Titulua eta ziurtagiri akademiko pertsonala eskatzea

Titulua eskaera

Ikasketetako kreditu guztiak gainditu ostean, ikasleak dagokion Titulua eskuratu ahal izango du. Horretarako, aldez aurretik egin beharko du eskaria Idazkaritzan.

Karrerako kreditu guztiak gainditu ondoren, dagokion titulua eska daiteke GAURren bidez (gomendatua).

Idazkaritzan ere eska daiteke, prozedura honi jarraituz:Honako hau da prozedura:

  • Titulua eskatzeko inprimakia (pdf, 884 KB) bete behar da. Idazkaritzan ere ematen dute.
  • Erantsi indarreko NANaren fotokopia.
  • Atzerriko ikasleak: erantsi pasaportearen eta egoitza-txartelaren fotokopia.
  • Dagozkion tasak ordaindu behar dira (Idazkaritzan ematen duten abonu-agiri baten bitartez).

Interesdunak baino ezingo du Titulua jaso, aldez aurretik NANa aurkeztuta.

Beharrezkoa bada, ikasleak Titulua beste Probintzia bateko Hezkuntza Ordezkaritzara (E.A.E.ko ikasleak izan ezik), EHUko Campuseko beste Errektoreordetza batera edo Espainiak beste herrialde batzuetan dituen Kontsuletxeko Bulegoetara bidaltzeko eskaria Fakultateko idazkaritzan egin dezake. Horretarako, ikasleak Titulua bidaltzeko eskaera inprimakia  (pdf, 875 KB)  bete behar du. Kasu horretan, Zentroko Idazkaritzak interesdunak eskatutako tokira bidaliko du Titulua, eta hark dagokion jakinarazpena jasotzen duenean, Tituluaren bila joan beharko du.

Interesdunak ezinezkoa badu Titulua jasotzera joatea, notario-ahalorde bat eman ahal izango du, Titulua beste norbaitek bere izenean jaso dezan.

Tituluak eta Tituluaren Gehigarri Europarra

Ziurtagirien eskaera

1. Ikasturte akademikoaren kalifikazioaren frogagiria 

Ikasleak ikasturte bakoitzean kalifikazioaren frogagiri bat eska dezake doan. Frogagiri horren balioa ikasleari informazioa ematera mugatzen da. 

2. Ziurtagiri akademiko pertsonala 

Ziurtagiri akademiko pertsonala eska daiteke GAURen bidez (gomendatuta).

Idazkaritzan ere eska daiteke, prozedura honi jarraituz:

  • Dagozkion tasak ordaintzen dira 
  • Interesatuak eskaera egin ezin duenean, kudeaketa egiten duen pertsonak eskatzailearen NANaren fotokopia eta interesatuak sinatutako baimena aurkeztu beharko dira. 