Asset Publisher

Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Enplegu Poltsa

First publication date: 16/11/2018

Enplegu poltsa lan eskaintzak erregistratzeko gune bat da, baita enplegu bila dabiltzan pertsonak biltzeko ere

Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean badugu Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua amaitu duten ikasleentzako enplegu poltsa bat.

Fakultatera hainbat enplegu eskaintza iristen dira eta horiek poltsa bidez bideratzen ditugu. Behin tituludunek izena eman eta gero, sortzen diren enplegu eskaintzei buruzko informazioa iritsiko zaie posta elektronikoz, beraz, enplegu bila dabiltzanek enpresarekin harremanetan jarri eta enpresak behar dituen pertsonak hautatzeko prozesua abiatuko du.

Hortaz, ikasketak amaitzen dituzten ikasleei, beste enplegu atal batzuetan izena emango duen modura, gure fakultateko poltsan ere erregistratzeko aholkua ematen diegu, hala, lana aurkitzeko aukera gehiago izango dituzte.

Horretarako, honi erantsitako izena emateko orria bete eta curriculum vitae delakoa helbide honetara bidali behar dute: lh.praktikak@ehu.eus