Breadcrumb

masterra-gakoa-abokatutza-eta-prokuradoretza

Masterraren gakoak

Abokatutza eta Prokuradoretza Masterraren helburua da ikasleen bikaintasuna lortzea, eta auzitegietako abokatutza eta prokuradoretzan jarduteko sarbidea ematen du. Zentzu horretan, Estatuan elkargokide izateko legez eskatzen den azterketa gainditzeko prestakuntza profesionala eskaini nahi zaie Zuzenbideko lizentziatu edo/eta graduatuei.

Abokatutza eta prokuradoretzako profesionalek ematen dituzte eskolak, baita UPV/EHUko irakasleek ere; guztira, 140 seiurteko dituzte trebatzaileek ikerketan eta transferentzian.

Era berean, masten honen helburua ere bada ezagutzak eguneratzeko eta gaitasunak hobetzeko aukera ematea lan-merkatuan agente aktibo diren pertsonei. Hala, prestakuntza programa ikasleen gaitasunak finkatu eta hobetzera bideratuko da, etengabe aldatzen ari den errealitatera egokitzeko gai izan daitezen eta jardun profesionalean lesio, arrisku edo gatazkak saihesten jakin dezaten, hala auzitegietako nahiz agintaritza publikoen aurreko jardunean, nola aholkularitza lanetan.

Praktikak nahitaezkoak direnez, eta programan pisu espezifikoa dutenez, ikasleak gai izango dira eskuratutako ezagutza juridikoak aplikatzeko eta arlo juridikoan jarduteko beharrezkoak diren trebetasun eta gaitasun profesionalak garatzeko.

Master honek doktorego programetarako sarbidea ematen du.

XSL Content

Places available

110

Mode

Face-to-face degree course

Language

Spanish, Basque

Credits

90

Duration

1,5 years

Approximate fees

1.500 €

Teaching place

University of the Basque Country: Faculty of Law

University of the Basque Country: Faculty of Law. Bizkaia Department

Contact

Person in charge of the Master :
SUBERBIOLA GARBIZU, IRUNE

masterra-4-arrazoi-abokatutza-eta-prokuradoretza

Image

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Lanbide bietan jarduteko gainditu behar den Estatuko ebaluazio probarako prestatuko zaitu.
  • 750 orduko kanpoko praktikak egingo dituzu abokatu-bulegoetan nahiz enpresa munduan, baita Administrazio Publikoan ere.
  • Hainbat arlo juridikotan prestakuntza praktikoa jasoko duzu: egiazko kasuen analisia eta testu juridikoen idazketa.
  • Sektorean trebatuak diren profesionalen eskutik iritsiko zara abokatutza eta prokuradoretza jardunera, Bizkai, Gipuzkoa eta Arabako abokatu eta prokuradoreen elkargoekiko lankidetzari esker.

masterra-irudia-abokatutza-eta-prokuradoretza

Image

masterra-irteerak-abokatutza-eta-prokuradoretza

Irteera profesionalak

Abokatutzan eta prokuradoretzan jardutea.

XSL Content

Suggestions and requests