Breadcrumb

presentacion-master-biodiversidad

Masterraren Gakoak

Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioa masterraren helburua da, hain zuzen, biodibertsitatea eta gure inguruneko ekosistemen funtzionamendua sakonago ezagutzea, hainbat lurraldetako giza jardueren berri jasotzea eta mehatxu nagusiak identifikatzea.

Beraz, programaren ardatz nagusiek harremana dute, hain zuzen, ekosistemen egoera ekologikoaren ebaluazioan parte hartzen duen ingurumen biologiarekin; betiere, funtzionamenduari, dibertsitate biologikoari, habitataren narriadura eta zatiketari, aldaketa globalari, eta baliabide biologikoen ustiapen eta erabilera arrazionalari dagokienez.

Era berean, ingurumenarekin eta biodibertsitatearekin lotutako gaian eragina duen araudi multzoari eta legediari buruzko ezagutza ematen du, ingurumenaren gestiorako lege tresnei zein tresna teknikoei dagokienez, bai eta galzorian dauden espezieen babeserako irudiei, kartografiari eta teledetekzioari dagokienez ere.

Master honekin, zuzeneko sarbidea izango da UPV/EHUko Ingurumenaren arloko honako programa hauetara: Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioa; Ingurumen Agrobiologia, Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia; Itsas Baliabideak eta Ingurugiroa; Kuaternarioa: Ingurugiro Aldaketak eta Giza Oinatza; Diziplinarteko Estrategia Zientifikoak Ondarean eta Paisaian (DEZOP).

XSL Content

Places available

27

Mode

Face-to-face degree course

Language

Spanish, Basque

Credits

60

Duration

1 academic year

Approximate fees

2.200 €

Teaching place

University of the Basque Country: Faculty of Science and Technology

Contact

Person in charge of the Master :
AIARTZA AZURTZA, JOSE RAMON

Secretariat :
RUIZ SANCHEZ, ANA / GONZALEZ, BLANCA

94 601 33 90

4razones-master-biodiversidad

salidas-master-biodiversidad

Image

Irteera profesionalak

  • Erakunde publikoetan zein pribatuetan ingurumenaren eta espazio naturalen gestioa.
  • Ingurumen aholkularitza.
  • Ikerketa eta irakaskuntza, biodibertsitateari eta ekosistemei lotutako gaitetan.

XSL Content

Suggestions and requests