Breadcrumb

presentacion-gestion-rrhh-empleo

Masterraren Gakoak

Pertsonen kudeaketa aproposa erakundeen arrakasta bermatzeko faktore nagusietako bat da. Pertsonen hautaketa eta harreran, promozio eta fidelizatzean, ordainketan, gaitasunen garapenean eta antzeko arloetan berritzeko gai diren profesionalak geroz eta garrantzitsuagoak dira.

Enpleguari dagokionez, lan merkatuko bitartekaritzak une zehatz batean dauden gabeziak baloratzeko eta beren esku dituzten langileak aipatuak betetzeko xedearekin bideratzeko gaitasuna duten profesionalak behar ditu.

Masterraren prestakuntza programak enpresa, erakunde, merkatu eta eskualdetako giza baliabideen kudeaketak dakarren konplexutasuna, interrelazioak eta dinamika ulertzeko beharrezkoak diren ezagutzak eskaintzen ditu, dauden ikuspegi ezberdinak integratuz: juridikoa, ekonomikoa, erakunde mailakoa, psikologikoa, historikoa eta soziologikoa.

Eta enpresa mailako zein administrazio publikoetako eta erakundetako esku hartze eremu guztietan lan egiteko gai diren pertsonak prestatu nahi ditu, errealitate berrien sorrera sustatuz zabala eta diziplina anitzekoa den ikuspegi batetik.

Giza Baliabideen eta Enpleguaren Kudeaketa Masterrak erakunde barruko pertsonala kudeatzeko eta osotasunean garatzeko gaitasunak eskainiko dizkizu, bai eta enplegua sustatzeko eta bultzatzeko gaitasunak ere.

Masterrak sarbide zuzena ematen du eskainitako doktorego programa guztietara, beti ere ikasleak dagokion Doktorego Programan eskatzen diren baldintzak betetzen baditu.

XSL Content

Places available

20

Mode

Face-to-face degree course

Language

Spanish

Credits

90

Duration

1,5 years

Approximate fees

2.700 €

Teaching place

University of the Basque Country: Faculty of Labour Relations and Social Work

Contact

Person in charge of the Master :
OTERO GUTIERREZ, BEATRIZ

Secretariat :
PELI AMEZAGA, XABIER

946013102

4razones-gestion-rrhh-empleo

Image

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Bi ildo curricular eskaintzen dituen master bakanetako bat da: Giza Baliabideak eta Enplegua.
  • UPV/EHUko berezko irakasleak ditu, gaietan adituak, bai eta enpresa, erakunde eta administrazio ezberdinetatik datozen kanpoko irakasleak ere.
  • Curriculumaren barruko praktikak egitea ahalbidetzen du, 70 hitzarmen baino gehiago baitauka sinatuta arlo ezberdineko enpresekin.
  • Unibertsitate publikoa den eta gizarte osoari irekia dagoen UPV/EHUk eskaintzen du. Unibertsitateak bere baliabide guztiak ikasleen eskura jartzen ditu: Liburutegia, Enplegu Zentroa, ikasteko gelak, informatika gelak, etab.

salidas-gestion-rrhh-empleo

Image

Aukera profesionalak

  • Giza baliabideen kudeaketako teknikariak administrazio taldetan;
  • Giza baliabideen kudeaketan, hautaketan, prestakuntzan, ebaluazioan eta pertsonalaren administrazioan ardura duten pertsonak;
  • Lan arloko aholkularitza eta bitartekaritza;
  • Enplegu zerbitzutan ardura duten pertsonak;
  • Enplegu eta gizarteratze eta laneratze politika aktiboen, beren ebaluazio eta jarraipenaren ardura duen pertsonala.
  • Aholkularitzak
  • Prestakuntza erakundeak
  • Aldi baterako Lanerako Enpresak

XSL Content

Suggestions and requests