Breadcrumb

Masters-presentacion-master-calidad-alimentaria

Masterraren gakoak

Elikagaien ikerketan egin diren urratsek berretsi egin dute Koseko Hipokratesen (K.a. 450-377) esaldi ospetsuak adierazten diguna: “sendagaia izan dadila zure elikadura, eta elikadura izan dadila zure sendagaia”. Esaldi horretan ezin hobeki laburbildurik daude elikagaien kalitateak eta segurtasunak duten garrantzia eta bi alor horiez arduratzen diren diziplinak.

Egungo gizarteak kalitatezko elikagaiak eskatzen ditu, seguruak, eta horretarako, beharrezkoak dira alor horietan berritzeko gai izango diren ikerlariak, ikerketan lortutako emaitzak industrian ezarriko dituzten profesionalak eta aholkulariak, eta elikagaien kalitatea eta segurtasuna kontrolatuko duten administrazioetan arituko diren profesionalak.  

Beraz, master honen xedea da elikaduraren kalitatean eta segurtasunean adituak izango diren profesionalak sortzea; enpresetan, administrazioan, unibertsitateetan eta ikerketa zentro publiko eta pribatuetan aritzeko.

Prestakuntza programaren bidez eskuratzen diren gaitasunek aukera ematen dute tresna aurreratuen bitartez elikaduraren kalitatea eta segurtasuna ebaluatu eta kontrolatzeko, teknologia berriekin lan egiteko eta bi alorretan eragiten duten osagai berriekin aritzeko; baita elikadura industriaren efluenteen tratamenduan aritzeko ere. Gainera, ebaluazio sentsoriala ere hartzen da kontuan, eta elikagaien laborategien kontrola eta ebaluazioa. Halaber, elikagaien segurtasunari ere erreparatzen zaio, ikuspuntu kimikotik eta mikrobianotik, eta elikagaien kalitate eta trazabilitate parametroei, beste alderdi askoren artean.

Master honek sarbidea ematen du Elikadura Kalitatea eta Segurtasuna doktorego programara.

XSL Content

Places available

30

Mode

Face-to-face degree course, Mixta

Language

Spanish

Credits

60

Duration

1 year

Approximate fees

2.200 €

Teaching place

University of the Basque Country: Faculty of Pharmacy

Contact

Person in charge of the Master :
RODRIGUEZ BARRON, LUIS JAVIER

Secretariat :
Secretaría de la Facutlad de Farmacia

Masters-4-razones-control-alimentario

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Masterraren helburua da elikadura kalitatean eta segurtasunean espezialistak izango diren profesionalak trebatzea; enpresetan, administrazio publikoan (Elikagaien Kontrol Zentroak), ikerketa zentroetan eta unibertsitateetan lan egiteko gai izango direnak.
  • Prestakuntza praktikoa eskaintzen du enpresetan, zentro teknologikoetan edo ikerketa-zentroetan, eta aukera dago atzerriko bost unibertsitatetan praktika horiek zabaltzeko, Erasmus Programaren bidez.
  • Irakasgai guztiak hautazkoak dira, ikasleak berak aukera dezan zein gai landu nahi duen.
  • Irakasle asko zentro teknologikoetatik, ikerketa-zentroetatik eta unibertsitateetatik datoz.

Masters-salidas-profesionales-calidad-alimentaria

Irteera profesionalak

  • Irakaskuntza.
  • Ikerkuntza.
  • Zentro publiko eta pribatuetako zerbitzu teknikoak.
  • Elikagaien arriskuak kontrolatu eta ebaluatzeko administrazio publikoetako sailak.
  • Elikaduraren kalitate eta segurtasuna kontrolatzeko eta kudeatzeko enpresak, I+G+b (ikerketa, garapena eta berrikuntza).
  • Aholkularitza zerbitzuak.

XSL Content

Suggestions and requests