Breadcrumb

Asset Publisher

Argentina eta Txileko bi profesionalen bisitak Fakultatean

Irailaren 18tik 22era, Gustavo Álvarez, Mendozako (Argentina) Eskubideak Sustatzeko eta Berrezartzeko Zuzendaritzako koordinatzailea, eta urriaren 2tik 6ra, Daniel Carvajal, CODEINFAko Gizarte Proiektuen zuzendaria, izan ditugu gure Fakultateko Gizarte Langintza graduko ikasleei zenbait hitzaldi eskaintzen.

Haurtzaro, berdintasun eta genero-indarkeriarekin harremana duten Arabako zenbait erakunde bisitatu dituzte ere.