presentacion-master-analisis-forense

Masterraren Gakoak

Gaur egun, erakunde juridikoek eta lege erakundeek etengabe eskatzen dituzte metodo analitiko fidagarriak, adituaren azterketa forentsea zehaztuko duten ebidentzien ezaugarritze zalantzarik gabekoa egitea ahalbidetuko dutenak. Horren ondorioz, ezinbestekoa da profesionalak eta ikertzaileak analisi forentsearen tekniken eremuan gaitzea.

Analisi Forentsea Unibertsitate Masterrak, beraz, zientziei eta teknikei buruzko diziplina anitzeko prestakuntza eskaintzen du. Horietan oinarritzen da, hain zuzen, ebidentzia forentseen bilaketa, analisi fisiko-kimikoaren, mikrobiologiaren, genetikaren, antropologiaren edo entomologiaren arloetan.

Eta horri guztiari esker, ikasleek zientzia forentseen, metodo zientifikoaren, iraganeko gertakizunen berreraikuntzaren, eta ebidentzien zein frogen lege kontzeptuen irismenari eta historiari buruzko ezagutza osotua eskuratuko dute.

Era berean, praktika eskarmentu zabala eskaintzen du: ebidentziak biltzea eta gordetzea, zaintza katea, eta oinarri kimikoak, biokimikoak, fisikoak, biologikoak eta antropogenetikoak, interpretazio profesional, etiko eta kalitatezko bat ekarriko duen ebidentzia bakarra ziurtatzeko.

Praktiken osagarri, Master Amaierako Lana egin beharko da UPV/EHUko zein hitzartutako kanpoko beste erakunde batzuetako zentro edo laborategietan. Horri esker, helburu bikoitza lortu ahal izango da; hots, prestakuntza profesionala eta ikerketa prestakuntza.

Ikerketaren arloan, master honi esker, zuzeneko sarbidea izango da UPV/EHUko Analisi Forentsea doktorego programara.

XSL Content

Places available

20

Mode

Face-to-face degree course

Language

Spanish

Credits

60

Duration

1 academic year

Approximate fees

2.200 €

Teaching place

University of the Basque Country: Faculty of Law

University of the Basque Country: Faculty of Medicine and Nursing. Gipuzkoa Department

University of the Basque Country: Faculty of Pharmacy

University of the Basque Country: Faculty of Science and Technology

Contact

Person in charge of the Master :
UNCETA ZABALLA, NORA

Secretariat :
Secretaría de la Facultad de Farmacia

4razones-master-analisis-forense

Image

Master hau aukeratzeko arrazoiak

  • Diziplina ugariko masterra da, eta Unibertsitateko zazpi sailek esku hartzen dute.
  • Hautazko eskaintza zabala ebidentzia forentse mota bakoitzerako: kimiko-fisikoa, genetikoa, biologikoa edo antropologikoa.
  • Kreditu esperimental ugari, tresneria aurreratua duten laborategietarako sarbidearekin: 500 ordu MALen eta kreditu praktikoak irakasgai gehienetan.

salidas-master-analisis-forense

Image

Irteera profesionalak

  • Laborategi forentseak, museozkoak, teknika analitiko aurreratukoak, analisi genetikokoak, biokimika klinikokoak eta osasun publikokoak. 
  • Toxikologia institutuak, kirol dopatzean egiaztatutako laborategiak, ingurumenaren toxikologia aztertzeko laborategiak.
  • Polizia zientifikoak, Estatuko segurtasun indar eta kidegoak, polizia autonomikoak, udaltzaingoak.
  • Espetxeak, justizia administrazioa.
  • Abokatu bulegoetan eta ikerketa pribatuko zein segurtasun pribatuko lantaldeetan lankidetzan jardutea.

XSL Content

Suggestions and requests