Asset Publisher

Workshop

Elikadura jokabidearen nahasmenduen esku-hartzea Gizarte Langintzatik

Image

Lekua:

Elurreta ikasgelategia Gela 101. (Nieves Cano kalea, 33, Gasteiz).

Deskribapena:

Elikadura jokabidearen nahasmenduei eta Gizarte Lanetik jorratzeari buruzko tailer hau Bizia Lab Campuseko (EHU) "EHU Ongizate Psikosoziala" proiektuaren baitan kokatzen da. Proiektu honen helburua EHUko ikasleen ondoez psikosozialeko egoerak eta arreta psikosozialeko premiak ezagutzea eta ikustaraztea da, egoera horiek hautematen eta prebenitzen laguntzeko, unibertsitate-komunitatearen ongizate psikosoziala ekarriko duten proposamen eta jardueren bitartez.

Norentzat:

EHUko unibertsitateko ikasleak, irakasleak eta gaian interesa duten unibertsitateko langileak.

Helburuak:

Tailerraren helburu nagusia elikadura jokabidearen nahasmenduen errealitatea unibertsitateko kolektiboari hurbiltzea da (bai ikasleei, bai irakasleei edo interesa duten beste profil batzuei), diziplinarteko trebakuntza holistiko bat eginez. Azken batean, tailerrera bertaratutakoak gonbidatu nahi dira nahasmendu hauetan eragiten duten gizarte-dinamikei buruz hausnartzera baita Gizarte Langintza egoera prebenitzeko eta eraldatzeko lagungarria izan daitekela ikustera ere.

Tailerraren egituraren aurkezpen laburra:

  1. Elikadura jokabidearen nahasmenduak eta jokaera arriskutsuak definituz
  2. Nahasmenduak pairatzen dituzten pertsonen profilak
  3. Elikaduraren eta bere nahasmendueen ezaugarri kulturalak
  4. Mitoak eta komunikabideen erantzukizuna
  5. Sortzen ari diren errealitate berriak
  6. Nola eragiten dute elikadura jokabidearen nahasmenduak?
  7. Zer egin dezakegu?
  8. Gizarte Langintzatik egindako ekarpenak
  9. Baliabideak eta espazioak

Contact