SICUE Programa 2021-2022

SICUE 2023-2024

1.- Bete beharreko baldintzak

Eskaera egin aurretik oso garrrantzitsua da Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen Arloko Errektoreordetzako webgunean  indarrean dagoen SICUE mugikortasun programaren deialdiaren informazioa irakurtzea.  Batez ere, hurrengo dokumentuak: OSO GARRANTZITSUA, BALDINTZAK ETA MUGAPENAK eta BETEBEHARRAK.

Oharra: aurtengo ERASMUS-AL-BN 2023-24 deialdian plaza bat jasotzen duten ikasleek EZIN izango dute SICUE 2023-24 deialdi honetan parte hartu, nahiz eta esleitutako plazari uko egin.
Laugarren mailako ikasleek Gradu Amaierako Lana (GrAL) nahitaez gure fakultateko tutore baten gidaritzapean egin beharko dute eta GrALaren defentsa ere gure fakultateko ohiko edo ezohiko deialdian egingo dute.

2.- Norakoak

SICUE Programa:

Letren Fakultateko ikasleriak SICUE Programaren bitartez hurrengo norakoetan eskaera egin dezake:

3.- Eskaria eta Dokumentazioa

SICUE mugikortasun programarako eskaera GAUR plataformaren bidez egin beharko da, 2023ko otsailaren 13tik otsailaren 27ra, ezarritako egutegia eta eskaera prozedura kontuan izanik.

Ikaslearen lehentasunaren arabera ordenaturik gehienez 5 norako ezberdin aukera daitezke.

Oharra: eskaera egitean mozilla firefox edo internet explorer nabigatzaileak erabiltzea gomendatzen da. Beste nabigatzaile batzuekin izan liteke zuzen ez ibiltzea.

Eskaera egin ondoren, hurrengo dokumentazioa 2.44 bulegoan eskura entregatu behar da:

  • Eskaera-orria sinaturik, GAURen eskaera egin ondoren lorturikoa.
  • Karnet tamainako argazki bat.

Dokumentazioa bulegoan eskura entregatu ezin ezean, e-mail bidez  nazioartekoak.letrak@ehu.eus helbidera bidali beharko da.

4.- Esleipena

Plazak esleitzerako orduan kontuan hartzen den irizpide bakarra batezbesteko nota da. Hortaz, plazak hurrenkeran esleituko dira, batezbesteko nota altueneko eskaritik hasita batezbesteko nota baxueneko eskarira. Nolanahi ere, SICUE mugikortasun programan inoiz parte hartu ez duten ikasleek lehentasuna izango dute.