HEFA Fakultateko GRADUAK

info_educa

Gizarte Hezkuntzako Gradua

Elkartasuna, inklusioa, giza eskubideak, hezkuntza eta gizarte kontzientzia oinarrizko kontzeptuak dira Gizarte Hezkuntzaren esparruan. Izan ere, hezkuntzan, espazio formalaren jakintza teorikoak eskuratzea bezain garrantzitsua da hezkuntza espazio ez-formala, zeinak gizabanakoari laguntza ematen baitio gaitasunak, ahalmen intelektualak eta moralak gara ditzan; guztiak ere garrantzi handikoak gure gizartean.

Gizarte Hezkuntzako Graduan, esku-hartze sozio-hezitzaileak aztertzen, ebaluatzen eta diseinatzen ikasiko duzu, hainbat testuingurutan eta era askotako talde eta gizabanakoentzat, arreta berezia jarrita egoera zaurgarrienean edo gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsonengan. Halaber, premia handieneko kolektibo eta pertsonen bizi kalitatea hobetzeko beharrezkoak diren tresnak eskuratuko dituzu, haien garapen pertsonalean, sozialean eta komunitarioan lagunduaz, eta baita haien inklusioan eta autonomian ere.

Horrez gain, hirugarren eta laugarren mailan, nahitaezko praktiken bidez, elkarte, fundazio eta kooperatiba ezberdinek kudeatutako hezkuntza proiektuetan, programetan eta zerbitzuetan parte hartuko duzu.

Informazio zehatzagoa hurrengo esteketan aurkituko duzu:  Gizarte Hezkuntzako Gradua (matrikulaikasketa planairakasleakegiaztapena, jarraipena eta akreditazioa)