Breadcrumb

EHUduala - Zer ematen dit EHUduala prestakuntzak?

Zer ematen dit EHUduala prestakuntzak?

  • EHUduala prestakuntzak aukera ematen dizu txandakatzeko unibertsitateko jarduera akademikoa eta jarduera horri zuzenean lotutako lan jarduera ordaindua.

  • EHUduala prestakuntzaren erdigunean daude zure prestakuntza, UPV/EHUko ikasle gisa, eta etorkizun profesionalean giltzarri izango dituzun zeharkako eta enplegagarritasun gaitasunak eskuratzea.

  • EHUduala prestakuntzan, titulazioaren ikaskuntza emaitzak lortzeko funtsezko tresnak dira:

    • (i) UPV/EHUn eta entitate kolaboratzailean (enpresa edo erakundea) garatzen den prestakuntza proiektu komuna, indibidualizatua: zure prestakuntza proiektua diseinatu eta garatuko duzu unibertsitatearekin eta erakundearekin batera.

    • (ii) Unibertsitatean eta erakunde kolaboratzailean lagunduko dizun tutoretza prozesua, EHUduala ereduaren jarraibideen arabera, ahalik eta etekinik handiena atera diezaiozun bi mundu horietan izango duzun esperientziari.