HEFA Fakultateko GRADUAK

mugikortasun_ikaslebisitariak

Ikasle Bisitarientzako Mugikortasun programa

Eskaintza akademikoa

  Hasiera

Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean mugikortasuna burutu nahi baduzu, web-orri honetan informazio garrantzitsua aurkituko duzu. Fakultateak dituen programak Erasmus, SICUE, Latinoamerika eta Beste Norakoak dira. Ziurtatu behar duzu zure jatorriko unibertsitateak akordio bat duela gure fakultatearekin edo UPV/EHUrekin

Eskaera egin aurretik, irakasgaien hizkuntza-eskaintza berrikustea gomendatzen dizugu. Filosofia, Gizarte Antropologia, Gizarte Hezkuntza eta Pedagogia graduak gaztelaniaz eta euskaraz eskaintzen dira. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasgai gehienak euskaraz eskaintzen dira. Fakultateak ingelesezko irakasgaien zerrenda eskaintzen du:  Ingelesezko irakasgaiak 2022/23

Ohar GARRANTZITSUA: atzerriko Hizkuntzako aipamena duen Minorreko irakasgaiak ingelesez egin ahal izateko, B2 hizkuntza-maila egiaztatu beharko da. Garrantzitsua da kontuan hartzea irakasgaiak urtekoak direla.

Ikasle bisitariek Practicumeko irakasgaien barruan praktikak egitea eska dezakete, Haur Hezkuntzako gradua izan ezik. Gizarte Antropologia, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Gizarte Hezkuntza eta Pedagogia graduetan, Practicum eskaintza mugatua izango da eta ezin da aldez aurretik plaza bat bermatu. Horregatik, eskaera hiru hilabete lehenago egin beharko da, eta hizkuntza-gaitasun egokia egiaztatu beharko da.

GRALa ez da akordio akademikoan sartuko.

Eskaintza akademikoa Gipuzkoako Campusean (Gradua eta Masterra)

Jakin nahi baduzu Gipuzkoako Campusean eskaintza akademikoa (Gradua etak Masterra) zein den sakatu esteka honetan.

Fakultatearen Egutegi akademikoa

Egutegi akademikoak bi seihileko ditu:

  • 1. seihilekoa: iraila-abendua.
    Hurrengo urteko urtarrilean egiten dira azterketak
  • 2. seihilekoa: urtarrilaren amaiera-maiatza.
    Ekainean egiten dira azterketak.
    Ez-ohiko deialdiak:  ekainean egiten dira azterketak 

Izendapena jasotakoan jarraitu beharreko prozedura

Ezarritako epean eta forman ikasle bisitariaren izendapena jaso ondoren, UPV/EHU harremanetan jarriko da ikasle bisitariarekin, posta elektroniko bidez erregistratzeko. Ikasleak plataforma batean erregistratu eta honako hauek aurkeztu beharko ditu:

  • Nortasun-agiria.
  • Akordio akademikoa.
  • Aseguru medikoa. Nazioarteko ikasleek aseguru bat kontratatu beharko dute, erregistroko posta elektronikoan jasoko dituzten jarraibideen arabera. SICUE ikasleak matrikularen fotokopia entregatu beharko du, eskola-asegurua barne.

Dokumentuak zuzenak direnean, mugikortasun-koordinatzaileak ikaslearen eskaera onartuko du.

Gaztelania eta euskara ikastaroak

Hizkuntza-ikastaroak ere egin ditzakezu, baina ikastaro horiek ez dira fakultatean eskaintzen, eta ikasle bisitarien espediente akademikoaz aparteko dokumentu batean egiaztatuko dira.

Kontaktua fakultatean

Mugikortasun eta Orientazio Dekanordea
Elizabeth Perez Izaguirre
E-maila: hefa.internacional@ehu.eus 


Nazioarteko Harremanen Bulegoan

E-mail: incoming.internacional@ehu.eus
 

HELP CENTER

Campus de  Gipuzkoa
Centro Ignacio Mª Barriola, primer piso
Plaza Elhuyar, 1 - 20018 Donostia Location (Google Maps)
Teléfono: +34 943015192
E-mail: helpcentre4.internacional@ehu.eus

Informazio interesgarria