Breadcrumb

Asset Publisher

International

Matria - Mundu bat, begirada anitz XIX. Zinema zikloa

Martxoak 4-11 – Gradu aretoan

Emakumeen protagonismoa eta zuzendaritza izango da zinema ziklo honek landuko duen gaia hemeretzigarren edizioan. Martxoaren 8a dela eta, aste honen amaieran, omenaldia egin eta emakumeek eremu zinematografikoan egindako lana, historikoki ikusezina eta gutxietsia izan dena, aldarrikatu nahi izan dugu. Sektore honetan emakumeen presentzia gero eta handiagoa den arren, oraindik bide luzea dago egiteko. 

Hala, zinema ziklo honi hasiera emango zaio asteazkenean, hilaren 4an, 10:30etan, Kepa Sojo irakaslearekin, eta eskainiko den lehen proiekzioarekin: Matria filma (Galizia), 2023an estreinatua. Film horretan, hainbat arazo jorratzen dira: zainketak (tradizioz emakumeen gain geratzen zirenak) eta genero indarkeria, adibidez. Proiekzioaren ondoren, filmaren zuzendariarekin, Álvaro Gagorekin, hitz egiteko aukera izango dugu. 

UPV/EHUko irakurleok, gure irakasgaien irakaskuntzan sakontzeko asmoz, Galizian, Katalunian, Euskal Herrian eta Italian jatorria duten film hauen proiekzioa antolatu dugu. Hizkuntza herri baten ispilua da eta bertako historia, sustraiak, irudikapen artistikoak eta erreferenteak ezagutzea beharrezkoa dela uste dugu; beste modu batera esanda, herri bakoitzak mundua antolatzeko duen modua deskubritzera gonbidatu nahi ditugu bertaratzen direnak.