Bikain ziurtagiria jaso du Letren Fakultateak
First publication date: 17/12/2025
Eusko Jaurlaritzak atzo banatu zituen aurtengo euskararen kalitate ziurtagiriak, Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian ospatutako ekitaldian. Belen Bengoetxeak, Fakultateko Dekanoak, jaso zuen ziurtagiria. Guztira, 75 entitate publiko eta pribatuk jaso dute aurten ziurtagiria.
BIKAIN Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiri ofiziala, publikoa eta doakoa da. Esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen du. Letren Fakultateak ERDI - MAILA egiaztatu du BIKAIN ereduaren arabera egindako kanpo ebaluazioan.
Bikain ziurtagiria lortzeko prozesuan ikastegiko lankideen inplikazioa oso garrantzitsua izan da. BIKAIN ziurtagiriaren ebaluazioa prestatzen eta lantzen lantalde honek parte hartu du: Josu Aranbarri, Maria Basterrechea, Leire Díaz de Guereñu, Naroa Garcia, Oroitz Jauregui eta Elizabete Manterola.
Ekitaldian EHUko beste bost zentrok ere jaso zuten ziurtagiria, Euskal Herriko Unibertsitateak euskararekin duen konpromisoaren adierazle: Bilboko Ingeniaritza eskola, Farmazia Fakultatea, Bizkaiko Campuseko Errektoreordetza, Ekonomia eta Enpresa Fakultatea-Sarriko eta Arkitektura Goi Eskola Teknikoa.
Argazki gehiago: