher

Chat

Izen baten promesa: iraultzaren memoria, autoteoria eta literatura

Datorren asteko ostegunean, otsailaren 26an, Hedoi Etxarte izango dugu Filosofia Mintegi Irekian. Saioak "Izen baten promesa: iraultzaren memoria, autoteoria eta literatura" izango du izenburutzat, eta Etxartek pasa den urtean argitaratu zuen Izen baten promesa liburua izango du ardatz (behean uzten dizuet saioaren laburpen antzeko bat). Mintegia Batzar Aretoan izango da, eguerdiko ordubatean, eta euskaraz izango da.

Izen baten promesa: iraultzaren memoria, autoteoria eta literatura

Hedoi Etxarte

Nola kontatu hildako aita baten gaztaroa? Ze toki izan dezake literaturak?
Nola kontatu porrot egin zuen iraultza? Ze toki izan dezakete parte hartu zutenen testigantzek?
Izen baten promesa nobelaren idazketari buruzko solasaldi bat.