Breadcrumb

Asset Publisher

Espedientearen lekualdaketa

Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatearen Arabako Gizarte Langintza Ataleko Akademia Antolakuntzako Azpibatzordeak ikasleen espedienteen lekualdaketak onartuko ditu, baldin eta beste unibertsitate batetik unibertsitateko ikasketa partzialekin edota unibertsitateko espainiar ikasketa ofizialekin badatoz, edo baldin eta UPV/EHUko bestelako ikasketekin badatoz eta bostetik gorako eskaera kopurua ez bada. Eskaera kopurua bostetik gorakoa bada, kontuan hartuko dira bai espediente akademikoa bai lekualdaketa eskatzeko arrazoiak.

Eskariak aurkezteko epea eta tokia: 

  • 2026ko ekainaren 11tik 30era (biak barne) ikastetxeko idazkaritzan.

Dokumentazioa:

  • Eskaera orria betetzea.
  • NANaren edo pasaportearen fotokopia.
  • Ondoko agirion fotokopia konpultsatua: unibertsitatera sartzeko probako txartela edo Lanbide Hezkuntzako ikasketen ziurtagiria, deialdia eta azken nota zehaztuta eranstea.
  • Ziurtagiri akademiko eguneratua eranstea. Bertan, irakasgaiak, kalifikazioak eta erabilitako deialdi kopurua adieraziko da. UPV/EHUko ikastegietatik datozen ikasleek ez dute dokumentu hori aurkeztu beharko.

Ikasleak plaza lortuz gero beste ikasketa batzuetan, espediente akademikoa lekuz aldatu beharko da. Tramite hori jatorrizko unibertsitateak egin beharko du, interesatuak beste unibertsitate batean onartu izan dela egiaztatu ondoren.

Matrikula

UNIBERTSITATEKO IKASKETAK ATZERRIAN HASITA DITUZTEN IKASLEAK

Espediente aldaketa eskatu ahal izateko BALDINTZAK: baliozkotu/aitortu daitezkeen 30 kreditu eginda edukitzea, gutxienez.

Atzerrian egindako unibertsitate ikasketak partzialki aitortzeko ESPEDIENTEA ALDEZ AURRETIK AZTERTZEKO ESKAERA. Tasa ordaintzeak ez du onarpenerako eskubiderik ematen.

Prezio publikoko tarifa: 153,38 €

Espedientea aldeez aurretik aztertzeko eskaera egiteko epea: 2026ko ekainaren 1etik 12ra

Eskaerak aurkezteko lekua:  ar-lh-gl.zentru-Idaz@ehu.eus

Eskaerarekin batera bidali beharko agiriak. Kontuan izan agiri guztiek ofizialak izan eta behar bezala legeztatuta egon behar dutela. Agiriekin batera, hala badagokio, gaztelaniara egindako itzulpen ofiziala aurkeztu beharko da.:

  • Espedientea aztertzeko eskaera-orria (pdf, 284 kb)
  • Jatorrizko unibertsitateko titulazioari dagokion ziurtagiri akademikoa (emaitzak eta deialdi kopurua)
  • Jatorrizko unibertsitateko titulazioari dagokion ikasketa plana (kreditu kopurua, irakasgaiak eta titulazioa adierazita)
  • Gainditutako irakasgaien programa, ikastegiaren/unibertsitatearen zigiluarekin.

Onartua izanez gero, aurretik adierazitako dokumentazioa idazkaritzan aurkeztu beharko da matrikula egunean.

Gida honen edukia informatiboa da soilik eta ez da legezkoa. Horrenbestez, ezin izango da erabili inolako eskaerarik egiteko edo errekurtso administratiborik jartzeko.

OHARRA