Breadcrumb

Asset Publisher

International

Estiu 1993 - Mundu bat, begirada anitz XIX. Zinema zikloa

Martxoak 4-11 – Gradu aretoan

Emakumeen protagonismoa eta zuzendaritza izango da zinema ziklo honek landuko duen gaia hemeretzigarren edizioan. Martxoaren 8a dela eta, aste honen amaieran, omenaldia egin eta emakumeek eremu zinematografikoan egindako lana, historikoki ikusezina eta gutxietsia izan dena, aldarrikatu nahi izan dugu. Sektore honetan emakumeen presentzia gero eta handiagoa den arren, oraindik bide luzea dago egiteko. 

Ostiralean, hilaren 6an, 11:00etan, Carla Simón zuzendari katalanaren Estiu 1993 filma proiektatuko da. Film honetan, neskato baten (Frida) dolu prozesua eta, une horretatik aurrera, bere familia bihurtuko denarekin bestelako ingurunean izango duen bizimodu berrirako egokitzapena azaltzen dira. Emanaldiaren ondoren, solasaldia egingo da Arnau Vilarórekin. Estiu 1993 filmean scripta izan zen, eta Carla Simonen beste film batzuetan, sari ugari jaso izan dituen Alcarràs lanean, adibidez, gidoilaria izan da. 

UPV/EHUko irakurleok, gure irakasgaien irakaskuntzan sakontzeko asmoz, Galizian, Katalunian, Euskal Herrian eta Italian jatorria duten film hauen proiekzioa antolatu dugu. Hizkuntza herri baten ispilua da eta bertako historia, sustraiak, irudikapen artistikoak eta erreferenteak ezagutzea beharrezkoa dela uste dugu; beste modu batera esanda, herri bakoitzak mundua antolatzeko duen modua deskubritzera gonbidatu nahi ditugu bertaratzen direnak.