FMBP Masterra: Ikasleak

Ikasleak

Lan-poltsa

Finantza-sektorean, banka pribatuan eta enpresetako finantza-sailetan espezializatutako enplegu-eskatzaileen eta enplegatzaileen arteko bitartekaritza egiten dugu, lan-eskaintzak modu arinean zabalduz. Horretarako, eskaintzak webgunean argitaratzen dira eta/edo Finantza Merkatuak eta Banka Pribatua Masterra (EHU) egin duten ikasleen datu-basean posta elektronikoz bidaltzen dira.

Masterreko ikasle ohia bazara eta lan-eskaintzei buruzko informazioa jasotzen jarraitzeko zure datuak eguneratu nahi badituzu, jar zaitez harremanetan masterrarekin posta elektronikoz (mfbp@ehu.eus), zure datu berriak adieraziz.

Konfidentzialtasuna

Bildutako informazioa masterraren jarduerari buruzko informazioa helarazteko baino ez da erabiliko.

Erabateko konfidentzialtasuna bermatzen da, eta ikasleen datuak ez dira hirugarrenei emango haien berariazko baimenik gabe.